Lamarcken teoria eta Darwin: kontrasteak eta akatsak
Lamarcken teoria
Lamarcken teoria
- Izaki bizidunen eraldaketa ingurumenarekiko interakzioaren ondorio da. (Inguruak, beraz, presioa egiten du eta faktore aktiboa da).
- Ingurura moldatzeko beharrak organo baten erabilera handitzera eramaten du, eta horrela organoa handitu, sendotu edo aldatu egiten da: “Funtzioak organoa sortzen du”. (Honek, bere aldaketan, izaki bizidunen borondatea eta intentzioa egon daitezkeela iradokitzen du. Beste aldetik, eboluzioaren norabidea lineala eta perfekziorantz bideratutakoa dela ere suposatzen du).
- Erabilpenaren ondorioz garatutako organoak eta ezaugarriak ondorengoek jasotzen dituzte.
Lamarcken teoriaren akatsak
- Organismoa aldatzeko izaki bizidunen asmoa edo nahia faktoretzat hartzea. Izaki bizidunek ezin dute borondatez beren organismoa aldatzeko (hau filogenesiari dagozkio, ez ontogenesiari). Adibidez, espezie batzuek koloretan izandako aldaketak borondatearen ondorio direla pentsatzea ezinezkoa da.
- Eboluzioaren izaera teleologikoa onartzea (norabidea edo helburu bat dagoela eta helburu hori gero eta perfektuagoa izango dela). Eboluzioa ez da lineala, baizik eta dibergentea.
- Erabilpenaren ondorioz garatu eta sendatutako ezaugarriak (ontogenesia) ondorengoek heredatzen dituztela uste izatea.
Aldagarritasuna: genetikak azaltzen du
Aldagarritasuna genetikak azaltzen du:
- Geneetan dauden ezaugarriak dira, belaunaldiz belaunaldi transmititzen direnak.
- Ugalketaren bidez genetikako birkonbinazioak gertatzen dira.
- Geneetan ausazko zenbait aldaketa gertatzen dira: mutazioak.
- Kromosomak gene multzoek osatzen dituzte; horien bidez transmititzen diren ezaugarri batzuk egokitzapena errazten badute, inongo funtziorik betetzen ez duten bestelako ezaugarri batzuekin batera transmititzen dira.
Darwin eta Lamarcken teoriaren desberdintasunak eta antzekotasunak
- Desberdintasunak. Lamarckek esaten zuen erabilera intentsiboak organoa garatzen zuela eta ezaugarri hori indibiduoaren ondorengoetara transmitituko zitzaiola. Hau dena ingurura moldatzeko intentzioaren ondorioa zela azaldu zuen; nolabaiteko borondatea zutela pentsatzen zuen espezieek aldatzeko biziraupenerako.
- Berdintasuna. Ingurunea faktore aktiboa dela uste zuten bi teoriak eboluzioan.