Batxilergoa mailako apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Ilustrazioaren Ezaugarri Nagusiak: Arrazoia eta Aurrerapena

Filosofia eta etika2,64 KB

Ilustrazioaren Aroa eta Testuingurua

Ilustrazioaren Aroa Ingalaterrako Glorious Revolution (1688) izeneko iraultzarekin hasi eta Frantziako Iraultzarekin (1789) amaitzen da. Ilustratuek arrazoi autonomoaren alde egiten dute eta autoritateari nahiz naturaz gaindikoari eraso egiten diete.

Ilustrazioaren Ezaugarri Nagusiak

Hona hemen Ilustrazioaren ezaugarri nagusiak:

Arrazoi-eredu berria

Honen ezaugarri nagusiak honako hauek dira:

  • Arrazoi enpirikoa eta analitikoa: Enpirismoaren eta zientziaren garapenari esker, esperientziatik abiatzen den arrazoiaren erabilera sustatzen da.
  • Arrazoi kritikoa: Filosofia arrazoimen kritikoaren jardueratzat hartzen dute. Inkonformistak dira eta kritika unibertsala egiten diete absolutismoari, erlijioari, pribilegioei eta
...
Jarraitu irakurtzen "Ilustrazioaren Ezaugarri Nagusiak: Arrazoia eta Aurrerapena" »

Euskal Herriko Industrializazioa: Ezaugarriak eta Garapena

Historia3,93 KB

Euskal Herriko Industrializazioa

Ezaugarri Nagusiak

Euskal Herriko industrializazioa Bizkaiko industria iraultza izan zen, burdina eta siderurgian oinarritua.

Noiz? XIX. mendearen aurrera, Bigarren Karlistaldiaren eta foru legeen aldaketen ondorioz.

Protagonista burgesia berria izan zen, ez merkataritza-burgesia tradizionala. Meategien jabeak, nagusiki, britainiarrak ziren. Siderurgiarako euskal burdina esportatzen zen, eta esportazio horretatik lortutako mozkinak bertako siderurgia-industrian inbertitu ziren.

Garapena eta Kronologia

Boluetako Santa Ana izan zen lehen sozietate anonimoa (1840).

1887tik aurrera ekonomiaren kontzepzio nazionalista garatu zen. Ondorioz, atzerritar lehiarekin amaitu beharra ikusi zen. Hori lortzeko, produkzioa ugaritu...

Jarraitu irakurtzen "Euskal Herriko Industrializazioa: Ezaugarriak eta Garapena" »

Foruen Abolizioa 1876: Analisia eta Ondorioak Euskal Herrian

Historia2,53 KB

Testuingurua eta Izaera

Testuaren izaera publikoa da, Gaceta de Madrid egunkarian argitaratua, Estatuko aldizkari ofiziala baitzen. Dokumentu ofiziala da, lege bat artikulutan bananduta dagoelako. Cánovas del Castilloren eginkizuna eta erregearen baimena (Alfontso XII.a erregea) nabarmenak dira; dekretua biek sinatzen dute. Lege honen helburua foruak ezabatzea da.

Testuaren Analisia

Dekretuaren izenburu ofizialaren lehen zatian, erregea konstituzionala dela eta erabaki hau Gorteetakoa dela adierazten da. Ondoren, Euskal Herriko eskualde guztietako (Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroa) foru-eskubideen indargabetzea aipatzen da:

  • Zergen ordainketarako salbuespena (1. eta 3. artikuluak).
  • Zerbitzu militarrerako salbuespena.

Salbuespen hauek ezabatu...

Jarraitu irakurtzen "Foruen Abolizioa 1876: Analisia eta Ondorioak Euskal Herrian" »

Gizakiaren Eboluzioa: Gorputz eta Garunaren Ezaugarriak

Psikologia eta soziologia3,42 KB

Giza Gorputzaren Ezaugarriak

Bipedismoa eta Haren Ondorioak

Bipedismoa funtsezkoa izan zen, ondorio garrantzitsuak ekarri baitzituen:

  1. Eskuak erabat askatu zituen.
  2. Aldakak estutu, belaunak eraldatu eta bizkarrezurraren kurba aldatu ziren, horrela energia gutxiago behar zen janariaren bila ibilaldi luzeak egiteko.

