Batxilergoa mailako apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Nazioarteko Merkataritza: Espezializazioa eta Protekzionismoa

Ekonomia2,45 KB

Nazioarteko merkataritza

Ekoizpen kostuak eta eskaria

  • Ekoizpen kostuak: Eragin erabakigarria dute ondasunen eta zerbitzuen salmentarako ezarritako prezioetan. Bi faktore hauen araberakoak dira: ekoizpen-bitartekoak eta teknologia.
  • Eskaria: Nazioarteko merkataritza sustatzen du. Herrialde batek ezin du bere kabuz bertako biztanleen lehentasunak edo zaletasunak asetzeko beharrezko guztia ekoitzi.

Espezializazioa eta abantaila konparatiboa

Herrialdeak, pertsonak bezala, duela mende batzuk jabetu ziren zer abantaila dituen baliabide jakin batzuk ekoizten espezializatzeak. Besteak gainditzeko bide emango dieten baliabideak ekoiztea trukearen alderdi onuragarriena da, lana banatzeko eta herrialdeak ondasun eta zerbitzu jakin batzuk ekoizten espezializatzeko...

Jarraitu irakurtzen "Nazioarteko Merkataritza: Espezializazioa eta Protekzionismoa" »

Espainiako Hiri-Egitura: Alde Zaharra eta Industria Aldea

Geografia3,86 KB

HIRI-EGITURA

Hiri-egitura hiria morfologia eta eginkuzun bereziak dituzten inguruetan zatitzea da. Urbanizazio-prozesu luzearen emaitza modura, gaur egungo Espainiako hiriak egitura konplexua du.

INDUSTRIA AURREKO HIRIA: ALDE ZAHARRA. Alde zaharra jatorritik XIX. Mendearen erdialdean industrializazioa hasi arte urbanizatutako hiriaren zatia da.

Industria aurreko aldearen herentzia. A) Hiri gehienak harresiz inguratuta zeuden. Xedeak defentsa zen. B) Planoa irregularra izan ohi zen. Kaleak estuak eta bihurriak ziren, antzinako eta Erdi Aroko hiri askotan (Tarragona, Aranjuez) C) Hiri-bidlea itxia zen, baina etxebizitza askok patioak, eskortak eta baratzeak zituzten. Eraikuntzan familia bakarreko etxebizitzak D) Lurzoruaren erabilerak askotarikoak

...
Jarraitu irakurtzen "Espainiako Hiri-Egitura: Alde Zaharra eta Industria Aldea" »

Euskal Nazionalismoaren Jatorria eta Bilakaera

Historia3,68 KB

Gizarte- eta Ideologia-oinarriak

Euskal Herriko nazionalismoa, foruak defendatzeko giro berean sortu arren, bere berezitasunak izan zituen nazionalismo katalanaren aldean, eta ez zen burgesia ustez modernotik sortu, jakina. 1876an foru historikoak indargabetu zizkion legeak bi erreakzio eta filosofia mota piztu zituen, eta XX. mendera sartu ziren: amore emanez, egoerari etekina ateratzen jakin zutenena, foruen galera Madrilekin euren onerako itun ekonomikoak adostearekin ordeztuz, eta, tradizionalismoaren izenean, foruak osorik berreskuratzearen alde jo zutenena.

Azken horiek ez ziren industriako burges onarkorrak, gerra karlistaren galtzaileak baizik. Euskal Herri tradizionalari eusten ziotenak ziren, baserritarrak, hirien eta industriaren fenomenoen...

Jarraitu irakurtzen "Euskal Nazionalismoaren Jatorria eta Bilakaera" »

Enpresa-Zuzendaritza eta Antolakuntza: Oinarriak

Ekonomia2,66 KB

Enpresa-Zuzendaritza eta Antolakuntza

Administrazio-prozesua

Administrazio-prozesua: Zuzendaritzak enpresaren xedeak eta helburuak lortzeko betetzen dituen funtzioen eta jardueren multzoari deritzo. Funtzio nagusiak hauek dira:

  • Plangintza
  • Antolakuntza
  • Kudeaketa
  • Kontrola

Plangintza-funtzioa

Plangintza egitea helburu batzuk ezarri eta horiek lortzeko estrategiak zehaztea da.

