Gure Zentzumenak: Dastamena, Entzumena, Usaimena, Ikusmena eta Ukimena

Biologia14,37 KB

ZENTZUMENAK


DASTAMENA


Janariaren zaporea papilen bidez jasotzen dugu. Horrek kinada bihurtzen dira eta nerbioen bidez garunera bidaltzen dira. Garunak kinadak jaso, interpretatu eta erantzuna prestatu eta bidaltzen du. Horri esker, erreakzionatu egiten dugu.

Lau zapore mota daude:

  • Gozoa (karamelua)
  • Gazia (gatza)
  • Garratza (limoia)
  • Mingotsa (ozpina)

Gaixotasuna: ageusia (zaporeak ez dituzu nabaritzen).


ENTZUMENA

Entzumena edo belarria hiru zatitan zatituta dago:

  • Kanpo belarria: Belarri hegala, entzunbidea eta tinpanoa daude bertan.
  • Erdiko belarria: Mailua, ingudeak eta estriboak osatzen du.
  • Barne belarria: Kanal erdi zelularra, labirintoa, koklea eta entzumen nerbioa daude bertan.


Zarata edo hotz uhinak airean zehar belarriraino heltzen dira, belarri hegalak uhinak batzen ditu eta tinpanora bideratzen ditu. Behin tinpanoan, tinpanoa dardarka jartzen da eta tinpanotik hezurtxo katea igarotzen dute. Behin barne belarrian, entzumen nerbioan kinada bihurtu eta garunera bidaltzen dira.

Gaixotasuna: gorrera edo sordera, entzumena galtzea da.


USAIMENA

Usaimenaren bidez hainbat usain bereizten ditugu: lurrintsuak edo atseginak, kiratsak eta usain arruntak, txarrak eta ez gozoak.

Sudurraren barruan egitura hauek daude:

  • Sudur-zuloak: Hortik sartzen da airea eta usainak, eta hauek usain erraboiletara bideratzen dira.
  • Iletxoak: Iletxoen bidez hauts partikulak ez dira sudur barrunbean sartzen.
  • Mintz pituitario horia: Usaimen mukosa bat da eta usaintzeko ekintza egiten du, hainbat miloi errezeptore ditu.
  • Mintz pituitario gorria: Kanpotik sartzen den airea hezetu eta berotzeko funtzioa du.
  • Nerbio-adarkadurak: Usaimenaren informazioa usaimen erraboiletara arte eramaten duen nerbioak dira.
  • Usaimen nerbioa: Usaimen-informazioa garunera eramaten duen nerbioa da.


IKUSMENA

Irudiak eta gure ingurumena bereizteko ahalmena da. Ikusmenaren organoa begia da, eta horri esker inguruko objektuen kolorea, forma eta intentsitatea desberdindu ahal dugu.

Begiak kanpoan duen elementuak hauek dira:

  • Betileak: Betazalaren bukaeran dauden ileak dira, zikinkeria begira ez sartzea da bere funtzioa.
  • Betazalak: Aurpegiko larruazalaren parte dira, begiak babestea, garbitzea eta heze mantentzea da beraien funtzioa, eta gihar batzuei esker itxi eta irekitzen dira.
  • Bekainak: Bere funtzioa izerdia begira ez sartzea da.
  • Malko guruinak: Begia garbitzeko eta heze mantentzeko malkoak sortzen dute etengabe.

Begien barruko atalak:

  • Kornea: Bere funtzioa begia babestea da.
  • Irisa: Begian sartzen den argi kantitatea kontrolatzen duen mintz borobila da.
  • Kristalinoa: Argi izpiek zeharkatzen dute.
  • Begi-ninia: Zabalgarria eta uzkurgarria da, bere diametroa aldatuz erretinara sartzen diren argi izpiak erregulatzen ditu.
  • Erretina: Kristalinoak desbideratutako argi-izpiak jasotzen dituen mintza da, bi geruzez osatuta dago; barnekoa: argiarekiko sentikorrak diren bi zelula mota ditu, odol-basoak eta nerbio zelulak; eta kanpokoa: pigmentu duna da eta argia islatu eta begitik kanpo eramaten du.
  • Ikusmen-nerbioa: Erretinako nerbioek jasotako informazioa garunera eramaten du.

