Apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak
Materialen propietate mekanikoak, korrosioa eta material zeramikoak
Materialen Propietate Mekanikoak
- Kohesioa: Material baten molekulak lotzen dituen indarra (adibidez, altzairua).
- Gogortasuna: Beste material batzuk marratzeko gaitasuna (adibidez, diamantea).
- Elastikotasuna: Indar deformatzailea desagertzean, deformatutako gorputz batek hasierako forma berreskuratzeko duen gaitasuna (adibidez, goma).
- Plastikotasuna: Deformatutako material batek, apurtu gabe, forma berria hartzeko duen gaitasuna (adibidez, plastilina).
- Harikortasuna: Plastikoki deformatzeko (hariak sortuz) duten gaitasuna (adibidez, altzairua).
- Xaflakortasuna: Plastikoki deformatzeko (xaflak sortuz) duten gaitasuna (adibidez, aluminioa).
- Zailtasuna: Kanpoko esfortzu gogorren aurrean materialek, apurtu gabe, deformatzeko duten gaitasuna (adibidez, plastilina)
Bidaia-kexa, irakasle lanposturako eskaera eta galdutako gauzen eskaera: hiru gutun-eredu
KEXA ADIERAZI
Gutun honen bidez, nire kexa latzena adierazi nahiko nuke, ea zuk arazoa konpontzen laguntzen didazun.
Ez nago ezelan ere pozik zuen agentziaren bidez egindako bidaiarekin, 10 egun bertan pasatzeko.
Auzokoen izenean idazten dut. Egoera honek gainditzen gaituelako, eta jada nekatu gaude. Gure pazientzia agortu da.
Neurri gehiago hartu beharko liratekeela.
Ekainaren 1ean Llaneseko urbanizazio batean dagoen apartamentu bat alokatu genuen zuen agentzian, Kastilla deritzon kalean, abuztuaren lehen hamabostaldia bertan pasatzeko.
Zuen eskaintzaren arabera, bidaia oso ondo zegoen, hau da: izarretako 5 hotela, dena barne, programatutako irteerak, besteak beste. Hala ere, eskaintzan agertzen ziren baldintzak ez dira bete.
Zuen web orriko inprimakia...
Animalia ornogabeak: sailkapena eta ezaugarriak
Animalia Ornogabeak (Invertebratuak)
Talde honetako animaliak dira ugariena, espezie guztien %95 baino gehiago osatzen baitute. Haien ezaugarri nagusiak honako hauek dira:
- Mugikortasuna: Aktiboak edo sesilak izan daitezke (adibidez, koralak).
- Eskeletoa: Exoeskeletoa izan dezakete (intsektuak bezala) edo ez (zizareak bezala).
- Ingurunea: Lurrean, ur gezatan zein ur gazitan aurki daitezke.
1. Poriferoak eta Knidarioak
Poriferoak (Esponjak)
- Sesilak dira eta itsasoan bizi dira.
- Zaku formako gorputza dute, poro ugari dituena.
- Iragazketa bidez elikatzen dira.
Knidarioak (Medusak, Koralez)
- Simetria erradiala eta gorputz biguna dute.
- Barrunbe gastrobasikularra dute (aho-uzki bakarra).
- Garroak dituzte, zelula erresumingarriekin hornituak.