Etapak:

  • Abiapuntuaren azterketa
  • Helburuak zehaztea
  • Alternatibak zehaztea
  • Desbideratzeak kontrolatzea

Planen sailkapena

  • Xedea: Enpresak dituen oinarrizko asmoak dira.
  • Helburuak: Enpresak epe jakin batean lortu nahi duena (helburu orokorrak edo azpihelburuak).
  • Politikak: Erabaki espezifikoak hartzeko balio duen oinarrizko printzipioa.
  • Prozedura: Ekintza zehatz bat aurrera eramateko eman beharreko
...
Jarraitu irakurtzen "Enpresa-Zuzendaritza eta Antolakuntza: Oinarriak" »

Euskal Merkataritza Sozietate Bereziak: Analisia

Ekonomia2,91 KB

Merkataritza Sozietate Bereziak

Komanditako Sozietatea

Bi bazkide mota daude:

  • Kolektiboak: Sozietatearen kudeaketan zuzenean hartzen dute parte. Erantzukizun mugagabea dute.
  • Komanditarioak: Sozietateari ekarpen ekonomikoa bakarrik egiten diote, kudeaketan parte hartu gabe. Erantzukizun mugatua dute.

Sozietate kapitalisten artean sartzen da. Bazkide komanditarioen partaidetza akziotan banatzen da, eta horregatik, sozietate anonimoen araudia aplikatzen zaie (gutxieneko kapitala 60.000 €).

Erantzukizun Mugatuko Sozietatea

Organuluak:

  • Batzar Orokorra: Bazkideen bilkura da, enpresari buruzko gai garrantzitsuak erabakitzeko (adibidez, urteko kontuak).
  • Administratzaileak: Sozietatearen eguneroko kudeaketaz arduratzen den organua.

Sozietate Anonimoa

Sozietate...

Jarraitu irakurtzen "Euskal Merkataritza Sozietate Bereziak: Analisia" »

Inteligentzia Anizkunak eta Zoriontasunaren Filosofia

Filosofia eta etika2,96 KB

Inteligentzia Anizkunen Sailkapena

Inteligentzia anizkunen teoriak giza gaitasunak hainbat arlotan banatzen ditu, bakoitzak bere berezitasunak dituelarik:

  • Inteligentzia Linguistikoa

    Hitzekin trebea izaten laguntzen digu inteligentzia honek: hitzak egoki erabiltzen, adierazpen ona izaten eta hizkuntzak ikasten. Inteligentzia hau gehien garatzen dutenek idazteko eta irakurtzeko joera izango dute, baita hizkuntzak ikasteko eta ipuinak zein txisteak kontatzeko ere.

  • Inteligentzia Logika-Matematikoa

    Gauzen logika ulertzen, problema matematikoak ebazten eta zenbakiak zein datuak memorizatzen laguntzen du. Xakean jokatzerakoan, asmakizunak asmatzerakoan, ariketa matematikoak egiterakoan, kausa-efektu harremanak lortzerakoan eta ereduak aurkitzerakoan erabiltzen

...
Jarraitu irakurtzen "Inteligentzia Anizkunak eta Zoriontasunaren Filosofia" »

Iberiar Penintsulako Erliebe Geografikoa

Geologia2,84 KB

Tolestura-mendikateak

Aro Tertziarioko Alpetar orogenesian sortutako goraguneak dira, itsasoak Aro Sekundarioan jalkitako materialak tolestu zirenean sortutakoak. Gaur egun, aldapa handiak eta forma malkartsuak dituzte.

Erliebe karstikoa

Kareharrietan erliebeak hartzen dituen forma multzoa da. Bi mota bereizten dira:

  • Forma endokarstikoak: lurrazpian eratzen direnak (adibidez, leizeak).
  • Forma exokarstikoak: lur azalean eratzen direnak (adibidez, dolinak).

Iberiar Penintsulako Kostaldeko Erliebea

Iberiar Penintsulako kostaldeak, batez ere, zuzenak dira, Galiziakoa izan ezik. Horren eraginez, itsasoaren eragina gutxi sartzen da barrualdera.

