Batxilergoa mailako apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Etika eta Morala: Oinarrizko Kontzeptuak eta Teoriak

Filosofia eta etika4,65 KB

Morala eta Etika: Oinarrizko Kontzeptuak

Morala: Mos-moris hitzetik dator; ohitura eta bizitzeko modua adierazten du.

Etika: Ethos hitzetik dator; izaera esan nahi du. Morala arrazoitzea da, gure jokabidea zer dela eta den ona edo txarra arrazionalki justifikatzea. Etika moralak planteatzen dizkigun arazoen inguruko hausnarketa filosofikoa da.

Autonomia eta Heteronomia Morala

  • Autonomia morala: Subjektuak bere kasa pentsatzen du zer egin behar duen eta arau moralak ezartzen dizkio bere buruari (Autos: norbera).
  • Heteronomia morala: Besteek proposatutako arauak jarraitzea da (Heteros: bestea).

Kontzientzia Morala eta Garapen Mailak

Kontzientzia morala: Ekintzen ontasuna eta gaiztasuna bereizteko gaitasuna da.

L. Kohlbergen garapen pertsonalaren mailak

Gaitasun...

Jarraitu irakurtzen "Etika eta Morala: Oinarrizko Kontzeptuak eta Teoriak" »

Kontzertu Ekonomikoa eta Gerra Zibila Euskal Herrian

Historia6 KB

Kontzertu Ekonomikoaren jatorria eta bilakaera

Foruen ezabapena eta lehen kontzertua

Aurrean dugun testua ulertzeko, kontzertu ekonomikoen sorrera azaldu behar dugu. Horretarako, Hirugarren Gerra Karlista aipatu beharra dago. Alfontso XII.aren garaipenaren eta karlisten porrotaren ostean, lehenengo eta behin, Antonio Cánovas del Castillok (Espainiako gobernuaren presidentea) Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako Foruak ezabatu zituen, 1876ko uztailaren 21eko Legearen bitartez; baina, hala ere, nolabaiteko autonomia fiskala mantendu zuen.

Behin foruak indargabetu ondoren, protestak izan ziren Euskal Herrian, hartutako neurriak gehiegizkoak zirelakoan. Gobernuak egoera berriro planteatu behar izan zuen eta Cánovasek Euskal Herriko agintariekin negoziatu...

Jarraitu irakurtzen "Kontzertu Ekonomikoa eta Gerra Zibila Euskal Herrian" »

Ekonomia alienazioa

Filosofia eta etika6,64 KB

1. KARL MARX BIO (150) :   Karl Heinrich Marx Treberis-en (Alemania) jaio zen 1818an eta Londresen hil zen 1883an. Familia burges baten semea zen. Bere jarduera politiko ezkertiarragatik Parisera kanporatu zuten, eta bertan betiko laguna izango zuen Friedrich Engels ezagutu zuen. 1848an Parisen dago iraultza gori-gorian dagoenean bertan historia garaikidearen problema zehatz bat (1848ko iraultzarena) interpretazio ekonomikoa erabiliz aztertu zuen.   //   Bere idazlanik inportanteena Kapitala da. Lan horretan Hegelen filosofia, ekonomia politiko britainiarraren ekarria eta sozialista frantsesen teoriak uztartu zituen.    //    ● Testuinguru Historikoa: Napoleonen gerren ondorengo egoera: Napoleonen gerrak iraultza frantsesaren ideiak,...

Jarraitu irakurtzen "Ekonomia alienazioa" »

Jainkoaren existentzia: San Agustin eta Santo Tomas

Filosofia eta etika2,77 KB

Jainkoaren existentzia San Agustin eta Santo Tomasen arabera

San Agustin: Hiru printzipio eta froga ontologikoa

Agustinek hiru printzipio onartzen zituen bere teologiaren abiapuntutzat:

  1. Jainkoa unibertso osoa sortu duen izaki gorena da.
  2. Jainkoa gauza ororen arrazoia da.
  3. Jainkoa ontasun absolutua da.

