Apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Kant eta Ilustrazioa: Sapere Aude eta arrazoimenaren erabilera publikoa eta pribatua

Filosofia eta etika-n eguneratua4,32 KB

Kant eta Ilustrazioa: Sapere Aude

“Zer da Ilustrazioa?” galderari erantzuna Sapere Aude saiakeran ematen du Kantek: “Ilustrazioa gizakiaren irteera da bere erruzko adingabetasunetik. Adingabetasuna besteren gidaritzarik gabe nor bere adimenaz baliatzeko ezintasuna da.”

Kantek dio gizakia bere adingabetasunaren errudun dela, ez baitu bere kabuz besteren gidaritzarik gabe pentsatzeko kuraiarik. Adingabetasuna, gizakion ezintasuna da inoren gidaritzarik gabe gure erabakiak hartzeko, eta bere erruzkoa da, adingabetasunaren arrazoia ez baita erabakiak hartzeko gaitasun falta. Kanten ustez, gizakiaren emantzipazioaren alde borrokatu behar da. Horretarako, adingabetasun horren bai kanpoko bai barruko zergatiak deuseztatu behar dira.

Adingabetasunaren

...
Jarraitu irakurtzen "Kant eta Ilustrazioa: Sapere Aude eta arrazoimenaren erabilera publikoa eta pribatua" »

Enpresaren administrazio prozesua: plangintza, antolakuntza, kudeaketa eta kontrola

Ekonomia-n eguneratua13,05 KB

1. Administrazio Prozesua

Administrazio-prozesua enpresaren administrazioak enpresaren xedeak eta helburuak lortzeko betetzen dituen funtzioen eta jardueren multzoari esaten zaio.

Jarduera multzo horrek lau funtzio nagusi biltzen ditu: plangintza, antolakuntza, kudeaketa eta kontrola.

Prozesuaren Faseak

Administrazio-prozesuak bi fase nagusi ditu:

Fase Mekanikoa (Alderdi Teorikoa)

Fase honetan zer egin behar den zehazten da, eta bi funtzio edo azpifase ditu:

  • Plangintza: Zer egingo den proposatzen du.
  • Antolakuntza: Proposatutakoa nola egingo den aztertzen du.

Fase Dinamikoa (Gauzatzea)

Fase honetan, planifikatu eta antolatu dena nola gauzatu behar den zehazten da. Bi funtzio ditu:

  • Kudeaketa: Zeren bidez eta nola gauzatuko den erabakitzea.
  • Kontrola: Nola
...
Jarraitu irakurtzen "Enpresaren administrazio prozesua: plangintza, antolakuntza, kudeaketa eta kontrola" »

Frankismoaren analisia: oinarriak, garapena eta amaiera

Historia-n eguneratua16,38 KB

Gerra Zibila 1939ko apirilaren 1ean amaitu zen, eta etapa berri bat hasi zen, Franco buru zela, armadaren, Falangearen, Elizaren eta estatuaren propagandaren babesarekin. Garaituak fusilamenduak, espoliazioak, errekisak, zigorrak eta espetxeratzeak jasan zituzten. Egoera horrek Francoren heriotza arte iraun zuen, 1975ean.

Francoren Erregimenaren Oinarri Ideologiko, Politiko eta Sozialak

Gerra Zibila amaitu zenean, batzuek Franco txalotu zuten, beste batzuk, berriz, erbesteratu, exekutatu, espetxeratu edo baztertuak izan ziren. Diktaduraren burua Franco zen, diktadura pertsonala ezarriz, eskubideak eta askatasunak urratu eta errepresioa erabiliz.

Oinarri Politikoak

Estatu berria konstituzio, alderdi politiko eta eskubide zibilik gabe sortu zen....

Jarraitu irakurtzen "Frankismoaren analisia: oinarriak, garapena eta amaiera" »

Euskal literatura: baliabide literarioak eta egile klasikoak (Etxahun, Iparragirre)

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua2,6 KB

Baliabide Literarioak

  • Onomatopeia: din-don.
  • Aliterazioa: letra baten errepikapena.
  • Sinonimia: ideiak azpimarratzeko sinonimoak pilatzea.
  • Asindetoa: bizitasuna lortzeko, juntagailuak kentzea.
  • Anafora: esaldi hasierak errepikatzea.
  • Paralelismoa: egitura sintaktikoa errepikatzea.
  • Konparaketa: antza duten bi elementu, bata erreala eta bestea irreala, elkarren artean parekatzea.
  • Metafora: elementu erreala gertuko duen irreal batekin berdintzea.
  • Metonimia: nolabaiteko erlazioa izanda, hitz baten ordez bestea erabiltzea.