Gaixotasunak: Kristalinoak gardentasuna galtzen hasten denean, kataratak ed begi-lausoak sortzen dira.

Ohikoenak: miopia, hipermetropia, itsumena…


UKIMENA

Ukimenak hautematen dituen sentipenei esker inguruarekin elkarrekintzan jardun eta aldi berean, gorputza estimulu kaltegarrietatik babestu dezakegu. Ukipena gorputz osoan sentitu ahal dugu, baina gehien; esku, mihi eta ezpainetan, eta azalaren bidez nabarmentzen ditugu objektuaren ezaugarriak.


Azala hiru ataletan zatitzen da:

  • Epidermisa: Epidermisak gorputz osoa estaltzen duen zelula multzo bat da, bere funtzioa gorputza kanpo eragileetatik isolatzea. Epidermisak kanpoaldean zulotxo batzuk ditu, izerdi-guruin (bertatik).
  • Dermisa: Bertan ile-folikuluak, azazkalak, izerdi-guruinak eta odol hodiak daude, eta minaren, presioaren eta tenperaturaren errezeptore sentsitiboak ere bertan daude.
  • Hipodermisa: Gorputzaren barruko tenperatura mantentzea da bere funtzioa, muskuluen eta organoen kontran dago.


NERBIO SISTEMA

Neuronek osatzen dituzten nerbioez osatuta dago, hainbat funtzio ditu; alde batetik, organo errezeptoreen bidez estimuluak jasotzeaz eta erantzunak emateaz arduratzen da, bestalde, gainerako sistema eta aparatuak koordinatzeaz eta erlazio funtzioaz arduratzen da.

Neuronak eramaten dituzte estimuluak kinada moduan sistema zentralera. Hau betetzeko seinale elektrikoak edo kinadak transmititzen dituzten luzakin berez batzuk dituzte: axoiak eta dendritak.

Luzakin hauek glia deituriko zelula batzuez inguraturik daude, eta hauek neuronen luzapenak transmititzen duen elektrizitatea isolatu, eta neuronei elikagaia emateaz arduratzen dira (nerbio bulkadak 100m/s abiadura dute).


-Neuronek seinaleak jaso eta igortzen dute, seinalea nerbio bulkadaren bitartez igortzen da. Nerbio bulkada dendrita batean sortzen da uhin elektriko gisa, neurona osoan ibiltzen da eta azkenengo axoian zehar ateratzen da. Sinapsia neuronen arteko bereizketa eremua deritzo, eta normalean axoi baten azken adarren eta beste neurona baten dendriten edo zelula gorputzaren artean daude.

Nerbio bulkada neurotransmisoreak deritzon substantzia kimikoaren bidez igortzen da sinapsian zehar. Nerbio bulkada axoiaren muturrera iristen denean, neurotransmisoreak eremu sinaptikoan askatu eta hurrengo neuronaren dendritara edo zelula gorputzeko mintzari lotzen zaio, eta horregatik azken neurona horrek beste bulkada bat abiarazten du.


Funtzionamendua:

Zentzumenei esker garunak gauzen karakteristikak jasotzen ditu, nerbio sareari esker, gero garunaren zatietan jasotako estimuluak prozesatu, interpretatu eta azkenik dagokion erantzuna ematen dio.

