Apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Beauvoir eta Nietzsche: Erlijioaren kritika eta emakumearen eraikuntza soziala

Filosofia eta etika-n eguneratua6,68 KB

Nietzsche eta Susmoaren Filosofoak: Erlijioaren Kritika

Susmoaren filosofoek, Freud, Nietzsche eta Marxek, erlijioaren inguruko jarrera kritikoa garatu zuten, Mendebaldeko kulturan Jainkoaren ideiak izan duen eragina zalantzan jarriz. Galdera nagusiak hauek dira: zertarako balio dute erlijioek eta, desagertuz gero, nork beteko du hutsune hori?

Erlijioaren Aurkako Ikuspegiak

Erlijioaren aurkako jarrera garbi adierazi zuten Darwin eta Marx bezalako autoreek. Darwinek eboluzioaren teoriaren bidez giza sorkuntza azaldu zuen, Jainkoa baztertuz eta azalpen zientifikoak lehenetsiz. Horrela, giza nartzisismoari kolpe gogorra eman zion. Marxek, ateo sutsuak, erlijioa klase dominatzaileek herria menperatzeko tresna gisa ulertzen zuen: “erlijioa herriarentzako

...
Jarraitu irakurtzen "Beauvoir eta Nietzsche: Erlijioaren kritika eta emakumearen eraikuntza soziala" »

1894ko Euskeldun Batzokijaren Estatutuak: testua eta azterketa

Historia-n eguneratua3,72 KB

Aztergai dugun dokumentua 1894ko maiatzaren 24an Bizkaitarra aldizkarian argitaratutako Euskeldun Batzokijaren Estatutuak dokumentua da. Lehen mailako testu historikoa da, garaian bertan idatzi eta interpretaziorik izan ez duelako. Formari dagokionez, juridikoa da, legearen aurrean balioa duten estatutuak direlako, eta eduki aldetik politikoa, gai politiko-kulturalak lantzen baitira. Bestalde, testu publikoa eta objektiboa da, Bizkaitarra aldizkarian argitaratu baitzen herritar guztientzat, euskal nazionalistentzat besteak beste. Honen helburu nagusia lehen batzokiaren funtzionamendua arautzeko estatutuak idatzi eta finkatzea da. Testua sinatu gabe argitaratu bazen ere, ia seguru esan daiteke Sabino Arana eta Luis Arana direla; izan ere, haiek...

Jarraitu irakurtzen "1894ko Euskeldun Batzokijaren Estatutuak: testua eta azterketa" »

Sabino Aranaren estatutu zatia (1894): euskal nazionalismoaren sorrera

Historia-n eguneratua3,24 KB

1. TESTUAREN KOKAPENA

  • Testua: Euskal nazionalisten aisialdirako elkartearen estatutu zati bat.
  • Egilea: Sabino Arana Goiri, euskal abertzaletasunaren sortzailea.
  • Urtea: 1894.
  • Egoitza: Bilbon kokatua.
  • Testu mota: Politiko, Publiko eta Historikoa.
  • Hartzaileak: Euskal nazionalistak eta EAJren kideak.

2. TESTUAREN ANALISIA

a) Antolaketa
  • Nazionalisten elkartea: Bizkaian "Buru Batzarra" sortuko da, Bilboko Batzokia haren menpe egongo delarik.
  • Helburua: Bizkaia babestu, Espainiaren kontrolpean dagoela iritzita.
b) Ideologia
  • Nazionalismoa: Estatutuak nazionalismoaren oinarriak azaltzen ditu (3., 4., 5. artikuluak).
  • Bizkaia katolikoa: Jainkoa eta Eliza botere politikoaren gainetik.
  • Lege Zaharra: Independentziaren eta jatorrizko askatasunaren berreskuratzea.
  • Euzkadi:
...
Jarraitu irakurtzen "Sabino Aranaren estatutu zatia (1894): euskal nazionalismoaren sorrera" »

Sindikatuak, lan kontratua eta hitzarmen kolektiboa: oinarriak

Ekonomia-n eguneratua1,37 KB

Zertan datza sindikatu baten lana?

