Beste ikastaroak mailako apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Espainiako B.Pobrezi eta Autarkia Ekonomikoa: Guda Amaitzean

Historia3,62 KB

B.Pobrezi eta Autarkia Ekonomikoa: Guda Amaitzean

Guda amaitzean Espainia hondatuta geldiko zen. Hil, zauritu, elbarritu eta atzerriratuen kopuru handiak belaunaldi baten estrangulamendua ekarri zuen. Baliabide ekonomikoak ere suntsituta eta finantza zulo handi bati aurre egin ezinik guda oste gogorra bizi izan zen, kanpoko blokeoak areagotuta. Errepublikanoek Espainiako bankuaren urre erreserbak sobietarren laguntza militarra ordaintzeko erabili zituzten eta frankotarrek ere zor handia hartu zuten Italia eta Alemaniarekin. Ondorioz, 1939tik1942ra gose urteak izan ziren, janari behar beharrezkoenen banaketarako errazionamentu libretak jarri behar izan zirelarik. Azpielikadura eta ezak izurriteen zabalkuntza ere ekarri zuen: tuberkulosia, tifus

...
Jarraitu irakurtzen "Espainiako B.Pobrezi eta Autarkia Ekonomikoa: Guda Amaitzean" »

Karl Marx: Alienazioa eta Erlijioa

Filosofia eta etika2,08 KB

Karl Marx eta Alienazioa

Marxen arabera, gizaki bat alienatzea norbera izateari uztea eta beste zerbait bilakatzea da. Gizaki bat alienatuta egongo da egiten duen horretan edo sinesten duen horretan bere burua islatuta ikusten ez duenean.

Hori gertatzen denean, gizakiak norbera izateari uzten dio, arrotz bilakatzen da. Alienazioaren ezaugarrietako bat da gizaki alienatua ez dela alienatuta dagoenaren jakitun, egoera naturaltzat hartzen baitu.

Alienazio motak Marxen arabera

1. Alienazio ekonomikoa edo lanarena

Marxen arabera, gizakiaren ezaugarri bereizgarria lana da, bere indar propioekin bizibideak sortzeko ahalmena. Gizakiak berezko ezaugarria du lan egitea. Zergatik da lana alienatzailea? Lan-baldintzak direlako alienatzaileak. Sistema kapitalistan,...

Jarraitu irakurtzen "Karl Marx: Alienazioa eta Erlijioa" »

Nietzscheren Filosofia: Gaingizakia eta Betiereko Itzulera

Filosofia eta etika3,23 KB

Gaingizakia

Jainkoa hilda, Gaingizakiaren aroa hasiko da. Jainkoa hil ondoren, gizakia nihilismoan erori da, baina Gaingizakia egoera hori gainditzeko gai izango da.

Gaingizakia ez da gizakia baino gehiago: bizia ukatzen duten balioak suntsitu egin behar zirela ulertuta, bere balio propioak asmatzeko gai den gizakia baizik.

Gaingizakia nihilismo sortzailearen emaitza da, erlijioak edo metafisikak eragiten duten beldurrari aurre egiteko gai den gizakia. Biziaren etengabeko bilakaera pentsatu eta bilakaera horri aurre egiteko gai den gizakia da. Bizia artista tragikoaren moduan bizi duen gizakia da Gaingizakia, sortzaile moduan bizitzeko gai den gizakia.

Jainkoaren heriotzaren ondorioak

Bi dira Jainkoaren heriotzaren ondorioak: bata negatiboa eta...

Jarraitu irakurtzen "Nietzscheren Filosofia: Gaingizakia eta Betiereko Itzulera" »

Nietzscheren Kritika Kristautasunari: Esklaboen eta Jaunen Morala

Filosofia eta etika3,04 KB

Kritika kristautasunari: esklaboen morala eta jaunen morala.

