Batxilergoa mailako apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

XVIII. eta XIX. mendeko artearen bilakaera

Arteak eta humanitateak3,38 KB

Neoklasizismoa: Arkitektura

Eredu klasikoak berriztea. Greziako eta Erromako tenpluen eredua jarraitzen dute.

  • Ezaugarri nagusiak: Neurriak, proportzioak, oreka eta horizontaltasuna.
  • Elizak: Lehenengo tenpluak (Grezia-Erroma).
  • Eraikuntza berriak: Parlamentuak, museoak, ospitaleak... beti eredu klasikoetan oinarrituta.
  • Oinplanoak: Erregularrak eta zentralizatuak.
  • Argitasun handiko eraikinak.
  • Materialak: Marmola eta harlandua.
  • Dekorazioa: Neoklasizismoaren eraikinek eskulturak izaten dituzte, bai barruan bai kanpoan.

Eragina eta adibideak

Europa osoan izan zuen eragina:

  • Frantzian: La Madeleine eliza.
  • Ingalaterran: Museo Britanikoa.
  • Alemanian: Brandenburgoko atea.
  • Espainian: Prado Museoa.
  • Euskal Herrian: Bilboko Plaza Berria, Donostiako Konstituzio plaza eta
...
Jarraitu irakurtzen "XVIII. eta XIX. mendeko artearen bilakaera" »

Zientzia esperimentala

Filosofia eta etika3,06 KB

Zeinuak eta sinboloak: Gizakia animalia sinboloduna da. Hizkuntzan, hitzak zeinuak dira. Zeinu orok adierazia  eta  adierazlea ditu, bien artean hitzarmenezko harremana ezarri da. Adierazleak aldakorrak dira. Hizkuntza bakoitzak berea du. Zeinu batzuek sinboloak dira. Zeinu bat sinboloa da, adierazten duen objetuak beste errealitate bat adierazten badu. Errealitatea unibertso sinbolikoa da: Ernst Cassirer-ek zioen animaliek berehala erantzuten dutela barne nahiz kanpo estimuluei, gizakiok sistema sinboliko bat da. Wittgenstein-ek zioen "gure hizkuntzaren mugak gure munduaren muga adierazten dituela" Gizakia animalia fantasiaduna eta arrazoiduna: Gizakia animalia arzoiduna dela esaten da, gure bizitzaren proiektuen jatorria, fantasia da. Arrazoimena
...
Jarraitu irakurtzen "Zientzia esperimentala" »

Jakintzaren Historia: Mitoetatik Literaturara

Hizkuntza eta literatura2,58 KB

Gure Jakintzaren Historia

Gure Jakintzaren Historia kontakizunak asmatu zituzten, eta horien bidez kontatzen zizkieten lagun edo bizikideei egindako aurkikuntzak, fantasiak, usteak eta aieruak. Ahozko kontakizun horiek narrazio idatziak izango ziren gero; beraz, esan daiteke, gure historiako lehenengo jakintza-mota literatura izan zela.

Antzinako grekoen artetik Homero eta Hesiodo izan ziren ahozko kontakizun gehienak bildu eta idatziz jarri zituztenak, bai poema epikoetan, bai narrazioetan. Mito zeritzen kontakizun horiei.

Jakintza Mitikoa

JAKINTZA MITIKOA: mitoak izan ziren gure kulturan sortu ziren errealitatearen lehenengo azalpenak. Narrazio miragarriak ziren, denbora historikotik kanpo gertatzen zirenak; pertsonaia jainkozkoak edo heroikoak...

Jarraitu irakurtzen "Jakintzaren Historia: Mitoetatik Literaturara" »

Virgilio eta Lukano: Erromako Literatura Epikoa

Latina2,04 KB

Virgilio: Erromako poeta gorena

Virgilio Mantuako herrixka batean jaio zen eta bere garaiko idazlerik gailenena bilakatu zen. Bere lan nagusien artean Bukolikak eta Georgikak daude. Geroago, Eneida idatzi zuen, baina hil baino lehen amaitzeko astirik ez zuenez, bere lagunek obra argitaratu zuten, bertso batzuekin osatuz.

