Batxilergoa mailako apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Bioenergetika eta energia-sistemen azalpena

Kirola eta gorputz hezkuntza2,81 KB

Bioenergetika

Bioenergetika izaki bizidunengan ematen diren energia-transformazioak ikertzen dituen zientziari deritzo. Energia-mota desberdinak daude: kimikoa, mekanikoa, argiarena, termikoa, elektrikoa eta nuklearra. Gure organismoan energia kimikoa mekaniko bihurtzen da, adibidez mugimendua sortzeko.

Energia-sistemen aurkezpena

Energia emateko hiru sistema nagusi daude, eta ariketa motaren arabera nork bere garrantzia izaten du:

1. Sisteman: ATP-PC (fosfageno sistema)

Iraupen laburreko eta intentsitate handiko probak: jardunaldia laburra izaten da, 6 s baino gutxiagokoa eta intentsitate handikoa. Energia ATParen eta fosfokreatinaren (PC) bidez ematen da. Prozesu hori anaerobiko alaktikoa deritzo (O2 gabe).

  • PC ez da zuzenean erabiltzen den molekula;
...
Jarraitu irakurtzen "Bioenergetika eta energia-sistemen azalpena" »

Espainiako Nekazaritza Paisaiak: Mendia, Kanariak eta Euskal Herria

Geografia4,73 KB

Mendiko nekazaritza-paisaia

Muturreko baldintzak ditu: altitude eta malda handiko erliebea, klima hotza eta prezipitazio ugariak.

  • Biztanleria: dentsitate txikia du eta emigratzeko joera handia. Populazioa sakabanatuta dago edo herri handiagoetan pilatzen da.
  • Ustiategiak: kontraste handiak dituzte. Lursail txikiak eta ustiategi pribatu txikiak daude, udalaren baso eta larreekin batera.
  • Nekazaritza: iparraldeko mendietan, baratzeko laborantzetan espezializatuta dago.
  • Abeltzaintza: estentsiboa da, iparraldeko mendietan behiak edo ardiak hazten dira, tontorreko sastrakadietan eta larreetan bazkatzen direlarik.
  • Baso-ustiapena: iparraldeko mendietan garrantzi handiagoa du, eukalipto, gaztainondo eta pinuaren zurarekin.

Kanarietako nekazaritza-paisaia

Ingurune...

Jarraitu irakurtzen "Espainiako Nekazaritza Paisaiak: Mendia, Kanariak eta Euskal Herria" »

Moneroen Erreinua: Ezaugarriak, Antolaketa eta Funtzioak

Biologia2,5 KB

Moneroen Erreinua

Ezaugarri Orokorrak

  • Zelula prokariotoz osatuta daude, duela 3.800 milioi urte sortu zirenak.
  • Antolaketa bakuna dute; zelulabakarrak eta, beraz, mikroskopikoak dira. Bizidun ñimiñoenak eta ugarienak dira.
  • Nonanahi bizi dira (uretan, airean, lehorrean, izaki bizidunen barnean –hesteetan– eta larruazalean ere).

Antolaketa

  • Mureinaz osatutako pareta zelularra dute.
  • Barne egitura oso antzekoa dute guztiek, baina morfologikoki itxura desberdina. Formaren arabera lau taldetan banatzen dira moneroak:
    • Baziloak (bastoi itxurakoak).
    • Kokoak (esferikoak).
    • Bibrioak (koma itxurakoak).
    • Espiroketak (helize itxurakoak).

Bakterio batzuek polisakaridoz osaturiko kapsula dute, lehortu ez daitezen eta bakterioa babesteko.

Nutrizio-Funtzioa

Nutrizio autotrofoaren...

Jarraitu irakurtzen "Moneroen Erreinua: Ezaugarriak, Antolaketa eta Funtzioak" »

Platonen Garaia eta Filosofiaren Jatorria: Mitosetik Logosera

Filosofia eta etika4,7 KB

Platonen Garaia eta Filosofiaren Jatorria

Egoera Soziopolitikoa (K.a. V. mendea)

Platon K.a. 427an jaio zen. Peloponesoko Gerra K.a. 431n hasi zen.

