Beste ikastaroak mailako apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Finantza Bitartekariak: Bankuak, Ez-Bankuak eta Aktiboak

Ekonomia4,36 KB

Bankuko Finantza Bitartekariak

Banku-entitateek osatzen dute talde hau, hau da, bankuek, aurrezki-kutxek eta kreditu-kooperatibek. Dirua sortzeko gaitasuna dute, eta haien finantza-aktiboak ordainketak egiteko onartzen dira, dirua baitira.

Banku Entitate Motak

  • Bankuak: Enpresa pribatuak dira, eta helburu nagusia mozkinak lortzea da, bazkideen artean banatzeko.
  • Aurrezki Kutxak: Irabazteko asmorik gabeko entitateak dira. Lortutako irabaziak edo mozkinak inbertsioetarako eta gizarte-ekintzetarako erabiltzen dituzte.
  • Kreditu Kooperatibak: Jabeak dira dirua gordetzen dutenak (bazkideak), eta hauek ere finantza-zerbitzuen onurak jasotzen dituzte.

Banku-entitateek emandako zerbitzu nagusiak gordailuak hartzea eta maileguak ematea dira.

Bankukoak Ez Diren

...
Jarraitu irakurtzen "Finantza Bitartekariak: Bankuak, Ez-Bankuak eta Aktiboak" »

1978ko Espainiako Konstituzioaren analisia

Historia2,58 KB

1978ko Espainiako Konstituzioa

Sarrera

Testu historikoa da, forma aldetik juridiko eta politikoa. Egileak 1977ko ekainaren 15ean aukeratutako gorteak dira, 7 diputaturen komisio berezi baten bidez aukeratuak. Testu hau gorteek onartu zuten, 1978ko urriaren 31n. Erreferenduma abenduaren 6an izan zen. BOEn argitaratu zen, 1978ko abenduaren 29an, trantsizio politikoak deitutakoaren garaian.

Azterketa

Testu publikoa da, guztioi zuzenduta. Subiranotasuna nazioan datza, herriarengan. Hiru botere bereizten dira: legegilea, betearazlea eta judiziala. Komisio berezi hauen egileak: Gabriel Cisneros, Jose Pedro Perez Lorca eta Miguel Herrero y Rodriguez de Miñon izan ziren.

Konstituzioaren egitura

Bi zati garrantzitsu ditu: alde dogmatikoa eta organikoa. Lehenengo...

Jarraitu irakurtzen "1978ko Espainiako Konstituzioaren analisia" »

Ekonomia eta finantza oinarrizko kontzeptuak

Ekonomia2,95 KB

Ekoizpen baliabideak

Ondasunak eta zerbitzuak ekoizteko eta banatzeko erabilitako oinarrizko elementuak dira. Hauek dira nagusiak:

  • Natura baliabideak
  • Lana
  • Kapital ondasunak

Errentak

Ekoizpen baliabide bat denbora jakin batean erabiltzearen truke ordaindu behar den prezioa da.

Adibidez:

  • Natura baliabideak: alokairuak
  • Lana: soldatak
  • Kapitala: interesak

Ekonomia hazkundea

Gizarte batean aldi jakin batean izandako ondasunen eta zerbitzuen ekoizpenaren balioa handitzea da. Hau lor daiteke ekoizpen baliabideak handituz edo produktibitatea hobetuz (adibidez, kalitatea hobetuz).

Enpresaren funtzioak

Enpresaren funtzio nagusiak hauek dira:

  • Ekoizpena koordinatzea
  • Balioa sortzea
  • Enplegua sortzea
  • Gizarte ongizatea handitzea

Merkatua

Saltzaileek eta erosleek ondasun edo zerbitzu...

Jarraitu irakurtzen "Ekonomia eta finantza oinarrizko kontzeptuak" »

Espainiako Gerra Zibilaren Gertaera Garrantzitsuenak

Historia7,7 KB

Gertaera

Noiz

Non

Nork

Garrantzia

1. Estatu-kolpe militarra

1936ko uztailaren 17an eta 18an.

17an Melillan, 18an Penintsula osoan. Normalean uztailaren 18ko data aipatzen da.

Armadako militar eskuindarrek.