Nietzscheren Kritika Kristautasunari

Nietzschek behin eta berriz kritikatu zuen kristautasuna, herri xeheak indartsuen kontrako errebolta zela argudiatuta. Nietzscheren ustez, erlijio guztiak ahulen erlijio dira; eta ondorioz, zibilizazioaren garapenerako oztopo dira. Erlijioek artaldearen morala edo esklaboen morala inposatu nahi dute, baina hori biziaren kontrakoa da, biziak berezkoa izan beharko lukeen indarraren eta hobetu nahiaren kontrakoa. Moral erlijiosoa eta moral kristaua koldartasuna sustatzen duen morala da.

Esklaboen Morala vs. Jaunen Morala

Ataldaren edo esklaboen moralari jaunen morala kontrajarri zion Nietzschek. Boterea eta indarra erabiltzen duten liderren morala da...

Jarraitu irakurtzen "Nietzscheren Kritika Kristautasunari: Esklaboen eta Jaunen Morala" »

Nietzsche: Dionisos eta Apolo, Biziaren Ikuspegiak

Filosofia eta etika3,59 KB

Nietzscheren ustez, Dionisos eta Apolo irudiek errepresentatzen dituzte ongien azaldu berri diren bi ikuspegi kontrajarri horiek.

Dionisos eta Apolo: Kontrajarritako Ikuspegiak

Dionisos biziaren eta jokabide irrazionalaren sinboloa da; Apolo, berriz, ordenarena eta jardun arrazionalarena. Dionisosek deformetasuna eta desenfrenua irudikatzen ditu, gauaren eta sexu-irrikaren jainkoa baita. Dionisosek irriken arabera jokatzea eskatzen du, biziaz alaitasunez gozatzea, baita horretarako arau sozialak hautsi behar badira ere. Apolo argiaren eta neurriaren jainkoa da. Bien arteko kontrajartzea nabarmena da, baina Nietzscheren iritziz, bata ez da ezer bestea gabe.

Arrazionalismoaren Nagusitasuna eta Nietzscheren Kritika

Nietzscheren arabera, arrazionalismoa...

Jarraitu irakurtzen "Nietzsche: Dionisos eta Apolo, Biziaren Ikuspegiak" »

Susmoaren Maisuak: Marx, Nietzsche eta Freud

Filosofia eta etika2,19 KB

XX. mendea: Susmoaren Maisuak

Paul Ricoeur filosofoak susmoaren maisutzat hartu zituen Marx, Nietzsche eta Freud, hiru autoreok eztabaidan jarri baitzituzten Mendebaldean sakon errotutako zenbait ideia eta balio. Hirurek gizarteari buruzko ikuspegi kritikoak garatu zituzten, eta, ondorioz, jarrera kritiko beraren hiru ordezkari nagusitzat hartu izan dira. Arrazionalismoa jarri zuten ezbaian autoreok, arrazoiak sakonagoak diren bulkadak edo motiboak ezkutatzen dituela salatu baitzuten.

Marx

Marxek gizarteko ideia politiko eta juridikoak eta gizartearen egitura bera klase nagusien zerbitzura daudela salatu zuen. Horrek esan nahi du artea, politika, filosofia, ideologiak, erlijioa, etab. azpiegituraren ondorio direla. Marxena filosofia praktiko eta...

Jarraitu irakurtzen "Susmoaren Maisuak: Marx, Nietzsche eta Freud" »

Hitlerren Igoera eta Alemaniako Estatu Totalitarioa

Historia3,68 KB

Hitler Kantziler: Boterearen Kontzentrazioa

Koalizioko gobernu baten buru zela, Hitlerrek bortizkeria erabili zuen bere lehiakide politikoak ikaratzeko. 1933ko martxoaren 5erako egin zuen kantzilerrak hauteskundeetarako deialdia. Naziek garaipen handia lortu zuten hauteskunde haietan.

