Apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Hizkuntza Trataera Bateratua (HTB) eta Ikastetxeko Hizkuntza Proiektua (IHP): gakoak

Gizarte zientziak-n eguneratua2,86 KB

Hizkuntza Trataera Bateratua (HTB): Trataera Bateratuaren elementu garrantzitsu bat Hizkuntzen Curriculum Bateratua (HCB) da. Zergatik da tresna garrantzitsu bat, zertarako egiten da, eta zer eragin positibo izan dezake hizkuntzen irakaskuntzarako? Zure erantzunean ez ahaztu zertan datzan azaltzea.

Zer da Hizkuntza Trataera Bateratua (HTB)?

Hizkuntza Trataera Bateratua (HTB) Euskal Herriko hizkuntza-irakaskuntza modu koordinatuan antolatzeko ikuspegia da. Helburua da ikasleek ikasten dituzten hizkuntzak (euskara, gaztelania, ingelesa) ez irakastea banaka eta errepikatuz, baizik eta modu bateratuan lantzea, hizkuntza batean ikasitakoa besteetan ere baliatzeko.

HCB: Koordinazioa eta Transferentzia

Hortarako, curriculum bateratu bat proposatzen da,...

Jarraitu irakurtzen "Hizkuntza Trataera Bateratua (HTB) eta Ikastetxeko Hizkuntza Proiektua (IHP): gakoak" »

Arrazionalismoa, enpirismoa eta Iraultza Zientifikoa Aro Modernoan

Filosofia eta etika-n eguneratua5,03 KB

Arrazionalismoa eta Enpirismoa Aro Modernoan

XV-XVIII. mendeen artean, Aro Modernoan, eztabaida filosofiko nagusia ezagutza izan zen, eta bi korronte nagusi nabarmendu ziren: arrazionalismoa eta enpirismoa.

Arrazionalismoa: Arrazoimenaren Lehentasuna

Arrazionalismoak arrazoimenaren nagusitasuna aldarrikatu zuen, zentzumenekiko mesfidantza erakutsiz. Descartesek, Filosofia Modernoaren sortzaileak, bere metodo kartesiarrean zalantza metodo gisa erabili zuen, "jeinu gaiztoaren" hipotesiaren bidez zentzumenak engainagarriak izan zitezkeela frogatzeko. Horrek eragin zuen Descartesek pentsatzea ez zela fidagarria giza sentimenduen eta zentzumenen informazioa, baina hala ere egon zitezkeela egia funtsezko batzuk.

Arrazionalismoaren hiru zutabe nagusiak...

Jarraitu irakurtzen "Arrazionalismoa, enpirismoa eta Iraultza Zientifikoa Aro Modernoan" »

Enpresaren finantzazioa: iturriak eta motak

Ekonomia-n eguneratua4,17 KB

Enpresaren Finantzazioa

Enpresak zorrei aurre egiteko behar dituen baliabide ekonomikoak lortzea da finantzazioa, finantzazio-iturriak baliabide likido edo ordainbide horiek izanik.

Finantzazio-motak

1. Jabetzaren arabera:

  • Berezko baliabideak: Enpresarenak dira, eta ez dira inoiz itzuli behar. Amortizazioak eta hornidurak ere barne hartzen dira.
  • Besteren baliabideak: Maileguan eskatzen dira, eta epe jakin batean itzuli behar dira interes batzuekin batera. Horien barruan daude:
    • Epe luzeko besteren baliabideak: urtebete baino gehiagotan itzuli beharko direnak.
    • Epe laburreko besteren baliabideak: urtebete baino gutxiagoan itzultzen direnak.

2. Jatorriaren arabera:

  • Barne-finantzazioa: Enpresak berak sortzen dituen funtsak (autofinantzaketa), hala nola erreserbak,
...
Jarraitu irakurtzen "Enpresaren finantzazioa: iturriak eta motak" »

Zelula-metabolismoa: katabolismoa, anabolismoa eta glukosaren oxidazio osoa

Biologia-n eguneratua4,22 KB

Katabolismoa

  • Molekula konplexuak oxidatu eta molekula sinpleak eratzen dira.
  • Energia askatzen da (ATP moduan).
  • Energia hori zelula-lanean (garraioa, higidura, etab.) eta anabolismoaren erreakzioetan erabiltzen da.
  • Bide oxidatiboak dira.
  • Koentzimak erreduzituak sortzen dira (NADH + H+, FADH2, etab.).
  • Adibideak: glukolisia eta β-oxidazioa.

