Batxilergoa mailako apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Merkaturatze Arloa: Merkatua, Merkatu Azterketa

Ekonomia3,37 KB

MERKATURATZE ARLOA:

Merkaturatze-funtzioaren baitan enpresak ekoizten dituen ondasunak eta zerbitzuak kontsumitzaileengan heltzeko egin behar diren jarduera guztiak sartzen dira.

MERKATUA

Merkataturatze-jardueraren ikuspegitik, premian situar en eta premia hiriente eskaintzaile batí produktu bar erosiz vete nahi dituzten pertsonen edo enpresen multzoa da merkatua.

A.)Merkatu mota:

eskantzaileen eta produktuen desberdintzapen maialren arabera:
-Lehia perfektua produktu homogeneoa, eskaintzaile eta eskatsaile ugari, merkatuaren erabateko ezagutza, merkatuan sartzeko eta bertatik irteteko askatasuna.
-Lehia inperfektua:
Monopolioa produktu bakarraren saltzaile bakarra dacó, eta erosle ugari.
Oligopolioa:oso antzeko produktu en saltzaile gutxi dauude,...

Jarraitu irakurtzen "Merkaturatze Arloa: Merkatua, Merkatu Azterketa" »

Arte Gotikoa: Katedralen Garaia eta Bilakaera Historikoa

Arteak eta humanitateak2,56 KB

Arte Gotikoa: Jatorria eta Testuingurua

Arte Gotikoa XII. mendeko aldaketa ekonomiko, politiko eta teknologikoen ondorioz sortu zen, eta zenbait lurraldetan XVI. menderaino luzatu zen. Hiri-garapenarekin batera, burgesen talde soziala eta unibertsitateak agertzen dira, baita katedralak eta apezpikuak ere. Beneditar ordenaren erreforma zistertarrak hasiera batean zurruntasuna proposatu arren, Gotikoak bilakaera konplexua izango zuen.

Katedral Gotikoa: Arkitektura eta Sinbologia

Katedrala hiriaren sinbolo eta batasun espiritualaren lokarri zen. Estetikoki eta fisikoki, orratz luzeak gailentzen dira. Nagusiki harria erabiliz, oinplanoa gurutzeduna edo basilikala izan ohi da, eta girolan kaperak ditu.

Ezaugarri Teknikoak eta Egitura

Arku zorrotza eta...

Jarraitu irakurtzen "Arte Gotikoa: Katedralen Garaia eta Bilakaera Historikoa" »

Euskal literatura Gerra Zibilaren ondoren: idazleak eta obrak

Beste atzerriko hizkuntzak3,53 KB

Gerra Zibilaren ondorioak euskal literaturan

Gerra Zibilak ondorio latzak ekarri zizkion euskarazko literaturgintzari:

  • Aurreko urtean nabarmendutako idazle batzuk gerra garaian hil ziren.
  • Zenbaitek preso egon behar izan zuten; beste batzuek, berriz, atzerrirako bideari ekin zioten.
  • Gerra denborako penak eta nekeak sufritu zituzten autoreen artean, Aitzol eta Lauaxeta dira ezagunenak, fusilatu egin baitzituzten. Baina beste askorentzat ere sasoi iluna eta latza izan zen gerraostekoa.

Gerra amaitu, eta hamar bat urtez frankismoak debekatu egin zuen Hegoaldean euskarazko liburuak argitaratzea. Eta gerora ere ez zen eragozpenik izan. Zurrunbilo politiko hartan, euskal idazle askok, beste herritar askoren antzera, erbestera jo behar izan zuten.

Atzerriko

...
Jarraitu irakurtzen "Euskal literatura Gerra Zibilaren ondoren: idazleak eta obrak" »

Pertsiarren Manifestua (1814): Testu Politikoaren Analisia

Historia4,19 KB

Testuaren Kokapena

Lehen mailako testu zirkunstantzial honek izaera politikoa du, Cadizko Gorteetako diputatu batzuek idatzitako manifestu politikoa baita (manifestu bat oinarrizko programa politiko bat da). Testua ez dago osorik, baina pasarte esanguratsuenak agertzen zaizkigu.