Hiru denboraldi nagusi:

  • Pertsiarren aurkako gerra: Pertsiarrek Grezia inbaditu nahi zuten. Greziarrek aliantza militarra sortu, Pertsiarrak garaitu, eta Atenas aberastu zen.
  • Periklesen Mendea: Atenas gorenean zegoen. Inperialismo ekonomiko-militarra eta demokrazia garrantzitsua ziren nagusi. Biztanleek eskubide politikoak, zereginak eta estrategia militarrak zituzten. (Kanpotarrek, esklabuek eta emakumeek ez zuten eskubiderik).
  • Peloponesoko Gerra (K.a. 431-404): Esparta (aristokraziaren alde) vs. Atenas (demokraziaren alde). Bi bloke militar: Delosekoak (Atenasen alde) eta Peloponesokoak (Espartaren alde)
...
Jarraitu irakurtzen "Platonen Garaia eta Filosofiaren Jatorria: Mitosetik Logosera" »

XIX. mendeko Espainiako Historia: Karlistaldiak eta Foruak

Historia3,43 KB

XIX. mendeko krisi politikoa eta foruen bilakaera

Gerra Karlista irabazi ondoren, testuinguru juridiko berri bat sortu zen. 1840 eta 1843 artean, estatu-kolpe baten ondorioz, erregeordetza ezarri zen. Garai hartan, programa progresista aplikatzen saiatu ziren, foruak murriztu eta berdintasuna lortu nahian. Hala ere, lau probintzien kontrako jarreraren aurrean, ez ziren ausartu aldaketa sakonak egitera, eta legeak berridatzi zituzten lehengo batzuk mantenduz.

Lehen Karlistaldia (1833-1839)

Gatazka honek hiru fase nagusi izan zituen, familia-arazo batetik absolutisten eta liberalen arteko talka politikora igaroz:

  • 1. fasea: Foruak Euskal Herriko lege-bildumetan eta lau probintzietan finkatu ziren.
  • 2. fasea: Herriaren eta pribilegiatuen babesa foruei;
...
Jarraitu irakurtzen "XIX. mendeko Espainiako Historia: Karlistaldiak eta Foruak" »

Zer da erlijioa? Definizioa, zentzua eta gizarte-eragina

Erlijioa2,48 KB

1. Zer da erlijioa?

Gizakiak bere gainetik dagoen goi-errealitatea aitortu eta bere borondatez goi-errealitate horri ematea oinarri duen giza errealitatea da. Goi-errealitate horrekiko harremanak bere bizitzari zentzua emango diola sinestea da funtsa.

2. Erlijioa eta bizitzaren zentzua

Erlijioen arteko desberdintasunak nabariak diren arren, guztiek bizitzarako azken zentzua aurkitu eta eskaini nahi izaten dute. Zentzua terminoaren hiru adieretako edozeinetatik uler daiteke; bizitzaren balioaren aldeko apustuak direla esan daiteke.

3. Erlijioa: Birlotura

Xabier Zubiri filosofo gipuzkoarraren ustez, erlijioaren interpretazio etimologikoak oinarrizko ezaugarriak argitzen ditu. Erlijioa latinezko religare hitzetik dator (birlotu, elkartu, uztartu......

Jarraitu irakurtzen "Zer da erlijioa? Definizioa, zentzua eta gizarte-eragina" »

Marxismoaren Oinarrizko Kontzeptuak: Jabegoa, Lana eta Kapitala

Beste ikasgaiak2,38 KB

Jabegoa eta Jabetza Pribatua

Jabegoa ondasunen jabetza edo jabegoa izateko modua da. Marxentzat, zapalkuntza ahalbidetzen duen bidea edo joera da. Jabegoa publikoa zein pribatua izan daiteke. Jabetza pribatuan oinarritutako hiru produkzio-modu daude: esklabismoa, feudalismoa eta kapitalismoa. Jabegoa desagertzen denean, gizarte komunista eratuko da: klase sozialik eta jabetzarik gabeko gizartea. Beraz, gizarte-klaseen eragilea jabegoa da.