Anabolismoa

  • Molekula sinpleak erreduzitu eta molekula konplexuak sortzen dira.
  • Energia behar da (ATP moduan).
  • Anabolismoan sortutako molekulak hazkunderako, zelulak berritzeko eta erreserba moduan (katabolismoan erabiltzeko) erabiltzen dira.
  • Bide erreduktoreak dira.
  • Koentzimak erreduzituak behar dira.
  • Adibidea: Calvin zikloa.

Glukosaren Oxidazio Osoa

Glukolisia

  • Bide kataboliko lineala da (10 erreakzio).
  • Oxigenorik gabe gertatzen
...
Jarraitu irakurtzen "Zelula-metabolismoa: katabolismoa, anabolismoa eta glukosaren oxidazio osoa" »

Giza gorputzaren funtzioak: elikadura, arnasketa, zirkulazioa eta iraizpena

Biologia-n eguneratua16,46 KB

Gaia: Giza Elikadura

Elikadura

Bizirik mantentzeko, organismoek kanpotik elikagaiak hartu behar dituzte. Hauetatik materia eta energia lortzen dute. Energia lortzeko, zelulek arnasketa zelularra egiten dute; horrela, bakoitzak bizitzeko behar duen materia eta energia eskuratzen du.

Digestioa

Ahotik hartutako elikagaiak digestio-sistemara bideratzen dira, tutu bat dena. Digestioaren eginkizuna elikagaiak digeritzea da: hau da, elikagaiak soildu, sinplifikatu eta xurgatzeko prestatzea, odolera pasa daitezen. Xurgatzen ez den guztia uzkitik kanporatzen da.

Arnasketa

Arnasketan, kanpotik airea hartzen da, bizirauteko ezinbestekoa baita. Zelulek arnasketa zelularra egiten dute. Arnasketaren helburua airearen eta odolaren arteko gasen trukea egitea da,...

Jarraitu irakurtzen "Giza gorputzaren funtzioak: elikadura, arnasketa, zirkulazioa eta iraizpena" »

Euskarazko hitz glosarioa: esanahiak eta sinonimoak

Gizarte zientziak-n eguneratua4,36 KB

HAMABI

  • Zakur eder askoa: galanta
  • Otzur: zatitxo
  • Sigi-saga: zeharka-meharka
  • Gorotza: kaka
  • Gehiago hurbildu eta ahur janari eskaini diot: eskukada janari
  • Usnatu: somatu
  • Urruma: kurruka
  • Miazkatu: milikatu
  • Gaurdanik: gaurtik aurrera
  • Kriseilu: oliozko argia
  • Zirats eskondu berritan: nahiko ezkondu berritan
  • Belus urdin finezko bere soineko ederra: zeta finez egindako soineko
  • Harrabotsa: zalaparta txikia

HAMAHIRU

  • Otu: bururatu
  • Ihardetsi: erantzun
  • Uskia!: arranopola!
  • Galanki harrotuko nizkioke hautsak!: gauzak esan
  • Astazakil: astapotroa
  • Alu-kume hori!: tontolapikoa
  • Txirri-txirri: kilkerra
  • Ateri: aterpe
  • Elur-maluta: elur-zatitxoak
  • Tarrapataka: arrastaka
  • Zur eta lur: harrituta
  • Trostan: lauhazka
  • Orea: masa
  • Dolumina: norbaiti bere doluan adierazten zaion atsekabea
  • Zalgurdi: kotxea

HAMALAU

  • Pinkarda:
...
Jarraitu irakurtzen "Euskarazko hitz glosarioa: esanahiak eta sinonimoak" »

Maileguen eta narriaduraren ariketak: interesak, amortizazioa eta lursailen salmenta

Ekonomia-n eguneratua3,47 KB

Mailegu eta Interes Ariketak

Ariketa 6: Maileguaren Ematea eta Interesak

X enpresak, urtarrilaren 1ean, 6.000 €-ko mailegu bat ematen dio Y enpresari, 12 hilabeteko iraupenarekin. Urteko interes-tasa %6koa da. Interesak sei hilabetero kobratuko ditu.

542 (6.000) ------ 572 (6.000)

Ariketa 7: Lehen Interes Kobrantza

Sei hilabete beranduago, X enpresak interesak kobratzen ditu.

