Euskal Kantagintza Berria: Lertxundi, Lete, Laboa eta Ez Dok Amairu

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua6,12 KB

Laburpena

Testuak Euskal Kantagintza Berriaren garapena aztertzen du, Ez Dok Amairu mugimenduaren sorreran eta eraginean oinarrituta. Benito Lertxundi, Xabier Lete eta Mikel Laboaren ibilbideak eta lanak aurkezten dira, bakoitzaren ekarpen nagusiekin. Irakurleak hirurren bizitza, diskoak eta euskal kulturan izan zuten eragina ikasiko ditu.

Funtsezko puntuak

  • Ez Dok Amairu taldea 1965ean sortu zen, euskal kultura modernoa tradizioan oinarrituta eratzeko asmoz.
  • Taldea 1972an desegin zen, eta bertan parte hartu zuten kide asko euskal musikaren eta kulturaren erreferentzia bihurtu ziren.
  • Xabier Lete poeta, idazle eta kantaria izan zen; 1968an lehen poema-liburua argitaratu zuen eta 2010ean ohorezko euskaltzain izendatu zuten.
  • Mikel Laboak kantagintza hiru zutabetan oinarritu zuen: kantu tradizionalen berreskuratzea, poeta garaikideen hitzen musikatzea eta esperimentazioa.
  • Benito Lertxundiren lehen disko luzea 1971n kaleratu zen, eta 1974ko Bat-Hiru izan zen bere diskorik arrakastatsuena.
  • Ez Dok Amairu-k kantu herrikoiak, euskaratutako kantuak eta gerra aurreko olerkari eta bertsolarien lanak zabaldu zituen.

Frogatu zeure burua

Benito Lertxundi: Euskal Kantagintzaren Ikurra

Benito Lertxundi Orio jaio zen, 1942ko urtarrilaren 6an, Errege Egunez. Bera izan zen sendi apal bateko bederatzi anai-arrebetatik azkena.

Lehen Urteak eta Hastapenak

Jaiegun handietan eta familiakoak bildutakoan kantatzen bazuten ere, ez zen musikaririk haien artean. Benitok berak ere zaletasun handiagoa zekarren marrazkietarako-eta, herrian zen organo-jotzaile bati entzuten egotea ere gustatzen zitzaion arren. Garaiko erdal irakaskuntza hura ez zuen batere begikoa, eta herriko eskola bukatutakoan, Zarauzko Arte eta Ofizio Eskolan hasi zen, frantziskotarrenean. Han buztina eta egurra lantzen ikasi zuen, eta bide horretatik lortu zuen lehenengo lana, tallista alegia, zenbait sari irabazteaz gain.

Musika Munduan Sartzea

Hemeretzi urte zituela, erloju denda batean hasi zen lanean. Erlojuak konpontzen ikasi zuen. Egun batean Lizasok laute bat utzi zion. Hura afinatzen eta jotzen hasi zen eta gustu egin zitzaion, eta orduan gitarra elektrikoa erosi zuen. Erloju dendan bertan jotzen zuen, bazkaldu baino lehenago. Bere gustuko kantarien bertsioak egin eta euskaratu egin zituen: Shadows, Cliff Richards, Elvis Presley...

Ez Dok Amairu eta Lehen Diskoa

Zaletasun hura ez zen ezaguna. Halako batean, La Voz de España egunkari donostiarrak kantu txapelketa bat antolatzen zuela eta hara agertu zen, beste 400-500 pertsona bezala, Bellas Artes antzokian abestera. Aukeratuetakoa izan zen, eta hortik aurrera aldatu egin ziren gauzak.

1965. urte inguruan Ez Dok Amairu mugimendua ari zen mamitzen: han ziren Artze anaiak, Jose Angel Irigarai, Lourdes Iriondo, Xabier Lete, Julen Lekuona, Laboa bera... eta Oteizaren itzal luzea, euskal artea berritu eta gizartea astindu nahi zituen oldar hartan. Ikastoki eta esperimentu leku aparta izan zen hura, eta, 1972. aldera desegin bazen ere, ordurako utzia zuen hazia Benitorengan.

1971n kaleratu zen bere lehen disko luzea, Benito Lertxundi izenekoa.

Xabier Lete: Poeta, Kantari eta Pentsalaria

Oiartzunen jaio zen 1944ko apirilaren 5ean. Euskal idazle, poeta, kantari eta politikaria izan zen.

