Platonen Filosofia: Ontologia, Arima eta Justizia
Platonen pentsamenduaren oinarriak mundu dualistan, arimaren izaera hilezkorrean eta estatu justuaren bilaketan datza.
Mundu Ulergarria (Ideien Mundua)
Platonen ontologia dualistan, mundu ulergarria (edo adigarria) ideiek osatzen dute. Ideiak benetako errealitatea dira, gauzen zerizana edo esentzia. Demiurgoak molde gisa erabili zituen mundu sentigarria sortzeko; beraz, mundu sentigarria kopia bat da. Mundu ulergarria arrazoimenaren bidez atzematen da.
Mundu Ikusgarria (Sentigarria)
Platonen ontologia dualistan, mundu ikusgarria benetako errealitatearen (mundu adigarriaren) kopia txarra baino ez da. Zentzumenen bidez atzematen dugu, eta ezaugarri hauek ditu:
- Hilkorra eta inperfektua.
- Aldakorra.
Bere izaera ideietatik hartzen du. Mundu ikusgarriaren ezagutza iritziaren (doxa) bidez atzematen da.
Arima
Gizakiaren benetako osagaia da. Mundu adigarriaren parte da, beraz, ideiak ezagutu ditu. Arimaren ezaugarriak:
- Perfektua, hilezkorra eta aldaezina.
- Betikoa eta benetako errealitatearen parte.
Ideien mundua ezagutzeko, arima gorputzetik askatu behar da, hezkuntza dialektikoaren bidez. Ikasketa hauek laguntzen dute ezagutzan: Geometria, Astronomia eta Aritmetika.
Zuzentasuna (Justizia)
Platonen helburua sistema politiko justua sortzea zen. Justizia egon dadin, harmonia (batasuna) egon behar da, bakoitzak bere arimaren araberako funtzioak betez. Estatu justuaren beste bi baldintza nagusiak:
- Pobrezia ez da egon behar.
- Zaindariek zein gobernariek uko egingo diete familia izateari (bizitza komunitarioa).
Ezagutza (Episteme)
Benetako ezagutza ideien gaineko ezagutza da, eta batez ere Ongiarena, gainerako ideiei zentzua ematen baitie. Arrazoimenak atzematen ditu, arima gorputzean jaio aurretik ezagutu zituelako (anamnesia). Arimari gogoratzen lagundu behar zaio metodo dialektikoaren bidez.
Hiru Ezagutza Maila
- Ezjakintasun maila
- Dena dakitela uste dutenak.
- Iritzia (Doxa)
- Zentzumenen bidez jasotzen dena.
- Arrazoimena (Episteme)
- Ideiei buruzko ezagutza.
Ongiaren Ideia
Platonek Ongia Egiarekiko parekatzen du. Ezagutzaren sortzailea da, eta hura ezagutuz gainerako ideia guztiek zentzua hartzen dute. Ongia ezagutuz ondo jokatzen da; gaizki jokatuz, ezjakintasun mailan zaude.
Dialektika da Ongia ezagutzeko metodoa. Filosofo-errege izango direnek metodo hori jarraitzen dute, eta gizon-emakume zuzenak izanik, beren betebeharrak onartuko dituzte.