Nukleosidoak, Nukleotidoak eta RNAren Egitura: Azterketa

Biologia3,08 KB

Nukleosidoak eta nukleotidoak

a) Egitura eta desberdintasunak

YRmFthqZoz4pqpbJcW21WsM8tVxOgsCjJSDoQUL9

Pentosa bat eta base nitrogenatu bat N-glukosidiko lotura bidez elkartzean, nukleosido izeneko konposatua eratzen da. Nukleosido baten pentosa azido fosforikoarekin esterifikatzean, nukleotidoak sortzen dira; erreakzio horretan ur molekula bat askatzen da.

b) Base puriko eta pirimidinikoen funtzioa

Base nitrogenatuak nukleosidoen osagai dira eta hidrogeno-zubien bidez elkartzen dira.

  • Base pirimidinikoak: Pirimidina eraztunetik deribatzen dira. Hiru dira: zitosina (C), timina (T) eta uraziloa (U). Zitosina ADN zein ARN-an dago; timina DNA-n bakarrik, eta uraziloa RNA-n soilik.
  • Base purikoak: Purina eraztunetik deribatzen dira. Garrantzitsuenak adenina (A) eta guanina (G) dira, azido nukleiko guztietan agertzen direnak.

d) Nukleotidoen polimerizazioa

Nukleotidoen polimerizazioaren ondorioz DNA eta RNA makromolekulak lortzen dira:

  • DNA: Desoxirribosa nukleotidoen polimerizazioz sortzen da.
  • RNA: Erribosa nukleotidoen polimerizazioz sortzen da.

2012 Uztaila: RNA transferentearen azterketa

a) Molekula mota, konposizioa eta egitura

Irudikoa RNA transferentea (tRNA) da. Bere funtzio nagusia aminoazido espezifikoak erribosometara garraiatzea da.

Egitura: Hiru dimentsioko egitura du (L-itxurakoa). Eremu batzuetan helize bikoitza eratzen du eta beste batzuetan begiztak. Planoan ikusita, hirusta-hosto itxura du eta lau beso ditu:

  • Beso hartzailea: Molekularen muturrak ditu.
  • Antikodoiaren besoa (A besoa): Zein aminoazido lotuko zaion zehazten du.
  • T besoa: Itzulpenean erribosomari lotzen zaio.
  • D besoa: Entzimei lotzen zaie (aminoazidoaren eta tRNAren arteko lotura katalizatzeko).

b) Metabolismoa eta eremuen eginkizuna

RNA transferenteak funtsezkoak dira proteinen sintesian:

  1. Antikodoiaren besoa: Hirukote bat du (antikodoia), zeinak mRNA-ko kodoiari lotzeko informazioa ematen duen.
  2. Beso hartzailea: Aminoazidoa lotzen den muturra da.

PeYh1SmQEXp7vNOfpPZi1Nbcm_T5F48fQonLMEMU

ZSa7YEr5DArr5fhu_j1yQI5f_Pq58_MCt65jWsEF

Deskargatu

PDF Word HTML