Euskal Kantagintza Berria: Lertxundi, Lete, Laboa eta Ez Dok Amairu
Benito Lertxundi: Euskal Kantagintzaren Ikurra
Benito Lertxundi Orio jaio zen, 1942ko urtarrilaren 6an, Errege Egunez. Bera izan zen sendi apal bateko bederatzi anai-arrebetatik azkena.
Lehen Urteak eta Hastapenak
Jaiegun handietan eta familiakoak bildutakoan kantatzen bazuten ere, ez zen musikaririk haien artean. Benitok berak ere zaletasun handiagoa zekarren marrazkietarako-eta, herrian zen organo-jotzaile bati entzuten egotea ere gustatzen zitzaion arren. Garaiko erdal irakaskuntza hura ez zuen batere begikoa, eta herriko eskola bukatutakoan, Zarauzko Arte eta Ofizio Eskolan hasi zen, frantziskotarrenean. Han buztina eta egurra lantzen ikasi zuen, eta bide horretatik lortu zuen lehenengo lana, tallista alegia, zenbait sari irabazteaz gain.