Alemania: Kanpo Politika eta Gerra Arteko Ekonomia
Alemania
Kanpo Politika
Bizi-espazioan oinarrituko da, Alemaniaren inperialismoa, Europa beste gerra izugarri batera eramanez. Teoria honen arabera, Alemaniak, bizirauteko, alemaniar biztanle eta lurralde guztiez osatutako estatu bakar bat eratu eta eslabiarrak, nagusiki, menperatu behar zituen. Horretarako, esan bezala, Hitlerrek berrarmaketa bultzatu (Versailleseko ituna hautsiz) eta III Reich-a Europako potentzia militar garrantzitsuena bihurtuko du, beti ere eraso eta baketze politika trebe bat uztartuz.
Alemaniar inperialismo horren mugarri nagusiak, Bigarren Mundu Gerraren atarian jarriko gaituztenak:
- 1933an Versailleseko Ituna salatu eta Nazioen Elkartea utzi egin zuen.
- 1935ean derrigorrezko soldaduska berrezarri.
- 1936ean Renania militarizatu