Erlijioaren funtzioa, Susmoaren Maisuak eta Beauvoirren pentsamendua
Erlijioaren funtzioa gizartean
Erlijioak historian zehar gizartean funtzio garrantzitsua bete du. Gizakiak betidanik galdetu izan du zergatik existitzen den sufrimendua, zein den bizitzaren zentzua edo zer gertatzen den heriotzaren ondoren. Horregatik, erlijioak erantzun sinboliko eta moralak eskaini ditu, baina, aldi berean, kritika ugari ere jaso ditu.
Erlijioaren alderdi positiboak
- Zentzua: Sufrimendua, heriotza edo bizitzaren helburua ulertzen laguntzen du.
- Komunitatea: Errituen, sinboloen eta sinesmen partekatuen bidez pertsonak elkartzen ditu.
- Morala: Ongia eta gaizkia bereizteko irizpideak eskaintzen ditu.
Erlijioaren kritika: Marx eta alienazioa
Marxek erlijioa kritikatu zuen, alienazioaren adierazpena dela argudiatuz: gizakiak bere indarra...