Adieraz ezazu zer garrantzi duen fosfolipidoen gantz-azidoen asegabetzeak mintz biologiko baten iragazkortasunean. Arrazoitu erantzuna.
2B GALDERA a) Adieraz ezazu zer prozesu den. Arrazoitu zure erantzuna. Gantz-azidoen B oxidazioa. Gantz-azidoak motokondrioaren matrizean oxidatzen dira, B-oxidazio edo Lynenen helize izeneko bidezidor batean. Erreakzioen segida errepikatuta, degradazioa gertatzen da (helize-birak edo B-oxidazioa). Errakzio horiek bi karbonoko zatiak azetil-CoA gisan bananduz doaz, katearen mutur karboxilotik hasita.B-oxidazioaren
Lynen helizearen bira bakoitzean, A koentzimaren molekula bat erabiltzen da eta hauek sortzen dira:
Molekula bat azetil-CoA.Molekula bat FADH₂.Molekula bat NADH. b) Zein organulu edo egitura zelularretan gertatzen da prozesu hau? Lagundu zure azalpenari irudi edota eskema baten bidez.
Mitokondrioetan, zehazki mitokondrioen matrizean. (Marrazkia 150.Orrian). C) Nora doaz CO2 bihurturik guztiz degradatu arte askatuz doazen AzetilCoA molekulak? Krebsen zikloa. Krebsen zikloari azido zitrikoaren ziklo edo azido trikarboxilikoen ziklo ere esaten zaio eta mitokondrioaren matrizean egiten da.
azetil-CoA + ADP + Pi + 3 NAD + FAD → → 2CO₂ + CoA-SH + ATP + 3 NADH + 3 H + FADH₂
ATPa zikloan lortutako GTP baten eraldaketari dagokio.
Azetil talde aktibatu bat (azetil-CoA) lau karbonoko molekula batekin (oxalazetatoarekin) konbinatzen denean hasten da zikloa, eta sei karbonoko konposatu bat (zitratoa) eratzen du. Ondoren, zikloaren etapetan zehar, bi karbono ezabatzen dira CO₂ gisa (hau da, bi deskarboxilazio gertatzen dira), eta oxalazetatoa sortzen da berriro. Horri esker, oxalazetatoa beste azetil-CoA molekula bat hartzeko gai da.Krebsen zikloaren balantzea: Glukosa molekula bakoitzeko (hau da, zikloak bi bira egiten dituen bakoitzean) hauek lortzen dira:Lau molekula CO₂.GTPa eraldatuta, bi molekula ATP. Sei molekula NADH. Bi molekula FADH₂.d) Adieraz ezazu zer metabolismo motarekin lotuta dagoen irudian duzun prozesu hau. Arrazoitu zure erantzuna. Gantz azidoen B-oxidazioa, Krebs-en zikloa eta arnasketa katea, energia metabolikoaren lorpenerako giltzarriak dira.
Elektroi-garraioaren eta forforilazioaren balantzea. NADH + H bakoitzeko, 3ATP. FADH₂ bakoitzeko, 2ATP; izan ere, FADH₂-aren elektroiak energi-maila txikiagoan daude eta katean beherago sartzen dira (I. Konplexuaren ostean).