- Bi bizi-fase ezberdinetan
Subjuntiboa: Nor-Nori eta Nor-Nori-Nork aditz taulak
NOR-NORI Sistema
Oraina
| NIRI | HARI | ZURI | ZUEI | HAIEI | |
|---|---|---|---|---|---|
| NI | X | nakion | nakizun | nakizuen | nakien |
| HURA | dakidan | dakion | dakizun | dakizuen | dakien |
| GU | X | gakizkion | gakizkizun | gakizkizuen | gakizkien |
| ZU | zakizkidan | zakizkion | X | X | zakizkien |
| ZUEK | zakizkidaten | zakizkioten | X | X | zakizkieten |
| HAIEK | dakizkidan | dakizkion | dakizkizun | dakizkizuen | dakizkien |
Lehena
| NIRI | HARI | GURI | ZURI | ZUEI | HAIEI | |
|---|---|---|---|---|---|---|
| NI | X | nenkion | X | nenkizun | nenkizuen | nenkien |
| HURA | zekidan | zekion | zekigun | zekizun | zekizuen | zekien |
| GU | X | genkizkion | X | genkizkizun | genkizkizuen | genkizkien |
| ZU | zenkizkidan | zenkizkion | zenkizkigun | X | X | zenkizkien |
| ZUEK | zenkizkidaten | zenkizkioten | zenkizkiguten | X | X | zenkizkieten |
| HAIEK | zekizkidadan | zekizkion | zekizkigun | zekizkizun | zekizkizuen | zekizkien |
NOR-NORI-NORK Sistema
Oraina
| NIRI | HARI | GURI | ZURI | ZUEI | HAIEI | |
|---|---|---|---|---|---|---|
| NIK | X | diezaiodan diezazkiodan | X | diezazudan diezazkizudan | diezazuedan diezazkizuedan | diezaiedan diezazkiedan |
| HARK | diezadan diezazkidan | diezaion diezazkion | diezagun diezazkigun | diezazun diezazkizun | diezazuen diezazkizuen | diezaien diezazkien |
| GUK | X | diezaiogun diezazkiogun | X | diezazugun diezazkizugun | diezazuegun diezazkizuegun | diezaiegun diezazkiegun |
| ZUK | diezadazun diezazkidazun | diezaiozun diezazkiozun | diezaguzun diezazkiguzun | X | X | diezaiezun diezazkiezun |
| ZUEK | diezadazuen diezazkidazuen | diezaiozuen diezazkiozuen | diezaguzuen diezazkiguzuen | X | X | diezaiezuen diezazkiezuen |
| HAIEK | diezadaten diezazkidaten | diezaioten diezazkioten | diezaguten diezazkiguten | diezazuten diezazkizuten | diezazueten diezazkizueten | diezaieten diezazkieten |
Lehena
| NIRI | HARI | GURI | ZURI | ZUEI | HAIEI | |
|---|---|---|---|---|---|---|
| NIK | X | niezaion niezazkion | X | niezazun niezazkizun | niezazuen niezazkizuen | niezaien niezazkien |
| HARK | ziezadan ziezazkidan | ziezaion ziezazkion | ziezagun ziezazkigun | ziezazun ziezazkizun | ziezazuen ziezazkizuen | ziezaien ziezazkien |
| GUK | X | geniezaion geniezazkion | X | geniezazun geniezazkizun | geniezazuen geniezazkizuen | geniezaien geniezazkien |
| ZUK | zeniezadan zeniezazkidan | zeniezaion zeniezazkion | zeniezagun zeniezazkigun | X | X | zeniezaien zeniezazkien |
| ZUEK | zeniezadaten zeniezazkidaten | zeniezaioten zeniezazkioten | zeniezaguten zeniezazkiguten | X | X | zeniezaieten zeniezazkieten |
| HAIEK | ziezadaten ziezazkidaten | ziezaioten ziezazkioten | ziezaguten ziezazkiguten | ziezazuten ziezazkizuten | ziezazueten ziezazkizueten | ziezaieten ziezazkieten |
Europako paisaia epelak: klima, landaredia eta ezaugarriak
1. Klima Beroetako Paisaia Motak
1.1. Klima Beroetako Paisaien Ezaugarriak
Klima beroetako paisaiak, berez, Kantzer eta Kaprikornio tropikoen arteko lurraldeetakoak dira, hiru mota nagusi bereizten direlarik: oihana, sabana eta basamortua.
Oihana
Klima ekuatorialeko eremuan kokatzen da. Tenperaturak 25 °C ingurukoak dira, eta prezipitazioak ugariak. Landaretza joria da. Ura ugaria da, eta ibaiak emaritsuak. Zuhaitz-mozketa neurrigabearen ondorioz, oihana atzera egiten ari da, eta hori arazo larria da.
Sabana
Klima tropikaleko eremuan dago. Tenperatura altua izaten da urte osoan, eta udan bakarrik egiten du euri ugaria. Landaretza belar garaiez osatuta dago. Zuhaitzak gutxi dira eta sakabanatuta daude.
Basamortua
Ekuatoretik urrundu ahala, landaretza...
Enpresen kontabilitatea: aktiboa, pasiboa eta ondare garbia
Enpresen Kontabilitatea
Aktiboa, Pasiboa eta Ondare Garbia
Sarrera
Dokumentu honetan, enpresen kontabilitatean erabiltzen diren kontzeptu garrantzitsuenak azalduko dira, hala nola aktiboa, pasiboa eta ondare garbia.