Pentsatzeko aztirik gabe hartzen ditugun erabakiak ere badaude, arnasa hartu edo bihotz taupadak modukoak, eta erabaki hauek bi motatakoak daude:

  • Mugimendu automatikoak: Gorputz barneko mugimenduak: bihotz taupadak, digestio mugimenduak…
  • Erreflexuak: Kanpoko estimulu edo kinada baten aurrean organismoak ematen duen erantzun automatikoa da: makil bat botatzen dizutenean artzea edo leku orretatik mugitzea, eskua sutan jartzean kentzea…


Nerbio sistemaren bi zatiak:

  1. Nerbio sistema zentrala: Entzefaloak eta bizkarrezur muinak osatzen dute, eta bera arduratzen da zentzumenetatik eta barne errezeptoreetatik datozen estimuluak eta seinaleak nerbioen bitartez bideratu, prozesatu eta haiei erantzuna emateaz. Nerbio sistema atal bakarra da, eta sistemako organoak mintzez eta hezurrez babestuta daude. Kanpoko eragileetatik, guztira 8 atal dira:
  1. Entzefaloa: Gorputz osoaren funtzionamendua erregulatzen du.
  2. Zerebroa: Bertan biltzen eta erregistratzen dira zentzumenengatik igorritako informazioa, bertan informazioa aztertu, bertatik agintzen dira borondatezko mugimenduak eta bertan erlazionatzen dira bertara heldutako informazioak. Azaleko geruza ekintza intelektualak bideratzen ditu, oroimena, adimena eta borondatea.
  3. Zerebeloa: Gorputzaren jarrera eta muskuluen mugimenduak kontrolatzen ditu, eta zehaztasunez doitzen ditu, norberak ikusten eta sentitzen duenaren arabera. Horri esker, mugimenduak koordinatu eta gorputzaren oreka mantentzen du, eta beharrezkoa da ibiltzeko, belarriek orekari buruz bidaltzen duten informazioa jasotzen duen organoa da.
  4. Bizkarrezur-erraboila: Funtzio automatikoak erregulatzen ditu; arnasketa, bihotzaren taupadak… Garunera eta muskuluetara bidaltzen ditu organismoa jarduten mantentzeko seinaleak.
  5. Sistema linbikoa: Emozioekin loturiko erantzunak koordinatzen ditu, gure jokabidea baldintzatzen du, bizi izandako emozioen memoriaz arduratzen delako.
  6. Talamoa: Zentzumen nerbioek (usaimenekoek izan ezik) ekarritako estimuluak kortexera transmititzen ditu.
  7. Hipotalamoa: Gorputzeko tenperatura, oreka hidrikoa, odol presioa edo tentsioa, janariaren irensketa…
  8. Hipofisia: Hormonak eta hormonak sortzeko substantziak sortu.


voaM4xtE4z4XNE12plQTRkiQK2vj4CUsV6nlAoC7


  1. Nerbio sistema periferikoa: Nerbio sistema periferikoak errezeptoreen, mugimendu eragileen eta sistema zentralaren arteko nerbio sarea osatzen du. Nerbio sistema zentrala inguruarekin lotzen duen sarea da. Nerbio sistema zentralera informazioa eraman eta bertatik jasotako aginduak transmititzeaz arduratzen da, bi zatitan banatzen da sistema periferikoa:
  1. Nerbio sistema periferiko somatikoa: Sistema honek kanpoko estimuluak jasotzen ditu eta borondatezko ekintzetan parte hartzen du.
  2. Nerbio sistema periferiko autonomoa: Barne organo guztiak nerbio sistema zentralarekin konektatzen ditu eta nahigabeko ekintzak erregulatzen ditu: arnasketa, digestioa eta bihotzaren funtzionamendua.


Bizi ohituren eraginak:

Drogetan dauden pertsonak, familian edo lagunartean giro txarra, estres edo depresio maila altua duten pertsonak errazago hartzen dute gaixotasun hauek:


  1. Alzheimerra: Garunean neurona kopuru gutxi, proteinak pilatuta eta filamentu neurofibrialaren agerpena da. Oroimena galtzen duzu, leku eta denbora orientazioa ere, apatia duzu (gogorik gabe eta desmotibatuta zaude) eta arrazoitze txarra (buru gogorra) beste batzuen artean.
  2. Eskizofrenia: Gaixotasun psikologiko larria eta kronikoa da, hau da, behin garatua bizi osorako duzu. Burmuineko kimikoetako arazo bat da, eta sintoma batzuk haluzinazioak, lana edo eskolara joatea uzten dute, higieneaz eta itxuraz arduragabeak dira…


SISTEMA ENDOKRINOA:

Zirkulazio sistemara askatzen diren hormonak sintetizatu eta ehun eta organo desberdinen funtzioak koordinatu eta integratzeaz arduratzen da. Honen funtsezko osagaiak hormonak eta guruinak dira.