Beraz, Agustinen sistema filosofikoan Jainkoak hausnarketa ontologiko, epistemologiko eta etikoaren gailurra hartu zuen. Jainkoaren existentzia agerikoa den arren, bere obran froga klasiko guztiak erabili zituen hura frogatze aldera.

Frogarik ezagunena BETIEREKO IDEIENA da, Aukeramen askeari buruz bere idazlanean garatua. Froga hori gizakiaren beraren barnetik abiatzen da, giza arimaren egia betiereko, unibertsal eta beharrezkoen presentziatik, hain zuzen....

Jarraitu irakurtzen "Jainkoaren existentzia: San Agustin eta Santo Tomas" »

Monopolioa: definizioa, jatorria eta ezaugarriak

Ekonomia3,18 KB

Monopolioa: definizioa eta jatorria

Monopolioa merkatu batean enpresa bakar batek asetzen du eskari osoa, eta erabateko ahalmena du erabakitzeko zenbat ekoitziko duen eta zein prezio jarriko dituen. Merkatuan sartzeko hesi legal eta egiturazko bereziak egoten dira; merkatu-mota honen jatorria honako hauetan oinarritzen da:

1. Baliabide esklusiboa

1. Baliabide eskuratzeko esklusibitatea. Enpresa batek ondasun edo zerbitzu jakin bat lortzeko ezinbesteko ekoizpen-faktorerik kontrolatzen badu, bakarrik eskaini ahal izango du produktu edo zerbitzu hori.

2. Lege-eskubideak (patenteak)

2. Lege-eskubideak izatea. Jatorri pribatukoak edo publikoak izan daitezke. Patenteak: industria-aplikaziorako asmakizun bat egileari ematen zaion eskubidea da, denbora...

Jarraitu irakurtzen "Monopolioa: definizioa, jatorria eta ezaugarriak" »

Cánovasen Berrezarkuntza Prozesua: Alfontso XII.aren Monarkia

Historia2,48 KB

Cánovasen Isilpeko Berrezarkuntza Prozesua

1870ean Isabel II.ak bere seme zen Alfontso XII.arengan abdika zezan lortu zuen eta alderdi Alfontsotarra eratu zuen. Bertan, jende kontserbadorea gailentzen zen, goi-mailako jendea eta monarkia berrezartzea zuten helburu, bakea eta ordena lema nagusitzat hartuz. Posizionamendu honen baitan, armadak paper garrantzitsu bat jokatu zuen, ez baitzen honen aurka agertu. Alabaina, Cánovasek irmoki sinesten zuen armada politikatik kanpo egon behar zela eta ez zuen gobernuari lotuta egoterik nahi, baina armadak berarekiko oposiziorik ez erakusteak mesede egiten zion. Gainera, kolonietara joandako jende aberatsa, esklabutzaren eskutik aberasten zirenak ere alde zituen. Orokorrean, jende askok desio zuen Alfontsoaren...

Jarraitu irakurtzen "Cánovasen Berrezarkuntza Prozesua: Alfontso XII.aren Monarkia" »

Euskal Herriko Industrializazioa: Historia eta Ondorioak

Historia2,82 KB

Kontzertu Ekonomikoaren sorrera eta bilakaera

Karlisten porrotaren ondoren, foruen abolizioa etorri zen. Nahiz eta euskal liberalek protesta egin, 1876ko uztailaren 21eko legeak fiskalitate propioa eta soldadutzatiko salbuespena ezabatu zituen. Kupoa kontzertuaren arabera zehaztuko zen: euskal diputazio bakoitzak Espainiako Finantza Ministerioari urtero eman beharko zion diru-kopurua. 1937an, altxaturiko gudarosteek kontzertuaren erregimena baliogabetu zuten Bizkaian eta Gipuzkoan, baina Araba eta Nafarroan mantendu egin zuten.

