Foruen Abolizioa 1876: Analisia eta Ondorioak Euskal Herrian
Testuingurua eta Izaera
Testuaren izaera publikoa da, Gaceta de Madrid egunkarian argitaratua, Estatuko aldizkari ofiziala baitzen. Dokumentu ofiziala da, lege bat artikulutan bananduta dagoelako. Cánovas del Castilloren eginkizuna eta erregearen baimena (Alfontso XII.a erregea) nabarmenak dira; dekretua biek sinatzen dute. Lege honen helburua foruak ezabatzea da.
Testuaren Analisia
Dekretuaren izenburu ofizialaren lehen zatian, erregea konstituzionala dela eta erabaki hau Gorteetakoa dela adierazten da. Ondoren, Euskal Herriko eskualde guztietako (Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroa) foru-eskubideen indargabetzea aipatzen da:
- Zergen ordainketarako salbuespena (1. eta 3. artikuluak).
- Zerbitzu militarrerako salbuespena.
Salbuespen hauek ezabatu egiten dira, eta euskal herritarrak besteekin berdintzen dira estatuaren ordainketak egiterakoan, baita armadaren deialdietan ere. 4. artikuluak azaltzen du nola egin behar den: hitzarmen baten bidez eta aurreko lege-egoerak aztertuz, behar diren erreforma guztiak prestatzeko.
Kokapen Historikoa
Berrezarkuntza garaian eta karlistaldiaren ondorioz kokatzen da. Alfontso XII.ak berak parte hartu zuen azken karlistaldian. Euskal Herria egoera larrian geratu zen, foruen egoera armen bidez jokoz kanpo geratu zelako. Lizarran Euskal Herriko estatuaren saiakerak porrot egin zuen, Olloren heriotza zela eta. Liderraren galerak berriro apurtu zituen karlisten helburuak, eta koroa berriak estatu eta sistema lasai bat nahi zuenez, foruekin amaitu nahi zuen. Berdintasuna garatzen da Berrezarkuntzan, eta hau garatzeko baztertu egiten dira foru-eskubideak, etorkizunean sistema liberala beste bide batetik joango delako, eta errege berriaren asmoa liberalismoarekin batera garatuko delako. Horrez gain, sistema britainiarra hartzen denez, lasaitasunez kokatuko da bizitza politikan. Ezabatuko diren eskubide nagusienak akordio ekonomiko eta militarrak izango dira; lege pribatuko jurisprudentzia jarraituko da eskubide bezala.
Ondorioak
Halako erabakiak hartzerakoan, eragin handia sortarazten zen Euskal Herrian, batez ere bere ekonomian izugarrizko kaltea egiteagatik. Hain handia izan zen kaltea, non berehala estatuaren gobernuak pentsatzen zuen sistema berri batean konpentsazio moduan; horretarako sortu zituen kontzertu ekonomikoak, 1878an onartuta zeudenak, diputazio bakoitzarekin sinatuta (Euskal Herriko 3 eskualde + Nafarroa). Sistema honen bidez, diputazio bakoitzak zergako dirua jasotzeko eskubidea izango zuen, geroago...