Euskalkien Ezaugarriak eta Ramon Saizarbitoriaren Literatura

Hizkuntza eta literatura3,49 KB

Euskalkia: Ezaugarri Linguistikoak

1. Ezaugarri Fonetiko eta Fonologikoak

1.1. Bokalismoa

  • o > u: ungi, untasunik.
  • Disimilazioa: izain, errainen.
  • Aferesia: tuk, zazu.
  • Apokopea: kontent, segur.
  • ai > ei diptongo itxiera: zerbeit, eiki.
  • ei > oi: zoinek.
  • ei > i monoptongazioa: iztari.
  • e > i /_n: baginuen, ginuen.

1.2. Kontsonantismoa

  • Hasperenketa: hor, hiltzea, hau, hek.
  • Despalatalizazioa: ginen, ginun, gainetik, ibili, baina.
  • Bustidura adierazkorra: luxe-luxeak, xuberotarra, poliki.
  • Errotazismoa: erran, bertze, bortz.

2. Ezaugarri Morfologikoak

2.1. Deklinabidea

  • Adlatiboa: mendirat, ostaturat, irizirat.
  • Inesiboa: elkarren baitan.

2.2. Bestelako Adizkiak

  • Adizkiak: zukun, gintian, zaiztek, zaizkote.
  • Etorkizuna: errainen, ganen.
  • Komunztadura eza datiboarekin: elkarri erraten tuzte, paatzen du lagunei, yokatzen die erbiei.

3. Sintaxi Mailako Ezaugarriak

  • Adibideak: asko gauza, eta zen gizona zintzoa.
  • Kausala: ginulakotz.
  • Denborazkoak: dalaik, duelaik, ginelaik.
  • Kontsekutiboa: hain... non.
  • Erlatibozkoa: non... -n, erran lekuan.

4. Lexiko Mailako Ezaugarriak

Lexiko berezia: Mazela, maneraik, memento, erran, ganen, koskollak, etab.


Ramon Saizarbitoria: Euskal Eleberrigintza Modernoa

Donostian jaio zen 1944. urtean. Ikasketak bukatu ondoren, soziologia talde batean aritu zen lanean. Euskal literaturaren barruan, 1964ko belaunaldian dago kokatuta, euskaragatik eta ez literaturagatik sartu zelarik literatur munduan. Euskal eleberrigintza modernoaren aitzindaritzat har dezakegu.

Eleberrigintza Klasikoa vs. Modernoa

Eleberrigintza Klasikoa

  • Zer kontatu: Istorioa ahalik eta hobekien kontatzea. Pertsonaia lauak.
  • Nola kontatu: Narratzailea erabat jakituna da. Interpretatu eta epaitu egiten du. Hirugarren pertsona eta lehenaldia erabiltzen dira.

Eleberrigintza Modernoa

  • Zer kontatu: Istoriari garrantzia kendu. Pertsonaia anbiguoak, biribilak.
  • Nola kontatu: Narratzaileak interpretazioa irakurlearentzat uzten du. Orainaldia erabiltzen da. Nolakotasunak garrantzia gehiago hartzen du zer kontatuak baino.

Obrak

Egunero hasten delako

Abortatu behar duen neska baten istorioa kontatzen digu. Ez dago era tradizionalean kontatuta, zatika ageri da, eszenen bidez. Gizarteari zuzendutako salaketa da nobela, arazoa ez da soilik abortuarena.

100 metro

Poliziak inguraturiko etakide batek egiten dituen azken 100 metroak kontatzen dizkigu nobela honetan. Hau ez da gai bakarra, nobelak 50 zati ditu eta 6 gai nagusitan bil daitezke.

Deskargatu

PDF Word HTML