Industrializazioaren ezaugarriak lurraldeka

  • Bizkaia: Industria oso kontzentratua, Bilboko itsasadarraren inguruan.
  • Gipuzkoa: Industria bailaraka sakabanatua (Donostia, Irun, Errenteria, Lasarte).
  • Araba eta Nafarroa: Industrializazio
...
Jarraitu irakurtzen "Euskal Herriko Industrializazioa: Historia eta Ondorioak" »

Klima mediterranear kontinentaldua

Geografia2,17 KB

1. Klimograma

Epe batean toki zehatz bateko prezipitazioen eta tenperaturen datuak irudikatzen dituen grafikoa da. Klimak ulertzeko (deskribatzeko) oinarrizko bi elementu azaltzen ditu: tenperatura eta plubiositatea. Honelako grafikoei diagrama termoplubiometriko edo grafiko klimatiko ere esaten zaie.

2. Tenperaturak

Eman zaizkigun datu hauek honako hau erakusten digute: 12,28 °C-ko batez besteko tenperatura (15 °C baino gutxiagokoa), penintsulan ohikoa denez, latitude ertainetako klima epel bati dagokiona. Maximoa uztailean neurtzen da (21,7 °C, uda beroa) eta minimoa urtarrilean (4 °C, negu hotza); datu horiek erabiliz, 17,7 °C-ko tenperatura bitartea (edo hedadura termikoa) ematen digu, nahiko handia da.

3. Prezipitazioak

Aztertzen ari garen...

Jarraitu irakurtzen "Klima mediterranear kontinentaldua" »

Euskal Herriko Klima: Ezaugarriak eta Klima Mota Nagusiak

Geografia2,35 KB

Euskal Herriko Klima

Faktore geografikoek eta termodinamikoek klimaren elementu nagusietan eragiten dute.

Klimaren elementuak

  • Hodeiak eta intsolazioa: Hodeiak ugariak dira, aldiz, intsolazioa eskasa. Batez ere Bizkaian eta Gipuzkoan zeruaren % 65 baino gehiago estalita egoten da, eta Araban ere bai. Barruko kubetetan (Arabako lautadan) lainoa sortzen da.
  • Tenperaturak: Leunak eta hedadura txikiagokoak dira kosta inguruan; barnealdean, aldiz, muturrekoak eta hedadura handikoak.
  • Prezipitazioak: Bizkaian, Gipuzkoan eta Arabako iparraldean ugariak dira eta banaketa erregularra dute (1000 mm-tik gorakoak). Intentsitate handikoak dira eta gutxi irauten dute, baina uholdeak eragin ditzakete. Forma nagusia euria da, baina elurra ere ohikoa da mendi inguruetan.
...
Jarraitu irakurtzen "Euskal Herriko Klima: Ezaugarriak eta Klima Mota Nagusiak" »

Enpresaren Balioa, Kokapena eta Hazkunde Estrategiak

Ekonomia3,75 KB

Balioa Sortzea

Balio erantsia: Enpresa baten lehia estrategia hobetu dezakeen elementu bat. Enpresa batek bere zerbitzu edo produktu bati gehitzen dion balioa ekoizpen prozesuaren bidez.

Balio katea: Tresna analitiko bat da. Enpresa batek produktu edo zerbitzu bat ekoitzi edo saltzean egiten diren jarduerak aztertzeko balio du.

Tresna hori erabiliz, jarduera bakoitzari zer balio eransten dion jakin dezakezu, zer kostu duen, lehia abantaila lortzeko iturriak zeintzuk diren eta enpresaren garapenerako lehia estrategia egokiena zein den.

Enpresaren Kokapena eta Dimentsioa

A: Kokapena

  • Merkatuaren eskaria: Eskainiko den produktuak inguru hartan zenbateko interesa duen jakiteko merkatu azterketa egin behar da eta lehiakideen egoera ere aztertu behar da.
...
Jarraitu irakurtzen "Enpresaren Balioa, Kokapena eta Hazkunde Estrategiak" »