Bizenta Mogel (1782-1854)

Ipuin onak.

Pierre Topet "Etxahun" (1786-1862)

Olerki autobiografikoak

Etxahunen bizitza gaitzat duten kantuak dira: Ahaide delezius huntan, Bi berset dolorüsik, Mündian malerusik, Ürx'aphal bat...

Olerki satirikoak

Askoren...

Jarraitu irakurtzen "Euskal literatura: baliabide literarioak eta egile klasikoak (Etxahun, Iparragirre)" »

Kalitate kostuak: sailkapena, optimizazioa eta onurak

Ekonomia-n eguneratua2,68 KB

Kalitateak dirua balio, baina kalitate faltak ere bai

Deming-en arabera, antolakuntza arazoak %85 dira eta giza baliabideen arazoak %15.

Kalitate Kostuen Iceberga

Aurretik ikusten diren kostuak baino askoz gehiago daude atzetik.

Lantegi Mamua

Akastun lantegiari deritzogu, baliorik eransten ez duten baliabide eta esfortzuei (kostu bat suposatzen dute).

Eraginak
  • Lanak errepikatzea
  • Prozesuak bikoiztea
  • Akatsak zuzentzea
Helburuak

Kalitate kostuen erabilera: Zuzendaritzaren arreta lortzeko, hobekuntza ekintzen lehentasunak ezartzeko, hobekuntza lana justifikatzeko eta erakundearen efizientzia kontrolatzeko.

Sailkapena

  • PEA eredua: prebentzioa, ebaluazioa eta akatsak.
  • Bizitza zikloaren eredua: kostuak produktuaren bizitza zikloaren faseen arabera.
  • Kostu eredua:
...
Jarraitu irakurtzen "Kalitate kostuak: sailkapena, optimizazioa eta onurak" »

Arroka igneoen, metamorfikoen eta sedimentarioen sailkapena eta prozesuak

Geologia-n eguneratua3,78 KB

Arroka igneoen sailkapena

Ehundura: Formari, tamainari eta banaketari egiten die erreferentzia.

Motak

1. Kristalinitate-mailaren arabera

  • Holokristalinoa: %90–100 kristalez osatua.
  • Beirakara: %90–100 beiraz (beirakara).

2. Kristal tamaina absolutuaren arabera

  • Faneritikoa: pegmatitikoa, pikortsua, aplitikoa.
  • Afanitikoa: kristalak ez dira bereizten begi hutsez.
  • Porfidikoa: filonianoetan agertzen da; tamaina handiko kristalak izaten dira.

3. Kristalen tamaina erlatiboaren arabera

Heterometrikoa.

4. Kristalen formaren arabera

Kristal gehienak ondo eratuta daudenean, aurpegi ondo garatuak edukitzen dituzte.

Sailkapena

1. Irizpide kimikoa

Oxidoen pisuen ehunenak eta silize-kantitatea kontuan hartzen dira. Talde nagusiak: ultrabasikoak, basikoak, bitartekoak eta...

Jarraitu irakurtzen "Arroka igneoen, metamorfikoen eta sedimentarioen sailkapena eta prozesuak" »

Antzinako Erregimena eta Ilustrazioa: XVIII. mendeko gizartea, ekonomia eta absolutismoa

Historia-n eguneratua3,24 KB

Antzinako Erregimena (XVIII. mendea)

Europan eman zen sistema, pribilegiatu eta ez-pribilegiatuetan banatua.

Ezaugarri nagusiak:

  • Estamentuzko gizartea:
    • Inmobilismo bertikala.
    • Pribilegioak egotea.
  • Lehen sektorea oinarri.
  • Monarkia absolutua eta despotismo ilustratua.

Gizarte estamentala:

Noblezia

  • Goi-noblezia: luxua, jaun-eskubideengatik dirudunak.
  • Behe-noblezia: burgesiako dirudunekin ezkontzen ziren.

Kleroa

  • Goi-kleroa: seme gazteak.
  • Behe-kleroa: herri xeheko pertsonak.