Aktiboa
Aktiboak enpresak kontrolatzen dituen baliabide ekonomikoak dira, etorkizunean onura ekonomikoak sortzea espero denak. Hainbat aktibo mota daude:
- Ibilgetu ukiezina: Aplikazio informatikoak.
- Ibilgetu materiala: Lurrak eta ondasun naturalak (orubeak), eraikuntzak (bulegoak), instalazio teknikoak, makineria, altzariak, informazio prozesuetarako ekipamenduak, garraio elementuak. Kontuan izan behar da ibilgetu materialaren amortizazio metatua.
- Izakinak: Salgaiak, lehengaiak, produktu bukatuak.
- Zordun komertzialak eta kobratzeko bestelako
Aurrekontuak, gastuen sailkapena eta bankuekin pentsio-planak
Zergatik ezin dira aurrekontuak beti bete?
10) Askotan gertatzen da aurrekontuak ezin direla behar bezala bete. Jakingo zenuke esaten zergatik? Zergatik erabiltzen dituzte, hala ere, enpresek, administrazioek eta pertsona askok?
Diru-sarrerak kontrolatzea errazagoa da, sarrera-iturriak bat edo bi gehienez izaten direlako. Zaila den arren, egoera alda daiteke lana uzten badugu edo kaleratuak izaten bagara; baina, oro har, kontrol handiagoa dugu sarreretan gastuetan baino.
Gastuak batzuetan momentu batetik bestera sortzen dira (istripu bat, isuna, kotxearen matxura…), beraz, aurrekontua guk nahi dugun moduan ez badator, hori normalean gastuen ondorioz izaten da. Gastuak klasifikatu ditzakegu, baina batzuetan ezin dira aurreikusi.
Enpresek eta administrazioek...
Euskal Herriko erliebea: mendikateak, haranak eta lautadak
Euskal Herriko erliebea askotarikoa da, eta hainbat unitate bereiz daitezke:
1. Kostaldeko mendikatea
Higer lurmuturraren eta Zumaiaren artean altxatzen diren mendiak dira, Gipuzkoako kostaldean. Mendi txikiak dira, itsasotik oso hurbil daudenak. Jaizkibel, Ulia, Igeldo, Mendizorrotz… dira gailur esanguratsuenak.
2. Itsasbazter aurreko mendikatea
Kostaldetik urrunago dauden mendizerrek osatzen dute. Gipuzkoa eta Bizkaian barrena hedatzen da. Ernio, Pagoeta, Erlo, Arno… Kareharria da nagusi eta, ondorioz, karstifikazioa gertatzen da. Horrela sortu dira Lastur edo Olatz bezalako “haran itsuak”.
3. Bortzirietako mendigunea
Gipuzkoa eta Nafarroaren arteko mugan altxatzen diren mendiak dira.
4. Erdiko ibilbideetako mendi eta haranak
Itsasbazterra...
Euskal lexikoa, esapideak eta idazleak: Txillardegi eta Mirande
Lexikoa eta Esapideak
Maila Aditz Ondoak
Nahiko, oso, samar, guztiz eta gutxi
Amodiozko gutunik: maitasuneko eskutitza
Asasinatu: hil
Berri: albiste
Sorterreira: sorlekura
Nobiazgo: ezkoingai-aldia
Sujerentea: iradokitzailea
Arraroa: ezohikoa
Sorpresa: ustekabea
Liluratu: haurritu
Poesia: olerki
Promesa: agindu
Eternoaren: betierekoaren
Itxurazko: muduzko
Ona: goxoa
Goxoa: polita
Lanbroa: behe lainoa
Oroimena: gomuta
Arrunta: ohikoa
Oso ondo: ederki
Truke: gauza bat eman eta haren beste bat hartu
Auzolan: taldelan
Lehia: norgehiagoka
Burkide: laguna
Joputza: eskabotasuna
Premu: oinordekoa
Esapideak
Begiz jo: aukeratu
Begikoa izan: kuttuna izan
Begitan eduki: gorrotatu
Begietan eman: arreta ipini
Txillardegi
- Donostian 1929an jaioa, gipuzkoarra. Bere izen erreala Jose Luis Alvarez