Migrazio Mugimenduak: Espainia eta Euskal Herria
Migrazio Mugimenduak Espainian
Barruko Migrazioak
Estatuko mugen barruan egiten dira. Bi motatakoak: tradiziozkoak (1975 artekoak) eta gaur egungoak.
Tradiziozko Barruko Migrazioak
XIX. mendearen azken herenean eta 1975eko krisi ekonomikoaren artean garatu ziren. Nekazaritza-migrazioa izan zen batez ere, jomuga beste nekazal lurrak eta industria-guneak izan ziren.
Urtaroko eta Aldizkako Migrazioak (XIX. mendea – 1960ko hamarkada)
Nekazal munduan eman zen eta jomuga beste nekazaritza-inguruak izan ziren (mahats-bilketa, oliba-bilketa…). Garai hartako mekanizazioa oso urria zen eta horregatik ematen ziren. Bestalde, beste batzuk hirira joaten ziren lana bilatzera, soroek lanik ematen ez zuten garaietan, nekazaritzarekin zerikusirik ez zuten beste...