Egileak eta Testuingurua

Esan dugunez, testua Gorteetako diputatuen herenak (69 diputatu) osatutako taldeak idatzi zuen. Ideologia kontserbadorekoak ziren, absolutistak, eta dokumentu honen ondorioz pertsiarrak deitu zitzaien. Horien buru Bernardo Mozo de Rosales, Matafloridako Markesa izan zen.

Madrilen zeuden erregearen zain, frantsesek alde egin ondoren Cadizen zeuden Gorteak bertara eraman zirenean (1813-1814ko legealdia, non erregearen aldekoek indar handiagoa duten)...

Jarraitu irakurtzen "Pertsiarren Manifestua (1814): Testu Politikoaren Analisia" »

Gerra Hotza: Blokeen arteko tentsioa eta NBEren sorrera

Historia7,04 KB

Gerra Hotza: Sarrera eta Testuingurua

XX. mendearen ia bigarren zati osoan mundua bi superpotentzien arteko borrokaren mende egon zen: Sobietar Batasuna eta AEB. 2. Mundu Gerra amaitu zenetik, bloke komunista deuseztatu zen arte iraun zuen. Superpotentzia bakoitzak politika, gizarte eta ekonomia eredu baten alde egin zuen:

  • AEB: Kapitalismoa eta demokrazia liberala.
  • Sobietar Batasuna: Komunismoa eta herri demokrazia.

Komunismoaren porrotak gatazkaren amaiera ekarri zuen. Ez zen porrot militarra izan, baizik eta bloke komunistaren neke-prozesua.

Gerra Hotzaren ezaugarriak eta dinamikak

AEB eta SESBen ekimenek Gerra Hotza sortu zuten. Egoera horren ezaugarriak honakoak izan ziren:

  • Bi superpotentzien arteko, eta ondoren haiek buru ziren bi blokeen arteko,
...
Jarraitu irakurtzen "Gerra Hotza: Blokeen arteko tentsioa eta NBEren sorrera" »

Foruak eta liberalismoa: karlistadak eta foruak indargabetzeko prozesua(1833-76)

Historia3,58 KB

UNEA BERA:

Bergarako ituna: Maroto eta Esparterok gerra amaitzeko Sinatua. Akordioa: Esparteroren konpromisoa itun honetako 1.Artikuluan agertu: Gobernuari gomendatuko dio Gorteei foruak ematea edo aldatzea eta honek foruen Inguruko eztabaida sortzeari ateak irekiko dizkio. Batzuk artikulu hori foruak indargabetzeko lehen urrats bezala ikusi.

Foruak-Kontituzio liberala: Konstituzioak berdintasuna Ezarri. Foruek ordea printzipio hori hautsi beraz, foruak 1837ko Konstituzioaren markora egokitzeko beharra sortu.

Aztergai dugun legea: Maria Crisitnaren Erregeordetzan. Aurreko Helburua lortzeko egina. Foruak indargabetzeko oinarri juridikoak ezartzen ditu.

ONDORENGOAK:

1844 Hamarkada moderatuan foru Erakundeak berrezartzea.

Bigarren karlistada: 68ko

...
Jarraitu irakurtzen "Foruak eta liberalismoa: karlistadak eta foruak indargabetzeko prozesua(1833-76)" »

Efektu Fotoelektrikoa: Deskribapena eta Einsteinen Azalpena

Fisika6,74 KB

Efektu fotoelektrikoa

Deskribapena: Hertzek 1887an azaldu zuen: gainazal metaliko batzuek, argiaren eraginez, elektroiak igortzen dituzte.

Efektu fotoelektrikoaren fenomenoak

Hona hemen fenomeno batzuk, horietako batzuk Fisika klasikoak azaltzen ez dituenak:

  • 1. Igorritako elektroi kopurua argiaren intentsitatearekiko proportzionala da.
  • 2. Elektroien igorpena erradiazioaren maiztasuna minimo bat baino handiagoa denean gertatzen da. Maiztasun minimo hori metal bakoitzaren ezaugarri propioa da (atari-maiztasuna EQa02IkFHEgERlNhtQkgJKXkqlRYAAVA0fCgn7Rj ). Fisika klasikoaren arabera, efektu fotoelektrikoa edozein maiztasunetan gerta liteke, argiaren intentsitatea behar bezain handia bada.
  • 3. Igorritako elektroien energia zinetikoa (Ez) handiagoa da zenbat eta handiagoa izan erradiazio erasotzailearen
...
Jarraitu irakurtzen "Efektu Fotoelektrikoa: Deskribapena eta Einsteinen Azalpena" »