Altxatuek estatu-kolpe azkarra egiteko helburua zuten, baina Gobernuak Espainia ia osoaren kontrolari eutsi zion. Estatua bi zatitan banandu zen eta Gerra Zibila hasi zen.

2. Madrilgo Gudua

1936ko abuztutik 1937ko martxora arte

Madril inguruak

Errepublikanoek Madril kontrolpean zuten eta nazionalek setiatu egin zituzten.

Errepublikanoentzat garrantzitsua izan zen, matxinatuen erasoari eutsi ziotelako eta nazioarteko jendeak bertan parte hartu zuelako (Nazioarteko Brigadak).

3. Francok bere burua caudillo eta generalísimo izendatu zuen

1936ko urriaren 1ean

Burgos

Nazionalen

...

Jarraitu irakurtzen "Espainiako Gerra Zibilaren Gertaera Garrantzitsuenak" »

1855eko Burdinbideen Lege Orokorra

Historia2,14 KB

Sarrera

1855ean publikatutako testu juridiko eta publiko hau Gorteek egin eta Isabel II.ak berretsi zuen. Biurteko Progresistan kokatzen da eta burdinbidearen eraikuntza sustatzea zuen xede.

Testuingurua

Francisco, testuaren egilea, Madrilen jaio zen 1800ean. Bere aita 1812ko Cadizko Gorteetan diputatua izan zen. Franciscok berak, 1842-43an printzesen Geografia eta Historiako irakasle lana egin zuen. 1836tik, hainbat legislaturatan diputatua izan zen eta bitan, 1854 eta 1856an, Sustapen ministroa.

Legearen punturik garrantzitsuenak

  • Trenbideen emakidak (6. art.): Trenbideak eraikitzeko eta ustiatzeko baimena.
  • Diru-laguntzak (8. art.): Onura ekonomikoak eta fiskalak (20. art).
  • Inbertitutako kapitalaren bermea (19. art.): Estatuak emandako ziurtasunak
...
Jarraitu irakurtzen "1855eko Burdinbideen Lege Orokorra" »

Liberalismo Ekonomikoa, Trenaren Aroa, Ekoizpen-Sistema Berritzaileak, Kartela, Trusta, Langileen Ideologia: Marxismoa eta Anarkismoa

Matematika2,42 KB

  • Liberalismo ekonomikoa:

    Mendebaldean, Adam Smith eskoziarra, liberalismoa zabaldu zuen. Pentsalari horren ustez, askatasun ekonomikoaren printzipioak zuzendu behar zuen ekonomiaren jarduera. Enpresak sortzeko, langileak kontratatzeko eta produktuen prezioak eta baldintzak finkatzeko askatasun osoa utzi behar zen. Estatuak ez zuen ekonomian parte hartu behar, beraz merkatuaren esku ikusezina ezarri zen, hau da, eskaintzaren eta eskariaren legean erregulatzen zituen produktuen prezioak eta langileen soldatak.

  • Trenaren aroa:

    George Stepheson ingelesak lurrunezko tren-makina eraiki zuen zamak ikatz-meatze batzuetatik besteetara garraiatzeko.

    • Ekoizpen-sistema berritzaileak:

      W.Taylor ingeniariak, Taylorismoa sortu zuen. Hau da, langile bakoitzak zeregin

...

Jarraitu irakurtzen "Liberalismo Ekonomikoa, Trenaren Aroa, Ekoizpen-Sistema Berritzaileak, Kartela, Trusta, Langileen Ideologia: Marxismoa eta Anarkismoa" »

Kontzertu Ekonomikoaren Ezeztatzea Gerra Zibilean

Historia2,03 KB

Kontzertu Ekonomikoaren Ezeztatzea

Historian zehar, hainbat Gerra Karlista gertatu dira. Hirugarren Gerra Karlistan, Lehen Errepublikan, 1876. urtean, karlistek foruen borroka galdu zuten. Hala eta guztiz ere, Euskal Herrian erreakzioa sortu zen eta Kontzertu Ekonomikoa ezarri zen. Gainera, mugimendu abertzaleak, independentistak sortu ziren eta 1895. urtean Sabino Aranak EAJ sortu zuen, Euzko Alderdi Jeltzalea. Hau, euskal abertzaletasunaren bultzatzaile nagusia izan zen, ikuspegi foruzale tradizionala hartuta, gizartean zeuden ideiak batu, lotu eta garbitu zituen. Denbora joan ahala, 1931. urtean, behin-behineko gobernu sozialista eta errepublikazalearekin, Bigarren Errepublika onetsi zen. Hainbat gatazka eta konspirazio direla eta, Espainiako...

