Ugalketa-motak eta Ernalketa-prozesua: Gida Osoa

Biologia2,81 KB

Ugalketa Asexuala

Ez da garrantzitsuena, aldakortasun genetikoa ahalbidetzen ez duelako. Gurasoa zatitu egiten da:

  • Banaketa: Gurasoa bi edo zati gehiagotan banatzen da, eta zati bakoitzak indibiduo osoa sortzen du.
  • Polienbrionia: Enbrioiak dira hasierako faseetan banatzen direnak.
  • Gemazioa: Gemak eratzen dira, eta ondoren:
    • Gurasotik separatu eta indibiduo berria sor dezakete.
    • Itsasita gelditu eta koloniak sortu.
    • Gurasoaren barnean gelditu, erresistentzia-forma gisa.

Sexu-ugalketa

Ugariena da. Ugal-zelula sexualek ernalketaren bidez nahaste genetikoa eragiten dute. Faseak:

  1. Gametoen formazioa: Sexu-organoetan gertatzen da.
  2. Informazio genetikoaren fusioa.
  3. Enbrioiaren garapena.

Sexu-ugalketaren motak

  • Partenogenesia: Ernaldu gabeko obuluetatik sortzen diren organismoak (ornogabeak eta ornodun batzuk, adibidez, erleak).
  • Metagenesia: Zelenteratu gehienetan gertatzen da, bi fase edo belaunaldiren txandaketarekin:
    • Polipo fasea: 2n, geldi, sustratuan finkatua.
    • Marmoka fasea: 2n, mugikorra, bizitza askekoa.
  • Neotenia: Anfibio eta intsektuen berezko ugalketa. Sexu-heldutasunera iritsi gabe ugaltzeko gaitasuna lortzean datza; inguru-baldintza gogorren aurreko erresistentzia-mekanismoa da.
  • Klonazioa: Ugalketa mota artifiziala da. Heldu baten zelula lortu, bere nukleoa atera eta espezie bereko obulu batean sartzen da (obuluaren nukleoa kendu ondoren). Azkenik, indibiduo emearen umetokian ezartzen da. Aplikazioak: Zelula ama enbrionarioak lortu ehunak edo organoak sortzeko. Gatazka etikoak sortzen ditu.

Ernalketa

Zigotoa eratzeko gertatzen den gameto arraren eta emearen arteko elkarketa da, ondoren euren nukleoen fusioa gertatuz.

Ernalketa motak

  • Kanpo-ernalketa: Animalia urtarretan eta lurreko batzuetan (intsektu eta anfibioak). Ernalketa indibiduoaren kanpoaldean gertatzen da, arrautzak jarritako lekuan (arrainak).
  • Barne-ernalketa: Lurreko animalietan eta urtar askotan. Obulua ugal-aparatu emearen barruan ernaltzen da.

Ernalketa-prozesua

  1. Obuluak espermatozoideak erakartzeko substantziak jariatzen ditu.
  2. Espermatozoidearen kontaktua: Erreakzio akrosomikoa gertatzen da (peluzida aldea degradatzen duten entzimak isurtzen dira).
  3. Mintzen fusioa: Espermatozoidearen buru eta lepoak mintza zeharkatzen dute. Orduan, blokeatze-kate erreakzioa gertatzen da monospermia bermatzeko.
  4. Nukleo bakarra sortzen da.

Deskargatu

PDF Word HTML