Eskuen Askapenaren Ondorioak

Eskuen askapenak hiru ondorio nagusi izan zituen:

  • Janariak garraiatu ahal izatea.
  • Tresna hobeak eraiki ahal izatea.
  • Haurren babesa hobetzea.

Erditze Zailtasunak eta Garunaren Garapena

Emeengan, erditze-bidea estutu egin zen. Horrek erditzea zaildu zuen. Baina, aldi berean, horri esker, haurren burmuina heldu gabe dago jaiotzean, eta ondoren garatu behar da, ikasketaren bitartez. Jaioberriaren garunak 400 cm³ ditu,...

Jarraitu irakurtzen "Gizakiaren Eboluzioa: Gorputz eta Garunaren Ezaugarriak" »

Platonen Filosofia: Ontologia, Arima eta Justizia

Filosofia eta etika2,66 KB

Platonen pentsamenduaren oinarriak mundu dualistan, arimaren izaera hilezkorrean eta estatu justuaren bilaketan datza.

Mundu Ulergarria (Ideien Mundua)

Platonen ontologia dualistan, mundu ulergarria (edo adigarria) ideiek osatzen dute. Ideiak benetako errealitatea dira, gauzen zerizana edo esentzia. Demiurgoak molde gisa erabili zituen mundu sentigarria sortzeko; beraz, mundu sentigarria kopia bat da. Mundu ulergarria arrazoimenaren bidez atzematen da.

Mundu Ikusgarria (Sentigarria)

Platonen ontologia dualistan, mundu ikusgarria benetako errealitatearen (mundu adigarriaren) kopia txarra baino ez da. Zentzumenen bidez atzematen dugu, eta ezaugarri hauek ditu:

  • Hilkorra eta inperfektua.
  • Aldakorra.

Bere izaera ideietatik hartzen du. Mundu ikusgarriaren...

Jarraitu irakurtzen "Platonen Filosofia: Ontologia, Arima eta Justizia" »

Antzinako Erregimena eta Ilustrazioa: Gizarte, Ekonomia eta Pentsamendu Aldaketak

Frantsesa2,96 KB

Antzinako Erregimena: Egitura eta Ezaugarriak

Antzinako Erregimena (AE) Europako gizarteak, ekonomiak eta politikak Frantziako Iraultza baino lehen izan zuten egitura da. Ezaugarri nagusiak hauek ziren:

  • Monarkia absolutua
  • Estamentutan banatutako gizartea
  • Nekazaritzan oinarritutako sistema ekonomikoa

Antzinako Erregimeneko Ekonomia

Ia biztanle guztiek lurra lantzen jarduten ziren, eta lur hori aristokraziarena eta kleroarena zen. Nekazari-familiak biztanleriaren %80-90 ziren. Ekialdeko Europan nekazariek mirabetza-erregimena zuten. Mendebaldeko Europa mediterraneoan egoera hobea zen, baina produkzioaren zati handia lur-jabeen esku gelditzen zen.

Nekazariek zergak ordaintzen zizkioten Elizari. Gainera, jaun feudalari errentak eta zerbitzuak eman, hiriari...

Jarraitu irakurtzen "Antzinako Erregimena eta Ilustrazioa: Gizarte, Ekonomia eta Pentsamendu Aldaketak" »

Kimikako Oinarriak: Substantziak, Egoerak eta Gasen Legeak

Kimika3,64 KB

Substantzia Puruak eta Lege Kimikoak

Substantzia Puruen Sailkapena

  • Substantzia Puruak: Ezin dira aldaketa fisikoen bidez banatu, eta konposizio eta propietate konstanteak ditu.
  • Substantzia Bakunak / Elementuak: Ezin dira inoiz banatu.
  • Substantzia Konposatuak: Prozesu kimikoen bidez bakarrik deskonposa daitezke.

Lege Kimiko Fundamentalak

Masaren Kontserbazioaren Legea (Lavoisier)

Erreakzio kimikotan parte hartzen zuten erreaktibo eta produktu kantitateak zehazki pisatuz, erreakzioaren hasierako eta bukaerako masak berdinak zirela frogatu zuen Lavoisierrek.

