1934ko Urriko Iraultza eta Gerra Zibilaren ondorioak: errepresioa Euskal Herrian
1934ko Urriko Iraultza: Kausak eta Testuingurua
1933ko azaroko hauteskundeetan eskuina nagusi atera zen. CEDA koalizioak garaipena lortu zuen, eta aurreko biurtekoan (“Biurteko Erreformatzailea” 1931-1933) abiarazitako erreformak atzera bota zituzten:
- Nekazaritza erreforma atzera bota zen.
- Kataluniako autonomia estatutua murriztu zen.
- Euskal Herriko estatutua blokeatu zen.
- Elizak hezkuntzaren kontrola berreskuratu eta diru publikoa eskuratzen hasi zen.
- Militarrek galdutako protagonismoa berreskuratzen hasi ziren.
Prozesu honek egonezina areagotu zuen, eta grebak eta ezkerrekoen eta eskuin muturrekoen arteko liskarrak biziki ugaldu ziren.
Testuinguru horretan gertatu zen 1934ko Urriko Iraultza. Ordurako PSOEko hainbat sektorek, PCEko kideekin batera,...