Beste ikastaroak mailako apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Euskal Literatura XIX. Mendean: Erromantizismoa, Antzerkia eta Lirika

Beste atzerriko hizkuntzak2,87 KB

XIX. Mendea: Erromantizismoa Euskal Herrian

XIX. mendea garai arazotsua izan zen: gerrak, Industria Iraultza, populazioaren migrazioak eta abar gertatu ziren. Horren ondorioz:

  • Abertzaletasun-mugimendu indartsua sortu zen.
  • Erromantizismoa zabaldu zen.
  • Euskararen aldeko joera indarberritu zen, Frantziako erasoei aurre egiteko.

Literaturaren Pizkundea

Literaturaren pizkundea gertatu zen: antzerki modernoa, Lore Jokoak eta euskal eleberria sortu ziren. Euskal Herrian eta Amerikan hainbat aldizkari sortu ziren, hala nola: Euskaldun Ona, Argia, Euzkadi...

Antzerkia XIX. Mendean

Antzerkia eleberritu egin zen. Soroa, Uranga, Artola, Altzaga eta beste egile batzuk ekarri zuten berritasuna:

  • Zarzuela eta opera ugari idatzi ziren.
  • Gaiak eta egiturak berriztu ziren,
...
Jarraitu irakurtzen "Euskal Literatura XIX. Mendean: Erromantizismoa, Antzerkia eta Lirika" »

Laneko Arriskuen Prebentzioa Eraikuntzan: Gida Osoa

Ekonomia16,99 KB

Zer dira Lan Arriskuak?

LAN ARRISKUA / RIESGO LABORAL: Ezbehar bat gertatzeko probabilitatea da.

APARTEKO GORABEHERA / INCIDENTE: Osasun kalterik eragiten EZ duen ezbeharra da, BAINA beste baldintza desberdinetan, BAI eragingo zuen.

LAN ISTRIPUA / ACCIDENTE LABORAL: (Legezko definizioa) Langileak besteren kontura egindako lanean, edo lan horren ondorioz, nozitzen duen gorputzeko lesioa. Barnean sartzen dira bizileku eta lantokiaren arteko bidean izandakoak ere, eta alderantzizkoak (in itinere).

GAIXOTASUN PROFESIONALA / ENFERMEDAD PROFESIONAL: (Legezko definizioa). Lanen ondorioz, baina ez istripuz, baizik eta laneko elementu edo substantzia jakin batzuen eraginez, azaltzen den gaixotasuna. (legezko taulan agertzen diren substantzia edo elementuak)...

Jarraitu irakurtzen "Laneko Arriskuen Prebentzioa Eraikuntzan: Gida Osoa" »

Lehia Perfektua: Eskariaren Kurbak eta Mozkinen Oreka

Ekonomia3,62 KB

Lehia Perfektua eta Eskariaren Kurbak

Beraz, marka bateko ibilgailuak eta beste marka batekoak ezberdinak direnez, Ford konpainiak badaki ibilgailu batzuk bederen saltzen jarraituko duela, beste marka bateko ibilgailuak baino garestiago saltzen baditu ere. Ekonomia hizkuntzan, horrek esan nahi du Ford konpainiak malda negatiboko eskariaren kurbari aurre egiten diola, eta ez kurba horizontalari, lehia perfektuko enpresek egiten duten moduan.

Lehia perfektuaren alderdi bereizgarria zehazteko, enpresa batek aurre egin beharreko eskariaren kurba eta merkatuko eskariaren kurba bereizi behar ditugu. Tomate merkatuak ez du eskariaren legearen aurka egiten: erosleek merkatuan erosten duten tomate kopurua handitu egingo da tomateen prezioa jaisten bada....

Jarraitu irakurtzen "Lehia Perfektua: Eskariaren Kurbak eta Mozkinen Oreka" »

Stalinen Garaia eta SESB: Ondorioak eta Ezaugarriak

Historia2,25 KB

Ondorio sozialak

Gizarte-arazoek Alderdi Komunista banandu zuten, burgesia aberastua sortu zenez gero: hiriko bitartekariak, industrialari batzuk eta kulakak.

Stalinen Garaia

Erabilitako bidea

Biztanleak modu ia militarrean mugiarazi ziren.

Emaitzak

  • Industria-langileen kopurua bikoiztu egin zen bost urtean.
  • Ikatzaren eta burdinaren produkzioa ere bikoiztu egin zen.
  • Elektrizitatearen produkzioa bost aldiz handiagotu zen.
  • Nekazaritzaren arloan, emaitzak ez ziren hain onak izan.

Nekazaritzaren Kolektibizazioa

Emaitzak

Neurri batzuen bitartez, kolektibizazio-prozesua abiatu zen, eta, horren ondorioz, nekazaritza-jabeekiko gerra irekia hasi zen. Stalinek jabetza pribatua deuseztatzeko borondate irmoa zuen. 1928an lurren %5 baino ez zegoen kooperatiben (Kolkhoz)...

Jarraitu irakurtzen "Stalinen Garaia eta SESB: Ondorioak eta Ezaugarriak" »