Proportzio Definituen Legea (Proust)

Konposatu berbera eratzen duten guztietan, elementuak, bi nahiz gehiago izan, beti konbinatzen dira masa proportzio berean.

Proportzio Anizkoitzen Legea (Dalton)

...
Jarraitu irakurtzen "Kimikako Oinarriak: Substantziak, Egoerak eta Gasen Legeak" »

Independentzia Gerra eta Cadizko Konstituzioa

Historia2,37 KB

Ondorioak

Frantsesen nagusitasuna hasi zen. Gerraren lehen etapan, Napoleon bera Madrilera joan eta hiriburua konkistaz berreskuratu zuenean hasi zen. 1809 eta 1811 bitartean penintsula ia osorik konkistatu zuten, Cadiz izan ezik, hiri hori britainiarrek itsasoz babesten baitzuten.

Batzarrek zuzendutako gerrilla gero eta ugariagoei aurre egin behar izan zieten frantsesek. Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako lurrak frantsesen kontrolpean erortzen lehenetarikoak izan ziren. Lehen hirurentzat gobernu bakarra eta Nafarroarentzat beste bat sortu zituzten. Erakunde horien buru ez zen Jose I.a, Napoleonen esanetara zeuden militar frantsesak baizik. Hori guztia foruen eta erakundeen galbiderako izan zen.

1812tik aurrera, Napoleonek atzera egin behar...

Jarraitu irakurtzen "Independentzia Gerra eta Cadizko Konstituzioa" »

Euskalkien Ezaugarriak eta Ramon Saizarbitoriaren Literatura

Hizkuntza eta literatura3,49 KB

Euskalkia: Ezaugarri Linguistikoak

1. Ezaugarri Fonetiko eta Fonologikoak

1.1. Bokalismoa

  • o > u: ungi, untasunik.
  • Disimilazioa: izain, errainen.
  • Aferesia: tuk, zazu.
  • Apokopea: kontent, segur.
  • ai > ei diptongo itxiera: zerbeit, eiki.
  • ei > oi: zoinek.
  • ei > i monoptongazioa: iztari.
  • e > i /_n: baginuen, ginuen.

1.2. Kontsonantismoa

  • Hasperenketa: hor, hiltzea, hau, hek.
  • Despalatalizazioa: ginen, ginun, gainetik, ibili, baina.
  • Bustidura adierazkorra: luxe-luxeak, xuberotarra, poliki.
  • Errotazismoa: erran, bertze, bortz.

2. Ezaugarri Morfologikoak

2.1. Deklinabidea

  • Adlatiboa: mendirat, ostaturat, irizirat.
  • Inesiboa: elkarren baitan.

2.2. Bestelako Adizkiak

  • Adizkiak: zukun, gintian, zaiztek, zaizkote.
  • Etorkizuna: errainen, ganen.
  • Komunztadura eza datiboarekin:
...
Jarraitu irakurtzen "Euskalkien Ezaugarriak eta Ramon Saizarbitoriaren Literatura" »

Industria Iraultza, Marx eta Nietzsche: testuinguru historikoa eta filosofikoa

Filosofia eta etika7,59 KB

Testuinguru historikoa: Industria Iraultza

Industria Iraultza: XVIII. mendearen azken aldera eta XIX. mendearen hasieran aldaketa handiak eman ziren. Europako biztanleria ugaldu egin zen, eta makina eta tresna berriak asmatzen ziren.

Aldaketak

Azpimarratzekoak:

  • Biztanleriaren hazkundea.
  • Lanaren jarduera-mota berrien agerpena (fabrika eta lantegiak).

Teknologia

James Watt-ek lurrun makina hobetu zuen, eta ondorioz tresna eta makinak garatu ziren (lokomotora, lurrun-ontziak eta abar). Ikatzak energia iturri berria izan ziren.

Industriaren ondorio sozialak

Industria ekoizpena zabalduz, langile asko bildu ziren fabriketan. Nekazari, jornalari eta gremioetako eskulangile asko unitate horietan aritu ziren lana egiten.

Industriako klase berriak

Langileak eta

...
Jarraitu irakurtzen "Industria Iraultza, Marx eta Nietzsche: testuinguru historikoa eta filosofikoa" »