Jarraitu irakurtzen "Kontzertu Ekonomikoaren Ezeztatzea Gerra Zibilean" »

Espainiako Barne Migrazioak: Motak eta Arrazoiak

Geografia2,26 KB

Espainiako Barne Migrazioak

Estatu barruan gertatzen diren biztanle mugimenduak eta bizileku aldaketak dira, bai herri eta probintzia artean, bai erkidego artean. Iraupen laburrekoak eta iraupen luzekoak bereiztu behar dira.

Iraupen Laburreko Migrazioak

Epe mugatu bateko migrazioak dira. Adibidez:

  • Uzta biltzerakoak: XIX. mendearen azken herenetik 1960ko hamarkadara arte izan zuten aldirik gorena, ondoren asko jaitsiz. Gaur egun atzerritarrak dira nagusi.
  • Transhumantzia: Antzinako abelbideak ia galduta daude eta egiten diren lekualdatze gutxiak paso erreklamaziorako dira edo tren eta kamioiez egiten dira.
  • Baserritik hirira (urtarokoak): Nekazariak lanik ematen ez zuen urtaroan egiten ziren epe laburreko desplazamenduak ere ia galdu egin dira. Baina
...
Jarraitu irakurtzen "Espainiako Barne Migrazioak: Motak eta Arrazoiak" »

Industria Iraultza: Faktoreak, Nekazaritza eta Migrazioak

Geografia2,28 KB

Industria Iraultza: Faktore Nagusiak

Industria Iraultza gertatzeko, hiru aldaketa nagusi gertatu ziren:

  • Biztanleriaren hazkundea
  • Nekazaritza Iraultza
  • Kapitalismoaren garapena

Nekazaritza Iraultza XVIII. eta XIX. Mendeetan

XVIII. mendean nekazaritza-hedapen handia gertatu zen:

  • Nekazaritza-teknikak hobetu ziren. Laboreen txandaketa erabiltzen hasi ziren.
  • 1750. urtean, burdinazko goldea erabiltzen hasi ziren.
  • XIX. mendean, aurrerapenak sustatu ziren makina berri batzuen eta ongarri kimikoen bidez, ekoizpena handiagoa izatea lortuz.
  • Abeltzaintza eraldatu zen. Laborantza-lurretako zati bat abereentzako bazka ekoizteko erabili zen. Abelburuen kopuruak gora egin zuen, eta estabulazioa garatu ahal izan zen.
  • Nekazaritza-egiturak aldatu ziren. Iraultza liberalen
...
Jarraitu irakurtzen "Industria Iraultza: Faktoreak, Nekazaritza eta Migrazioak" »

Bizkaiko Meatzaritza eta Sozialismoa Berrezarkuntzan

Historia2,66 KB

Testuinguru Politikoa: Berrezarkuntzaren Bigarren Fasea

Politikoki, Espainiako Berrezarkuntzaren bigarren fasearen hasieran kokatu behar gara, Alfontso XIII.aren erregealdiaren hasieran, hain zuzen. 1876ko Konstituzio kontserbadorea zegoen indarrean, eta Cánovas eta Sagasta jada hilda bazeuden ere, txandakatze-sistema indarrean mantentzea zen alderdi liberalaren eta kontserbadorearen helburua. Garai hartan, Antonio Maura kontserbadorea zen gobernuburu.

Testuinguru Sozio-ekonomikoa: Burdingintzaren Gorakada

Testuinguru sozio-ekonomikoari dagokionez, Bizkaiko siderurgiaren garairik emankorrenetako batean gaude. Bessemer bihurgailuaren asmakuntzak burdina ez-fosforikoaren eskaera areagotu zuen. Burdina mota hau ugaria zen Ibaizabal ibaiaren itsasadarraren...

Jarraitu irakurtzen "Bizkaiko Meatzaritza eta Sozialismoa Berrezarkuntzan" »