Foruak eta liberalismoa: karlistadak eta foruak indargabetzeko prozesua(1833-76)

Historia3,58 KB

UNEA BERA:

Bergarako ituna: Maroto eta Esparterok gerra amaitzeko Sinatua. Akordioa: Esparteroren konpromisoa itun honetako 1.Artikuluan agertu: Gobernuari gomendatuko dio Gorteei foruak ematea edo aldatzea eta honek foruen Inguruko eztabaida sortzeari ateak irekiko dizkio. Batzuk artikulu hori foruak indargabetzeko lehen urrats bezala ikusi.

Foruak-Kontituzio liberala: Konstituzioak berdintasuna Ezarri. Foruek ordea printzipio hori hautsi beraz, foruak 1837ko Konstituzioaren markora egokitzeko beharra sortu.

Aztergai dugun legea: Maria Crisitnaren Erregeordetzan. Aurreko Helburua lortzeko egina. Foruak indargabetzeko oinarri juridikoak ezartzen ditu.

ONDORENGOAK:

1844 Hamarkada moderatuan foru Erakundeak berrezartzea.

Bigarren karlistada: 68ko iraultzaren Ondoren karlismoaren gorakada. Bi korronte desberdindu ziren: bide Parlamentarioa defendatzen zuena eta altxamendu armatuaren aldekoa. Azken hauek Nagusitu eta Bigarren Karlistada piztu. 1875ean Alfontso XII errege bezala Itzultzean karlismoak babesa galdu eta 1876an gerra galdu zuen. Karlismoaren Porrotak foru sistemaren abolizioa eragin, 1876ko uztailaren 21eko legearen Bidez.

4. ONDORIOAK

·Foruak indargabetzeko abiapuntua, ondoko lege eta dekretu Guztiek bertan dute oinarria, bai 1841ekoek, bai Cánovasen ekimenaz Gorteek Aprobatutako 1876ko Legeak ere..

·Legeak funtsezko aldaketa eragin zuen Foruen eta, oro Har, Euskal Herriaren historian, batasun konstituzionala izan baitzuen helburu.

·Nazionalismoak (S. Arana) egin zuen interpretazioa: Foru-lege tradizionalaren eta, horrekin, Euskal Herriaren“independentziaren“ amaiera eragitea.

Testuaren garrantziari dagokionez, Lege honek Foruen eta Euskal Lurraldeen historian funtsezko aldaketa suposatu Zuen. Izan ere, foruak berretsi arren 1837ko Konstituzioarekin bateratu behar Zirenez, eraldaketa prozesua abian jarri zen. Horregatik legea Foruak Indargabetzeko abiapuntutzat hartu beharra dago,  ondorengo lege eta Dekretu guztiek bertan dutelako oinarria, bai 1841ekoek, bai Cánovasen ekimenaz Gorteek aprobatutako 1876ko Legeak ere. Bestalde nazionalismoak (S. Arana) egin Zuen legearen interpretazioa ere aipatzekoa da: foru-lege tradizionalaren eta, Horrekin, Euskal Herriaren  “independentziaren“ amaiera eragitea, alegia.

Deskargatu

PDF Word HTML