572 (180) ----- 762 (180)

Ariketa 8: Bigarren Interes Kobrantza

Urte bukaeran, X enpresak bigarren seihilekoari dagozkion interesak kobratzen ditu.

572 (180) ----- 762 (180)

Ariketa 9: Maileguaren Amortizazioa

X enpresak aurreko mailegua amortizatzen du.

572 (6.000) ---- 542 (6.000)

Ariketa 10: Langileari Emandako Mailegua

W enpresak, 3.000 €-ko mailegu bat ematen dio langile bati...

Jarraitu irakurtzen "Maileguen eta narriaduraren ariketak: interesak, amortizazioa eta lursailen salmenta" »

Erromantizismoa Europan eta AEBetan: idazle nagusiak

Latina-n eguneratua3,07 KB

Erromantizismoa Europan eta AEBetan

Ingalaterra

John Keats

Erromantizismo ingeleseko poetarik esentzialena izan zen. Haren poema estimatuenak sonetoak ziren, hala nola Odak, Urretxindor bati eta Udazkenari; azken hau, lirika modernoaren gailurra izan zen.

Frantzia

Victor Hugo

Genero literario guztiak landu zituen, eta nobelagile gisa arrakasta handia lortu zuen. Cromwell eta Hernani obrekin artegintzarako askatasuna aldarrikatu zuen. Odak eta Baladak eta Ekialdekoak irudi sekulakoz, fresko, koloretsu eta exotikoz kargaturik daude. Udazkeneko hostoak intimoagoa da, izadia, maitasuna eta heriotza kantatzen baititu.

Espainia

José de Espronceda

Byronen estiloa imitatu zuen, eta erromantizismo liberalaren ordezkari nagusi izan zen.

Gustavo Adolfo Bécquer

Lirikotasun...

Jarraitu irakurtzen "Erromantizismoa Europan eta AEBetan: idazle nagusiak" »

XIX. mendeko Espainiako historia: oinarrizko definizio eta kontzeptuak

Historia-n eguneratua3,45 KB

Gizartea eta Politika

Nazioa eta Aberria

  • Nazioa: Ezaugarri komun batzuk dituen gizatalde aski zabalari deritzo, bere batasunaren eta elkarrekin bizitzeko nahia ezaugarritzat dituena.
  • Aberria: Naziotzat hartzen den herria da. Giza talde batek daukan kontzientzia politikoa.

Ideologia Politikoak

  • Liberalismoa: Frantzian XVIII. mendean sortutako ideologia politiko-ekonomikoa, askatasun indibidualak azpimarratu eta gobernuen boterea murrizten duena.
  • Frantsestuak: Independentzia Gerran Frantsesen ideologiaren aldeko espainiarrak.
  • Absolutismoa: Estatuburuak botere mugagabea duen gobernu sistema.
  • Liberalismo doktrinarioa: 1817an sortutako korronte liberala, autoritatea askatasunarekin batu nahi duena, subiranotasun mugatua helburu duena.

Boterea eta Gobernua

  • Desamortizazioa:
...
Jarraitu irakurtzen "XIX. mendeko Espainiako historia: oinarrizko definizio eta kontzeptuak" »

Feudalismoa Erdi Aroan: egitura, gizartea eta bizimodua

Historia-n eguneratua3,81 KB

Feudalismoa eta Erdi Aroko Gizartea

Bigarren Inbasioak

IX. eta X. mendeetan, Europak bigarren inbasio olatu bat jasan zuen, hiru talde nagusiren eskutik:

  • Bikingoak: Eskandinaviarrak ziren. Britainiar uharteak, Frantziako iparraldea eta Italiako hegoaldea konkistatu zituzten.
  • Magyarrak edo Hungariarrak: Europako ekialdean kokatu eta Hungariako Erresuma eratu zuten.
  • Sarrazenoak: Pirata musulmanak ziren, inbaditzaile izugarri krudelak.

Errege-erregin Ahulak eta Babes Beharra

Inperio Karolingioa zatitu ondoren, Europa osoa hainbat erresumatan banatu zen. Errege-erreginak oso ahulak zirenez, ez zuten ez baliabiderik ez armadarik (oso gutxi) beren lurraldeak defendatzeko.

Nekazariek, errege-erreginen babesik ez zutenez, nobleei eskatzen zieten laguntza....

Jarraitu irakurtzen "Feudalismoa Erdi Aroan: egitura, gizartea eta bizimodua" »