Kimikako Oinarriak: Substantziak, Egoerak eta Gasen Legeak

Kimika3,64 KB

Substantzia Puruak eta Lege Kimikoak

Substantzia Puruen Sailkapena

  • Substantzia Puruak: Ezin dira aldaketa fisikoen bidez banatu, eta konposizio eta propietate konstanteak ditu.
  • Substantzia Bakunak / Elementuak: Ezin dira inoiz banatu.
  • Substantzia Konposatuak: Prozesu kimikoen bidez bakarrik deskonposa daitezke.

Lege Kimiko Fundamentalak

Masaren Kontserbazioaren Legea (Lavoisier)

Erreakzio kimikotan parte hartzen zuten erreaktibo eta produktu kantitateak zehazki pisatuz, erreakzioaren hasierako eta bukaerako masak berdinak zirela frogatu zuen Lavoisierrek.

Proportzio Definituen Legea (Proust)

Konposatu berbera eratzen duten guztietan, elementuak, bi nahiz gehiago izan, beti konbinatzen dira masa proportzio berean.

Proportzio Anizkoitzen Legea (Dalton)

Bi elementuk erreakzionatzen badute bi produktu desberdin emateko, bigarren elementuaren masen arteko proportzioa zenbaki oso sinple bat da.

Adibidea: S + O2 → A (10g + 4g); S + O2 → B (10g + 2g). Proportzioa: 4g/2g = 2

Elementu Diatomikoak

N2 – O2 – F2 – H2 – Cl2 – Br2 – I2

Materiaren Egoerak

Solidoa

  • Partikulak oso hurbil daude. Dentsitate handia.
  • Etengabe bibratzen dute, baina desplazatu gabe.
  • Partikulen arteko erakarpen indar handia.
  • Difusio txikia.
  • Tenperatura igotzean, partikulen bibrazioa gero eta handiagoa da.

Likidoa

  • Partikulak hurbil daude.
  • Partikulek ez dute posizio finkorik; irristaka ari dira.
  • Erakarpen indar ertainak; horregatik, ontziaren itxura hartzen dute.
  • Tenperatura igotzean, partikulak azkarrago mugitzen dira, baina guztiz aldendu gabe.

Gasa

  • Partikulak oso urrun daude bata besteetatik. Dentsitate oso txikia.
  • Etengabe norabide guztietan higitzen ari dira.
  • Ez dira indar elkarmolekularrak existitzen, talka egiten dutenean izan ezik.
  • Difusio oso handia.
  • Tenperatura igotzean, partikulak azkarrago mugitzen dira eta talka kopuruak handitu egiten dira.

Gasen Legeak

Boyle-Mariotteren Legea

Tenperatura konstante mantenduz gero, eta bolumena gutxituz gero, Teoria Zinetiko Molekularraren arabera, partikulen artean talka gehiago daude eta presioa handitu egiten da.

Ekuazioa: P1 · V1 = P2 · V2

Charlesen Legea

Presio konstantean, tenperatura handituz, Teoria Zinetiko Molekularraren arabera, partikulak azkarrago mugituko dira, baina talka kopuru bera mantentzeko, bolumena handitu behar da.

Ekuazioa: V1 / T1 = V2 / T2

Gay-Lussacen Legea

Bolumena konstante mantenduz, tenperatura igoz gero, Teoria Zinetiko Molekularraren arabera, partikulak azkarrago mugituko dira, hormaren kontrako talka kopurua handitu egingo da, eta presioa handitu egingo da.

Ekuazioa: P1 / T1 = P2 / T2

Gasen Lege Konbinatua eta Ideala

Gas idealaren legea:

  • Lege Konbinatua: P1 · V1 / T1 = P2 · V2 / T2
  • Gas Idealaren Ekuazioa: P · V = n · R · T

Deskargatu

PDF Word HTML