Pintura Erromantikoa: Ezaugarriak eta Pintore Nagusiak

Arteak eta humanitateak2,26 KB

Pintura Erromantikoaren Ezaugarriak

  1. Lerroaren eta marrazkiaren nagusitasunaren aurrean, kolorearen edertasuna hobetsiko da.
  2. Pintzelkada librea, bizia eta espresibitatez betea da.
  3. Dramatismoz betetako argi-kontrasteak. (Argia oso garrantzitsua da).
  4. Konposizio mugitu eta desorekatuak.
  5. Erretratuak garrantzia hartuko du.
  6. Natura da erromantizismoaren beste aurkikuntza garrantzitsu bat. Paisaia zehatz landuko da: fantastikoak…
  7. Artistak askatasuna aukeratzen du.
  8. Artista eta bezeroaren arteko harreman berria sortzen da.
  9. Gai erlijiosoak berreskuratzen dira, barrokoan bezala.
  10. Azkarrak eta neurri txikiko koadroak pintatzeko teknikak hobesten dituzte.

Pintore Erromantiko Nagusiak

Delacroix

Europako pintore erromantikoen bigarren belaunaldiko pintorerik garrantzitsuena...

Jarraitu irakurtzen "Pintura Erromantikoa: Ezaugarriak eta Pintore Nagusiak" »

Eboluzioaren Teoriak: Lamarckismoa eta Darwinismoa

Medikuntza eta osasun zientziak2,66 KB

Eboluzioaren Teoriak

Lamarckismoa

Jean-Baptiste Lamarck izan zen espezieen eboluzio biologikoari buruzko lehen teoria orokorra (filogenesia) proposatu zuena. Lamarcken arabera, izaki bizidunak berez sortu ziren materia inorganikotik. Teoria hau laburbildu ohi da: "Funtzioak organoa sortzen du".

Eboluzio biologikoaren helburua zen espezieak gero eta konplexuagoak izatea. Teoria honek zenbait akats zituen, baina ez ziren erabat gainditu XIX. mendea hasi arte.

Darwinismoa: Hautapen Naturala

Lamarcken ideiak alde batera utzita, Darwinismoak beste ikuspegi bat proposatu zuen. Izaki bizidun bakoitzaren "diseinua" bizimoduaren araberakoa da; alegia, inguruarekiko interakzioen mende dago.

Izaki guztiek gogor jardun behar dute bizirik irauteko. Prozesu honetan,

...

Jarraitu irakurtzen "Eboluzioaren Teoriak: Lamarckismoa eta Darwinismoa" »

Nazioarteko Erakunde Ekonomikoak eta Truke Tasak

Ekonomia2,25 KB

Nazioarteko Erakunde Ekonomikoak

Munduko Merkataritza Erakundea (MME/OMC)

1995ean sortu zen. Merkataritza askea sustatu eta hazkunde ekonomikoa bultzatu nahi du. Nazioen arteko merkataritza-legeez arduratzen da eta herrialde aberats zein multinazionalen alde egiten du. 153 estatu kide ditu eta Suitzan du egoitza.

Nazioarteko Diru Funtsa (NDF/FMI)

1944an sortu zen (Bretton Woods). Herrialdeen finantza-egonkortasuna ziurtatzea, nazioarteko salerosketak erraztea eta pobrezia murriztea du helburu. Finantza-zailtasunak dituzten herrialdeei laguntzen die. 185 estatu kide ditu eta Washingtonen du egoitza.

Munduko Bankua (MB)

1944an sortu zen (Bretton Woods). Kredituak ematen ditu, interes gutxikoak, eta pobreziaren aurka borrokatzen du. Kritika zorrotzak...

Jarraitu irakurtzen "Nazioarteko Erakunde Ekonomikoak eta Truke Tasak" »