Eneida: Obra epiko nagusia

Erromako obra epiko garrantzitsuena da; 12 liburuz eta 6.000 bertsoz osatua dago. Homeroren pausoak jarraitzen ditu:

  • Lehen zatia Odisearekin konpara daiteke.
  • Bigarren zatia Iliadarekin.

Lehen atalean Troiatik Italiarako bidaia kontatzen da; bigarrenean, Eneasek Italian izandako borrokak abesten ditu. Virgiliok, Mezenas eta Augustoren eraginpean, Erromaren goraipena eta jatorri mitologikoa lotu zituen, bide...

Jarraitu irakurtzen "Virgilio eta Lukano: Erromako Literatura Epikoa" »

Joaquín Costa: Berrezarkuntza Sistemaren Kritika eta Birsortzea

Historia2,77 KB

Testu publikoa dugu, eduki politikoa duen saiakera baten zatia delako. XX. mendeko hasieran Joaquín Costak egindako testua dugu. Joaquín Costa aragoiarra zuzenbidean doktore, notario eta abokatu izan zen, baita idazle, politikari, historialari ere. XIX. mendeko mugimendu intelektualen burua izan zen.

Joaquín Costa eta Berrezarkuntza

"Oligarkia eta Kazikismoa" idazkiaren bidez, Cánovasek antolatutako Berrezarkuntza sistema birsortzea izan zen bere helburua. Testu honetan, hauteskunde praktikei buruzko kritika zorrotza egiten du. Errestaurazioaren sistema politikoa gutxiesteko eta salatzeko asmoarekin, baina barneko erreforma baten bidez.

Oligarkia eta Kazikismoa: Sistema Politikoaren Kritika

Testuan argi eta garbi deskribatzen du sistema politikoaren...

Jarraitu irakurtzen "Joaquín Costa: Berrezarkuntza Sistemaren Kritika eta Birsortzea" »

Federico echevarria iruzkina

Historia2,05 KB

9. IRUZKINA.ECHEVARRIA PROTEKZIONISMO/LIBREKANBISMOA.1.Testuaren identifikazio edo sailkapena:A- Testu mota:Forma aldetik testu hau hitzaldi baten transkripabenaren zati bat da, edo ziurrenik, mitin edo hitzaldi horretan irakurtzeko idatzitako testuaren zati bat.Testu historiko bat da.Edukiaren aldetik, testuaren edukia ekonomikoa da, baina helburua gobernuan eragitea denez testu politiko-ekonomikoa dela ondorioztatzen dugu.Jatorriari dagokionez, lehen mailako testua da, gertakizunen garaian bertan idatzitakoa eta irakurritakoa.B- Autorea: Federico Echevarria da, euskal oligarkia industrial eta finantzariaren kidea.C- Hartzailea.Hartzailea bikoitza da. Alde batetik, hitzaldiaren destinatzaileak hitzaldian zeuden industrigizonak zirela pentsatzen
...
Jarraitu irakurtzen "Federico echevarria iruzkina" »

Magnetismoa eta Eremu Magnetikoak: Oinarrizko Kontzeptuak eta Aplikazioak

Fisika7,91 KB

1. Magnetismoa

Imana burdinazko objektuak bortizki erakartzeko gai den gorputza da. Bi polo bereizten dira (I eta H poloak). Mota berekoek elkar aldaratzen dute eta kontrakoek erakartzen dute. Ipar poloa Lurraren ipar geografikorantz orientatzen da. Poloak ezin dira banandu.