Gorputz osoan banatzen diren guruin ezberdinak ditu, hauek guruin endokrinoak eta jariaketa guruinak deritze, sortutako jariaketa-gaiak zuzenean odolera isurtzen dituztelako.

Guruin endokrinoak jariaketan espezializatutako zelulaz osatuta daude, hormonak sintetizatu eta odolera isurtzen dira odol hodien bidez gorputzeko atal guztietara garraiatzeko, baina bakarrik organo jakin batzuetan bakarrik eragiten dute.

  1. Hormonak ezaugarri hauek dituzte: sintetizatuak izan diren tokitik urrun betetzen dute euren funtzioa.
  2. Erantzun geldoak baina iraunkorrak ematen dituzte.
  3. Garrantzitsua da guruinek hormonak etengabe azkatzea, beharrezkoak diren bitartean, oso kopuru txikian eragiten dutelako, eta behin bere funtzioa beteta degradatu egiten direlako.

Hormona kantitate handiegia edo txikiegiak gaixotasun jakin batzuk ekar ditzakete.

Guruinek ez dute hormonak etengabe jariatzen, odolean gero eta kantitate handiagoa egon, jariaketa txikiagoa izango da; bestalde, geroz eta hormona gutxiago egon, jariaketa handiagoa izango da.


0OGxFtg42q06NviBmw3tqTBK3uhgk1WzkCyIoh0Y


Sistema endokrinoaren osagaiak


  1. Guruin pineala
  2. Hipofisia
  3. Tiroidea
  4. Timoa
  5. Giltzurrun gaineko guruina
  6. Pankrea
  7. Obulutegia
  8. Barrabilak


Betetzen duen funtzioa:

Funtzio asko erregulatzen dute gorputzean, esate baterako, azteko abiadura, gorputzaren tenperatura, metabolismoa…


  1. Epifisia: Melatonina jariatzen du, eta guruin honek loa (de dormir) eta beste hormona batzuk erregulatzen ditu.
  2. Hipofisia: Hormona ugari jariatzen du (adibidez hazkuntza hormona), gorputzaren garapena eta hazkuntza aktibatzeko.
  3. Tiroidea: Arnasketa zelularren eta proteinen metabolismoa aktibatzen ditu, eta organismo horren erreflexua eta ekoizten duen energia kontrolatzen du.
  4. Paratiroidea: Hormona hauek kaltzio eta fosforo mailak erregulatzen ditu.
  5. Timoa: Zirkulazio aparatuko ura garbitzen du, odol zirkulaziotik ateratzen diren proteinak berreskuratzen ditu, eta immunitate sistemako infekzioen aurka jarduten du.
  6. Pankrea: Odoleko glukosa maila erregulatzeko intsulina eta glukagoi hormonak jariatzen du.
  7. Giltzurrun gaineko gurinak: Jariatzen duten hormonei esker (adrenalina modukoak) larrialdietarako erantzun azkar bat emateko prest gaude.
  8. Obulutegiak eta Barrabilak: Estrogenoak eta androgenoak jariatzen dituzte, sexu organoen garapenerako.


GAIXOTASUNAK:

  1. Anorexia
  2. Bulimian
  3. Goloa
  4. Diabetea


Diabetea sindrome metabolikoa da, azukrearen metabolismoarekin lotuta dagoena, glukosa maila handitzea dakarren gaixotasun kronikoa da.

Pankreak intsulina sortzen ez duelako edo ez dakielako erabiltzen.

Deskargatu

PDF Word HTML