Genetikaren Oinarri Molekularrak: Kontzeptu Gakoak
DNAren Erreplikazioa eta Okazaki Zatiak
Okazaki zatiak: 1968an Reiji Okazakik zatitxo batzuk aurkitu zituen, RNAren 50 nukleotidoz eta DNAren 1000-2000 nukleotidoz osatuak. Okazaki zati horiek hasieran RNA polimerasak sintetizatzen ditu eta gero DNA polimerasak jarraitzen du, 5' → 3' noranzkoan, harizpi patroiaren zenbait eremutan.
RNAren Prozesamendua eta Heltzea
- Poli-A buztana: Poli-A polimerasak amaierako 3' muturrari adeninazko 50-250 erribonukleotido eransten dizkio exonukleasa entzimen jarduera geroratzeko; hori da poli-A buztana.
- Txanoa: Luzatze-fasean, sintesi-prozesuak 5' → 3' noranzkoan jarraitzen du. 30 nukleotido inguru transkribatu ondoren, 5' muturrean txano edo kaskete bat eransten zaio, metil-guanosina-trifosfato alderantzikatu batez eratua; hari esker, exonukleasa entzimek ez dute suntsitzen.
- Esplizeosoma: Heltze-fasean, snRNP batzuk proteinekin elkartu eta esplizeosoma deritzon egitura eratzen dute: tamainaz ia erribosoma bat adinakoa da, eta zentzurik gabeko introiak edo nukleotido-sekuentziak banantzen ditu.
Transkripzio-sekuentzia Garrantzitsuak
- CAAT: Nukleotido-sekuentzia mota bat da eta gehienetan kontsentsu-sekuentzia batekin egoten da.
- TATA: Eukariotoen DNAn transkripzioa hasten den gunea baino lehenago kokatzen den sei nukleotidoko sekuentzia oso kontserbatua (TATAAT).
Itzulpena eta Sintesi Proteikoa
- Polirribosoma: mRNA nahiko luzea bada, zenbait erribosomak batera itzul dezakete, bata bestearen ondoren. Mikroskopio elektroniko batekin aztertuz gero, perlatxoz osatutako lepoko moduko bat ikusten da, berez erribosomaz osatua: polirribosoma.
- Konplexu erribosomikoa: Itzulpenaren hasiera-fasean, molekula-multzo bati azpiunitate erribosomiko handia elkartzen zaie, eta konplexu erribosomikoa edo konplexu aktiboa eratzen da. Prozesu horretan hasiera-faktore deritzen proteina batzuek hartzen dute parte.
- Peptidil transferasa: ARN erribosomiko transferasa erribosomen funtzio esentziala egiten duen erribozima aminoazil transferasa da. mRNAren itzulpen-prozesuan lotura peptidikoen eta aminoazidoen elkarketaz arduratzen da.
Operonak eta Erregulazio Genetikoa
- Entzima-indukzioa: Lac operonak entzima-indukzio deritzon sistema bidez funtzionatzen du: induktore deritzen molekula batzuk errepresoreekin elkartzen dira, haien egituran aldaketak eragiten dituzte, eta, hala, errepresoreek eremu operadorearekiko afinitatea galtzen dute.
- Azken produktuaren errepresioa: Beste operon batzuek azken produktuaren errepresioaren bidez funtzionatzen dute; adibidez, his operonak histidinaren sintesia erregulatzen du. Hor, errepresoreak histidinarekin elkartu behar dira nahitaez.