Herri Xehea

  • Nekazariak: jaun-erregimenaren mende (lur gutxi).
  • Burgesak: ekonomia-botere handia, botere politiko gutxi (iraultza burgesak bultzatu zituzten).
  • Ekonomiak garrantzi handia hartu zuen, estamentuzko gizartearen aurka zeuden eta botere politiko gehiago eskatu zuten.

Ekonomia Antzinako

...
Jarraitu irakurtzen "Antzinako Erregimena eta Ilustrazioa: XVIII. mendeko gizartea, ekonomia eta absolutismoa" »

Bilboko hiri planoaren iruzkina: Alde Zaharra eta Zabalgunea

Geografia-n eguneratua2,62 KB

Bilbo Euskal Autonomia Erkidegoko Bizkaiko lurralde historikoaren hiriburua da. Hiria haran estu baten eta erliebe altu baten artean kokatzen da, itsasotik 13 km-ra.

1. Alde Zaharra: Hasierako Nukleoa

Bilboko hasierako nukleoa Nerbioi ibaiaren ezkerreko ibaiertzean zegoen, Bilbao La Vieja izeneko gunean. Diego Lopez de Harok hiri bezala sortu zuen 1300. urtean.

XIV. eta XV. mendeak: Hazkundea eta Harresia

  • XIV. mendea: Bilboren lurzatiketa uniformea zen. San Antoneko zubiak hegoaldean Bilbao La Viejarekin komunikatzen zuen. Gaur egungo Erriberako plaza kai-gunea zen eta espazio zabal bakarra. Iparraldean, Santiagoko katedrala eta harresitik kanpo San Nikolas eliza zeuden. Ibaiak Bilbo ia guztiz inguratzen zuen.
  • XV. mendea: Harresidun zonaldean, kale
...
Jarraitu irakurtzen "Bilboko hiri planoaren iruzkina: Alde Zaharra eta Zabalgunea" »

Hezkuntzaren funtzio sozialak: gizartea, ekonomia eta nazioa

Gizarte zientziak-n eguneratua2,82 KB

Hezkuntzaren Funtzio Sozialak

Gizarteak eragin handia du hezkuntza sisteman, eta hezkuntzak gizartean. Gizarte guztiek hezkuntza sistema erabiltzen dute behar duten pertsona mota egiteko edo fabrikatzeko. Hezkuntza fenomeno sozial bat da, gertakari kolektiboa eta instituzio bat. Hezkuntzak botere-inposizioz jardun dezake, eta hezkuntza sistema gizartearen beharrak betetzen ditu.

Instituzio Sozializatzailea

Eskola da instituzio sozializatzaile nagusiena. Bere helburua belaunaldi gazteak gizarteratzea da, hau da, gizartean bizitzeko beharrezkoa dena erakustea. Horien artean, ohiturak, arauak, balioak eta gaitasun intelektualak daude.

Curriculum Formala eta Ezkutua

Curriculum formala maila idatzian agertzen dena da (edukiak, ebaluazio irizpideak, programa)...

Jarraitu irakurtzen "Hezkuntzaren funtzio sozialak: gizartea, ekonomia eta nazioa" »

Ozono-geruzaren urritzea eta berotegi-efektua: kausak eta ondorioak

Geologia-n eguneratua2,43 KB

Ozono-geruzaren urritzea

Estratosferako ozono-geruza bat inguratzen du Lurra. Oxigeno molekulatik abiatuta sortzen da ozonoa; eguzki-izpi ultramoreek oxigeno-molekulak hausten dituztenean sortzen da. Baina estratosferara heltzen direnean, hainbat kutsatzailek ozonoarekin erreakzionatu eta haren kontzentrazioa jaitsi dezakete; kutsatzaile horiek giza jardueren ondorioz sortzen dira. Osagai aipagarriak dira klorofluorokarbonoak (CFC).

Atmosferara igortzen direnean, 10–20 urte inguru behar izaten dute estratosferara heltzeko; heltzen direnean, erraz apurtzen dira eta haize-korronteek eraginez oso zabalduta egon daitezke. Klorofluorokarbonoak, troposferan aldatu gabe iraun eta estratosferara heltzen direnean, eguzki-izpiek haien molekulak apurtzen...

Jarraitu irakurtzen "Ozono-geruzaren urritzea eta berotegi-efektua: kausak eta ondorioak" »