1.1. Magnetismoaren iturriak

Imanen propietate orokorrak:

  • Burdina, kobaltoa, nikela edo metal horien aleazioak ere bihur daitezke iman artifizial. Eta, hain zuzen ere, horiexek dira normalean erabiltzen ditugunak.
  • Mota bereko poloak elkar aldaratzen dute eta aurkako motakoek elkar erakartzen dute.
  • Iman beraren bi poloak, desberdinak izan arren, ezin dira banandu. Iman bat erditik apurtuz gero, ez ditugu ipar polo bat eta hego polo banandurik lortzen, bi iman txikiago baizik,
...
Jarraitu irakurtzen "Magnetismoa eta Eremu Magnetikoak: Oinarrizko Kontzeptuak eta Aplikazioak" »

Enpresen Finantzaketa, Finantza-bitartekariak eta Merkataritza

Ekonomia2,34 KB

Enpresen finantzaketa motak

Enpresen finantzaketa bi bide nagusiren bidez egin daiteke:

  • Finantzaketa propioa (autofinantzaketa): Jabeen ekarpenak eta erreserbak.
  • Besteren baliabideen bidezko finantzaketa: Merkataritza kreditua, maileguak, kredituak, jesapenak eta funts espontaneoak.

Finantza-bitartekariak

  • Finantza-bitartekari bankarioak: Banku pribatuak eta aurrezki kutxak dira.
  • Finantza-bitartekari ez-bankarioak: Aseguru-etxeak eta leasing enpresak.

Finantza-zerbitzu espezializatuak

  • Leasing enpresa: Enpresa batek kapital-ondasun jakin bat baliatzen du alokairu moduan, horren truke aldizkako kuota bat ordainduz.
  • Factoring enpresa: Kobratzeko dauden eskubideak (fakturak, kanbio-letrak) saltzen zaizkio faktore deritzon enpresa bati.

Dibisen truke-sistemak

  • Flotazio
...
Jarraitu irakurtzen "Enpresen Finantzaketa, Finantza-bitartekariak eta Merkataritza" »

Aristotelesen Teoria Politikoa: Gizatasuna eta Erregimenak

Matematika2,69 KB

Teoria politikoa: Gizatasuna eta erregimen politikoak

Aristotelesek gizartea ondo antolatzeko kezka zuen. Estagirakoak sistema politiko ezberdinen inguruko azterketa burutu zuen, eta antolaketa politikoari buruz hainbat ikuspuntu utzi zizkigun:

  1. Gizakia animalia politikoa da (*Zoon Politikon*)

    Gizakiak aurrera egiteko, bizirauteko alegia, besteekin batera elkarlanean aritu behar du. Superbibentzia eta garapena besteekin egiten den bidea da Aristotelesentzat; kooperazio eta solidaritate printzipioak ezinbestekoak dira gizarte gisa aurrera egiteko.

    Gizarte antolaketaren egitura

    Gizarte antolaketaren egitura natural eta, era berean, sinpleena familia da. Bertan, hainbat balio ikasi eta praktikatzen dira. Ondoren, auzoa dugu: beste familia, pertsona

...
Jarraitu irakurtzen "Aristotelesen Teoria Politikoa: Gizatasuna eta Erregimenak" »

XIX. mendeko krisia eta Europako abangoardiak

Latina4,83 KB

XIX. mendeko pentsamoldearen krisia eta mende amaierako kultura

Dekadentismoa eta mende amaierako espiritua

  • Gainbehera dagoen zibilizazio bateko partaide izanik, dekadentismoaren jarraitzaileek errebeldia eta probokazioa bihurtuko dituzte gizarteari erantzuteko tresna nagusi.
  • Asperdura malenkoniatsuari ihes egiteko bidea: Artea. Gizarte burgesak gaitzetsitako guztia baliagarri zaie: satanismoa, emagalduak, misterio iskanbilatsuak...; mende amaierako egoera animikoaren isla dira.
  • Espiritu dekadentea hoberen islatu zuena J. K. Huysmans-en “Kontrabidean” nobela izan zen.
  • Sinbolismoaren eta “fin de siècle” espirituaren eragina zabala izan zen Europa osoan. XX. mende hasieran Paristik pasatako poeta gehienek jaso zuten poesia sinbolistaren eragina:
...
Jarraitu irakurtzen "XIX. mendeko krisia eta Europako abangoardiak" »