Sindikatu bat langileen erakunde bat da, bere kideen eskubideak babesteko eta interesak sustatzeko prestatua, soldatari, prestazioei eta lan-baldintzei dagokienez. Sindikatuak langileek sortzen dituzte, langileek osatzen dituzte eta langileei mesede egiteko pentsatuta daude.

Sindikatuek, askotan, talde profesional jakin bateko langileak biltzen dituzte, adibidez, itsasoko jendea.

Lan kontratua:

Lan-kontratua enpresaburuaren eta langilearen arteko akordioa da. Horren arabera, enpresaburuak bere gain hartzen du enpresaburuaren kontura eta haren zuzendaritzapean zenbait zerbitzu emateko betebeharra, ordainsari baten truke.

Hitzarmen Kolektiboa:

Konstituzioan aitortuta dago, negoziazio kolektiborako eskubidearen bermearen...

Jarraitu irakurtzen "Sindikatuak, lan kontratua eta hitzarmen kolektiboa: oinarriak" »

Gaixotasunen transmisio bideak eta txertoak: immunitate mekanismoak

Biologia-n eguneratua2,59 KB

Gaixotasunen Transmisio Bideak

Gaixotasun infekziosoak hainbat modutan hedatu daitezke. Hona hemen ohikoenak:

Harreman Zuzena

Interakzioa dago ostalariaren, gaixotasun-iturriaren eta banako osasuntsuaren artean. Adibidez: musuak, sexu-harremanak, edoskitzean edo karenaren bidezko transmisioa. Adibidez: HIESa, sifilisa, herpesa.

Airea

Mikroorganismoek ur-tantatxoetan edo hautsean esekita bidaiatzen dute. Gertuko transmisioa da eraginkorrena. Adibidez: katarro arrunta, gripea, tuberkulosia.

Garraiatzaileak (Bektore Inerteak)

Patogeno bat hedatzeko balio duen edozein likido, elikagai, material edo objekturi garraiatzaile deritzo. Adibidez: kolera, salmonelosia, sukar tifoidea.

Bektoreak (Bektore Biziak)

Patogeno bat transmititzeko gai den edozein organismo....

Jarraitu irakurtzen "Gaixotasunen transmisio bideak eta txertoak: immunitate mekanismoak" »

XVIII. mendeko iraultzen hiztegia: kolonietatik errepublikara

Historia-n eguneratua2,61 KB

XVIII. Mendeko Iraultzen Hiztegia

Kolon
Jatorrizko lurraldetik at joatea, lurra landu eta eratu asentamendu berri bat sortzea.
Monopolio
Merkatuko ondasun edo zerbitzu bat enpresa bakar batek kontrolatzea.
Matxinada
Gizartearen atsekabe egoera baten ondorioz sortutako errebolta.
Tearen Matxinada
1773. urtean, Bostonen, kolono talde batek hiru te kargamentu itsasora bota zituzten, Britainia Handiaren zerga igoeren ondorioz sortutako suminduragatik.
Metropoli
Hiri nagusia, kanpoan bere menpe dituen lurraldeekiko.
Iraultza Burgesa
XVIII. mendean Europa eta Ameriketan burgesek sortutako mugimendu politiko, ekonomiko eta soziala, garaiko gizartea guztiz aldatu zuena eta eredu soziopolitiko eta ekonomiko berria sortu zuena.
Giza Eskubideen Adierazpena (Virginia)
...
Jarraitu irakurtzen "XVIII. mendeko iraultzen hiztegia: kolonietatik errepublikara" »

Higidura harmoniko sinplea eta uhin higidura: oinarriak eta fenomenoak

Fisika-n eguneratua10,13 KB

Higidura Harmoniko Sinplea (HHS)

Higidura Periodikoa

Denbora tarte konstante bat pasa ondoren errepikatzen diren higidurak dira. (Adibidez: HZU).

Higidura Oszilakorra

Puntu baten bi aldeetara mugitzea da. Denbora tarte berdinean higikariaren aldagai guztiak berdinak badira, periodikoa da. (Adibidez: Pendulua).

Higidura Harmoniko Sinplea (HHS)

Lerro zuzenean desplazatzen eta modu periodiko batean jatorritzat hartzen duen puntu baten bi aldeetatik ibiltzen den partikularena da.