Reichstageko Sutea eta Salbuespen Egoera

1933ko hauteskundeak baino lehentxeago, su eman zioten Reichstagari, hau da, Alemaniako Parlamentuari. Aurreko astean gertatu zen sute hark areago nahastu zuen egoera politikoa. Hitlerrek agente komunistei leporatu zien sutea, eta horrela aitzakia bat izan zuen susmagarriak espetxeratzeko eta prentsa askatasuna eta gainerako berme konstituzionalak bertan behera uzteko.

Demokrazia Diktadura Bihurtzeko Urratsak

Gehiengo nazia...

Jarraitu irakurtzen "Hitlerren Igoera eta Alemaniako Estatu Totalitarioa" »

Langilearen Espedientea: Garrantzia eta Edukia

Zuzenbidea2,44 KB

Langilearen espedientea erregistro eta informazio multzoa da. Honek langile bakoitzaren inguruko hainbat informazio jasotzen du: konpetentzia profesionala, enpresan izandako ibilbidea eta bere gaitasunak ezagutzeko baliagarria den informazioa. Espediente honen helburua, erakundearen onurarako, langileak duen potentziala ahalik eta gehien aprobetxatzeko argibideak eskainiko dituen informazioa jasotzea litzateke. Gainera, langile bakoitzaren inguruko espedientea izateak agintari eskudunen aurrean lan-gatazkak ekiditeko eta datu zehatzetan oinarritzeko balioko du.

Esan beharra dago espedienteek dituzten osagai edo dokumentuak ez direla une bakar batean biltzen, baizik eta hiru momentutan: hasierako harremanean, langileak enpresariaren zerbitzuak...

Jarraitu irakurtzen "Langilearen Espedientea: Garrantzia eta Edukia" »

Erredox Erreakzioak, Zelula Motak eta Hartzidura Metabolikoak

Biologia3,03 KB

Erredox Erreakzioak eta Metabolismoa

Erredukzioa eta Oxidazioa

Erredukzioa molekula batek elektroiak irabazten dituenean gertatzen da. Molekula hori erreduzituta geratzen da. Beste molekula bati elektroiak kendu dizkionez, elektroi-hartzailea edo oxidatzailea da.

Oxidazio eta erredukzio erreakzioak elkarri lotuta daude (erredox erreakzioak): molekula bat oxidatzen den bakoitzean (elektroia galdu), beste molekula bat erreduzitzen da (elektroia irabazi). Maiz, elektroien transferentziarekin batera H+ (protoien) transferentzia ere ematen da.

Metabolismoan duten rola

  • Oxidazio erreakzioak (Katabolismoa): Oro har, zeluletan molekula organiko handiak molekula organiko sinpleagoetan edo inorganikoetan bihurtzeko erreakzioak dira. Energia askea askatzeaz
...
Jarraitu irakurtzen "Erredox Erreakzioak, Zelula Motak eta Hartzidura Metabolikoak" »

Belarriaren Funtzionamendua eta Garunaren Ezaurriak

Psikologia eta soziologia2,37 KB

Belarriaren Funtzionamendua

Belarriaren funtzionamendua: Belarriak soinuak entzuten ditu entzumenaren bidez, baita ere, gorputzaren jarrera-aldaketak hautematen ditu eta horri esker oreka mantentzen du. Entzumenari dagokionez: belarri-pabiloiak soinuak hartzen ditu eta kanpo-entzunbidean barrena tinpanora transmititzen du. Tinpanoak bibrazioak egiten ditu eta orduan mailura transmititzen ditu. Inguidean eta estribuan barrena barakuiluarekin lotuta dago estribua. Barakuiluan badaude zelula ziliatu izeneko mekanorezeptore batzuk, eta endolinfa izeneko jariakin bati esker iristen dira bibrazioak. Zelula ziliatuek nerbio-bulkada bihurtzen dituzte bibrazioak eta entzumen nerbiotik garunera transmititzen dituzte.

Oreka eta Kanal Erdizirkularrak

Orekari...

Jarraitu irakurtzen "Belarriaren Funtzionamendua eta Garunaren Ezaurriak" »