Pintura Erromantikoa: Ezaugarriak eta Pintore Nagusiak

Arteak eta humanitateak2,26 KB

Pintura Erromantikoaren Ezaugarriak

  1. Lerroaren eta marrazkiaren nagusitasunaren aurrean, kolorearen edertasuna hobetsiko da.
  2. Pintzelkada librea, bizia eta espresibitatez betea da.
  3. Dramatismoz betetako argi-kontrasteak. (Argia oso garrantzitsua da).
  4. Konposizio mugitu eta desorekatuak.
  5. Erretratuak garrantzia hartuko du.
  6. Natura da erromantizismoaren beste aurkikuntza garrantzitsu bat. Paisaia zehatz landuko da: fantastikoak…
  7. Artistak askatasuna aukeratzen du.
  8. Artista eta bezeroaren arteko harreman berria sortzen da.
  9. Gai erlijiosoak berreskuratzen dira, barrokoan bezala.
  10. Azkarrak eta neurri txikiko koadroak pintatzeko teknikak hobesten dituzte.

Pintore Erromantiko Nagusiak

Delacroix

Europako pintore erromantikoen bigarren belaunaldiko pintorerik garrantzitsuena da. Bere ezaugarriak:

  1. Emozioa, indarra eta ausardia nabarmentzen dira.
  2. Bere lan guztiak dramatismo indartsu batez bustita daude. Pertsonaiak mugimenduan ageri dira.
  3. Kolorea bizia da. Gorri indartsuak ditu gustuko.
  4. Gertakari historikoetan inplikatzen da.

Gericault

Frantziako lehen pintore erromantikoa izan zen. Haren lanak ez zeuden ondo ikusita, gaietan errebeldia erakusten zuelako eta gizartea eta boterea kritikatzen zituelako.

Arau klasizistak baztertu zituen eta pintzelkada lodi eta desordenatuak erabili zituen. Pasio eta sentimendu handiko koadroak pintatu zituen. Haren lanik ezagunena Medusaren Baltsa da.

Figuren aurpegiek dramatismo handia erakusten dute. Kolore ilun eta hotzek indartu egiten dute dramatismoa.

Erretratuetan, pertsonaia errealak eta egunerokotasuna islatzen ditu.

Friedrich

Alemaniako erromantizismoko pintorerik handiena da, "sublimearen estetikaren" ordezkari hobeena. Paisaiek espiritualismo sentsazio oso indartsua transmititzen dute.

Esaldi honekin bere burua islatzen du: "Pintoreak ez luke pintatu behar soilik aurrean duena, bere barnean ikusten duena ere pintatu beharko luke. Pintura ez da asmatu behar, sentitu baizik."

Turner

"Eguzkia jainkoa da" esaldiaren egilea da. Haren ustez, arteak ez du edertasunarekin lan egiten, sublimearekin baizik.

Deskargatu

PDF Word HTML