HHS-ko Magnitudeen Definizioa

  • Oszilazioa: Mugimendu osoa egiten du, puntu batetik ateratzen denetik puntu berdinera iritsi arte.
  • Oreka Puntua: Higikariak egiten duen lerroaren erdiko puntua.
  • Anplitudea (A): Oreka puntutik mutur batera dagoen distantzia, desplazamendu handiena.
  • Elongazioa
...
Jarraitu irakurtzen "Higidura harmoniko sinplea eta uhin higidura: oinarriak eta fenomenoak" »

Atomoaren partikulak eta eredu atomiko nagusiak: Thomsonetik gaur egungo ereduraino

Kimika-n eguneratua3,2 KB

1. Atomoaren Partikulak

Materiaren osagaiak ulertzeko bidean, hainbat aurkikuntza garrantzitsu egin ziren:

  • 1803an: John Dalton. Teoria atomikoa proposatu zuen, materia atomo izeneko partikulez osatua zegoela adieraziz.
  • XX. mendearen hasieran: Atomoaren barruan partikula txikiagoak zeudela frogatu zen.

Elektroiak

  • 1897an: J.J. Thomson. Atomo guztien barruan negatiboki kargatutako partikulak (elektroiak) zeudela aurkitu zuen.
  • 1912an: Robert Millikan. Elektroien masa eta karga neurtu zituen.

Protoiak eta Neutroiak

  • Ernest Rutherford. Protoia aurkitu zuen. Partikula honek elektroiaren karga bera du, baina positiboa.
  • James Chadwick. Neutroia aurkitu zuen. Protoien antzeko masa du, baina kargarik gabea da.

2. Eredu Atomikoak

Thomsonen Eredu Atomikoa

Thomsonen...

Jarraitu irakurtzen "Atomoaren partikulak eta eredu atomiko nagusiak: Thomsonetik gaur egungo ereduraino" »

Espainiako Berrezarkuntza Politikoa (1875-1923): ezaugarriak eta krisia

Historia-n eguneratua7,49 KB

Berrezarkuntzako Sistema Politikoa (1875-1923)

Berrezarkuntza Sistemaren Ezarpena eta Funtzionamendua

1868-1874ko seiurteko "iraultzailearen" ondoren, burgesiak sistema egokia aurkitu zuen bere nagusitasunak sendo iraun zezan: Berrezarkuntza. Izenak aditzera ematen du Borboiak berriz ere tronuan jarri zirela eta bertan iraun zutela II. Errepublika ezarri zen arte (Alfontso XII.a, 1875-1885; Maria Kristina, 1885-1902; Alfontso XIII.a, 1902-1931). Aginteaz lur-jabe handien burgesia jabetu zen, eta euren interesak sustatzeko erabili zuten.

Cánovasek antolatu zuen sistema politikoa burgesiaren nagusitasuna ziurtatzeko. Horretarako, gerrei (karlista eta kubatarrei) amaiera eman behar zien, eta burgesentzako antolamendu sozial eta politiko finkoa ezarri...

Jarraitu irakurtzen "Espainiako Berrezarkuntza Politikoa (1875-1923): ezaugarriak eta krisia" »

Bizkaiko meatzarien egoera XIX. mende amaieran: Analisia eta testuingurua

Historia-n eguneratua5,74 KB

1. Sailkapena

Aurrean daukagun testua 1896ko maiatzean La lucha de clases astekari sozialistan argitaratu zen, eta urte bereko maiatzaren 1ean (langileen eguna) Bizkaiko langileei banatutako panfleto bat da. Izaerari dagokionez, testu historikoa da; formari dagokionez, literarioa; eta edukiari dagokionez, sozio-politikoa.

Panfleto hau 1896ko maiatzaren 23ko astekariko alean argitaratu bazen ere, ziur aski maiatzaren 1a baino lehenago idatzia izango zen langile guztien artean banatzeko. Testuaren egilea ezezaguna da, baina ideologia sozialisten eta langileen eskubideen defendatzaile bat izango zen.

Artikuluaren helburu nagusia meatzeetako langileen bizimodu gogorra salatzea da, bereziki barrakoien (egoera higieniko txarretan bizi ziren langileen...

Jarraitu irakurtzen "Bizkaiko meatzarien egoera XIX. mende amaieran: Analisia eta testuingurua" »