Kostaldeko erliebe-formak

  • Itsasadarrak
  • Lurmuturrak
  • Labarrak
  • Hondartzak
  • Padurak
  • Albuferak
  • Tonbolak
  • Deltak
  • Dunak

Ozeano Atlantikoko

...
Jarraitu irakurtzen "Iberiar Penintsulako Erliebe Geografikoa" »

Karl Marx: Testuinguru Historikoa eta Soziala

Historia3,32 KB

Biografia

Trier (Prusia) 1818 – Londres 1883

Testuinguru Soziala

Industria Iraultza

XVIII. mendearen bigarren zatitik XIX. mendearen hasierara arte — Britainia Handia, Belgika (Valonia), etab.

Ezaugarriak

  • Zientzia eta teknologiaren aplikazioa ekoizpenera.
  • Ehungintza eta burdingintza industrien mekanizazioa.
  • Lan-harremanen despertsonalizazioa.
  • Energia-iturri berriak (lurruna, ikatza).
  • Garraiobideen iraultza (trena, lurrun-itsasontziak).
  • Hiri-proletalgoaren agerpena.

Ondorioak

  • Demografikoak: Populazioa nekazaritza-ingurunetik hirietara mugitu zen. Migrazioak.
  • Ekonomikoak: Kapitalismoa eta serieko ekoizpena.
  • Sozialak: Proletalgoa eta langile-mugimenduaren sorrera.
  • Ingurugirokoak: Kutsadura eta lurraren ustiaketa irrazionala.

Langile Mugimendua

Bizi-baldintzen

...
Jarraitu irakurtzen "Karl Marx: Testuinguru Historikoa eta Soziala" »

Antzinako eta Erdi Aroko Artearen Gida: Arkitektura eta Eskultura

Arteak eta humanitateak2,21 KB

Greziako Arkitektura

Greziar arkitekturak arkitrabe-estalki sistema bideratu zuen, eta garrantzi handia hartu zuten zutabeek, euskarri berezi gisa. Arkitektura-formetan edertasun eta ordena horiek lortu ahal izateko, hiru arkitektura-ordena bideratu zituzten greziarrek, eta ordena bakoitzak bere jarraibideak zituen.

Ordena Doriarra

Zurez eraikitzen ziren lehenengo tenpluen eskema imitatzen du. Harriz egiten zituztenean, zurezko haien itxura imitatu zuten eta jatorrizko elementu funtzionalak konposizio- eta dekorazio-elementu bilakatu zituzten.

Ezaugarri Nagusiak

  • Zutabeek ez dute oinarririk eta haien enborrak ildodunak dira.
  • Kapitel doriarrak bi osagai nagusi ditu: ekinoa eta abakoa.
  • Establamentuan hiru elementu nagusi azaltzen dira: arkitrabea, frisoa
...
Jarraitu irakurtzen "Antzinako eta Erdi Aroko Artearen Gida: Arkitektura eta Eskultura" »

Materialismo Historikoa: Marxen Gizarte Analisia

Beste ikasgaiak2,46 KB

Materialismo Historikoa

Kontzeptuaren Esanahia

Materialismo Historikoak adierazten duena da errealitatea, funtsezko errealitatea, materia dela; baina ez fisikan ikertzen den materia hutsa, baizik eta gizakiak lanaren bidez eraldatzen duena. Lanaren bidez, gizakiaren eta naturaren artean gertatzen den erlazioa da Marxi interesatzen zaiona. Marxek uste zuen aktibitate produktiboek gizakiaren bizitza politikoa, legala, morala, erlijiosoa, artistikoa eta filosofikoa mugatzen zituztela.

Lehenengoari azpiegitura ekonomikoa deitu zion, eta gainerakoek gainegitura ideologikoa osatzen zutela adierazi zuen. Ekonomia eta ideologia dira produkzio-mundua osatzen duten elementuak.

Gizartearen Analisia

Produkzioa gizarte-mailan gertatzen da, produkzio soziala...

Jarraitu irakurtzen "Materialismo Historikoa: Marxen Gizarte Analisia" »