Ekoizteko Indarrak eta Produkzio-Harremanak

Ekoizteko indarra produkzio-moduen osagaietako bat da. Produkzio-moduetan bi elementu bereizten dira: ekoizteko indarrak eta ekoizteko harremanak. Produkzio-moduen barruan daude produkzio-indarrak eta produkzio-harremanak. Produkzio-indarrak honako hauek osatzen dituzte:...

Jarraitu irakurtzen "Marxismoaren Oinarrizko Kontzeptuak: Jabegoa, Lana eta Kapitala" »

Primo de Riveraren Diktadura (1923-1931)

Historia6,28 KB

Manuel Primo de Riveraren Diktadura (1923-1930)

Estatu kolpearen kausak

Espainiak arazo politikoak, ekonomikoak eta sozialak zituen. Horri Annualeko porrota gehitu behar zaio. Bertan hildako asko egon ziren eta diru galera handiak ekarri zituen. Beranduago, Frantziaren laguntzaz, lur horiek berreskuratu zituen. Faktore hauek 1923ko estatu kolpea eragin zuten. Primo de Rivera Afrikan zegoen jeneraletako bat zen.

Bartzelonako kapitain-jeneralak, Miguel Primo de Riverak, 1923ko irailaren 13an, egunkarietan bere pronuntziamenduaren berri eman zuen, Espainiako politika kritikatuz. Haren ustez, arazoen eragile nagusiak politikariak ziren.

Espainiaren erantzuna estatu kolpearen aurrean

Hasiera batean, iritzi publikoak estatu kolpea onartu zuen, konponbidea...

Jarraitu irakurtzen "Primo de Riveraren Diktadura (1923-1931)" »

Gerra Zibila Euskal Herrian (1936): sarrera eta ondorioak

Historia3,04 KB

Gerra zibila Euskal Herrian — sarrera

Gogoratu: gerra zibila 1936ko uztailaren 18an hasi zela. Urte bereko urriaren 1ean Euskal Herriko autonomia‑estatutua onartua izan zen. Proiektu hura, dena den, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa aplikatzeko onartu zen, Nafarroak ez baitzuen ospatutako erreferendumean parte hartu nahi izan. Beraz, estatutua eta Eusko Jaurlaritzaren lana gerrak erabat baldintzatu zuten.

Euskal Gobernua eta gerra zibila Euskadin

1936ko urrian Euskal Gobernua osatu zenean, gerraren zenbait hilabete pasatuak ziren dagoeneko, eta une haietan legezkotasun errepublikarraren defentsa Euskadin ezkerreko alderdiek kontrolatutako Defentsa Juntzen esku zegoen. Urritik aurrera, ordea, Gobernua izango zen gerraren gora‑beheraz eta bere kontrolpeko...

Jarraitu irakurtzen "Gerra Zibila Euskal Herrian (1936): sarrera eta ondorioak" »

Immunitate-sistemako Zelulak eta Erantzun Espezifikoa

Biologia5,36 KB

Zelula Immunokonpetenteak

Lerro Mieloidea

Muinean eratzen eta heltzen diren zelulak dira. Pseudopodoen bitartez garraiatzen dira.

  • Neutrofiloak: Infekzio-zonara lehen iristen dira.
  • Eosinofiloak: Parasitosi-prozesuetan parte hartzen dute.
  • Basofiloak: Substantzia basoaktiboak askatu eta alergia-prozesuetan parte hartzen dute.

Makrofagoak

Zelula handiak dira. Pikortasun zitoplasmatikorik ez dute. Garapen handiko Golgiren aparatua eta lisosoma ugari dituzte. Jarduten duten ehunaren arabera izen desberdina hartzen dute.

Mastozitoak

Basofiloen antzekoak dira, baina nukleo bakuna dute. Ehun konektiboan eta mukietan daude. Hantura bitartekariaren askapenean parte hartzen dute.

Lerro Linfoidea

Organo linfoidetan egoten dira, kantitate handian. G0 fasean daude eta...

Jarraitu irakurtzen "Immunitate-sistemako Zelulak eta Erantzun Espezifikoa" »