Idazle eta Kantari Ibilbidea

Gaztetatik hasi zen idazten, eta bere artikuluak ohiko bihurtu ziren Zeruko Argia aldizkarian. Euskal Kantagintza Berriko partaide nagusietakoa izan zen: 1965ean, Mikel Laboa, Benito Lertxundi, Joxean Artze, Jose Angel Irigarai eta Lourdes Iriondorekin batera, abian jarri zuen Ez Dok Amairu taldea. Sasoi haiek gogoan, hau esan zuen Letek: «Kantarien lana, errekuperazio lan bat zen, beste ezer baino lehen. Kantatzeko era herrikoi baten errekuperatzearekin batera —kanta zaharrak ere jasoz—, hizkuntzaren eta herri kontzientziaren errekuperazioa. Kanta, nola edo hala, borrokarekin lotzen da. Herri batek irauten jarraitzeko zeraman borroka larriarekin, hain zuzen.» 1972. urtean, Ez Dok Amairu taldea desegin zen; Letek, ordurako emazte zuen Lourdes Iriondorekin batera, kantagintzan jarraitu zuen.

Azken Urteak eta Legatua

1968an argitaratu zuen Letek lehen poemategia, eta 2009ko urriaren 27an bere azken Egunsentiaren esku izoztuak poesia-liburuagatik Euskadi Literatura Saria eman zioten. 2005. urtean, kolpe latza jaso zuen: bere emazte Lourdes Iriondoren heriotza, gaixotasun baten ondoren. 2009ko apirilean Jakiunde, Zientzia, Arte eta Letren Akademiako kidea izendatu zuten, eta 2010ean, ohorezko euskaltzain izendatu zuten. Urte berean hil zen, abenduaren 4an, gaixotasun baten ondorioz eta bi egun ospitalean larri egon eta gero.

Mikel Laboa: Abangoardia eta Tradizioa

Mikel Laboa Mantzizidor euskal kantari eta musikagilea izan zen. Hainbat adituren ustez, XX. mendeko euskal abeslari esperimentatzaile, ezagun eta eraginkorrenetakoa izan da, bere oihartzuna gure mugetatik kanpora ere zabaldu zuena. Bernardo Atxaga idazleak dio tradizioa eta abangoardia uztartu zituela, Gabriel Aresti, Jorge Oteiza, Eduardo Txillida edo Koldo Mitxelena egileen pare.

Musika Ibilbidearen Zutabeak

Hiru zutabek osatzen dute Mikel Laboaren kantagintza: kantu tradizionalen berreskuratzeak; poeta garaikideen hitzen musikatzeak; eta «Lekeitioak» deituriko kantuen esperimentazioak. Osagai horiekin, Laboa euskal musikagintzaren erreferentzia handienetakoa izan da 1960ko hamarkadatik hona: Ez Dok Amairu taldearen sortzaileetakoa eta Euskal Kantagintzaren berritzaile nagusietakoa izan da, eta Euskal Herriaren artean errespetu eta miresmen itzela du haren lanak.

Disko Arrakastatsuak

Bere diskoen artean, 1974ko Bat-Hiru da arrakastatsuena, jada eusko ereserki bihurtu diren hainbat kanturekin. Disko hura Euskal Herriko historian izan den diskorik hoberena izendatu zuten Diario Vasco egunkariak eginiko bozketa batean.

Ez Dok Amairu: Euskal Kultura Berriaren Mugimendua

Sorrera eta Helburuak

1965. urtean sortu zen, Euskal Herrian tradizioan oinarritutako kultura molde modernoak eta sendoak osatzeko asmoz. Hasiera-hasieran Benito Lertxundik, Xabier Letek, Lourdes Iriondok, Mikel Laboak eta Julen Lekuonak osatu zuten. Beranduago Artze anaiak, Jose Angel Irigarai eta beste batzuk hurbildu zitzaizkien, tartean abeslariak ez ziren artistak ere. Taldea Nemesio Etxaniz apaiz eta olerkariaren inguruan bildu zen.

Eragina eta Desegitea

Euskararen aldeko konpromisozko urte haietan, lehenengo urratsetan beste herrietako kantu ospetsuak euskaratu ere egin ziren, jendeak euskaraz kanta zitzan. Beste kantu asko euskal kantutegi zaharretatik atera zituzten, eta sasoi hartako olerkarien hitzak musikatu zituzten: Arestiren, Lekuonaren, Gandiagaren eta beste zenbaiten olerkiak horrela egin ziren ezagun herritarren artean. Gainera, Laboak, Lertxundik, Letek, Iriondok eta Valverdek gerra aurreko olerkari eta bertsolarien hainbat olerki eta bertso ezagutarazi zituzten jendeaurreko saioen eta grabazioen bidez.

1972. urtean desegin zen taldea. Ordutik, bertan parte hartu zuten hainbat kidek beren ibilbideari jarraitu zioten, eta egun erreferentzia bihurtu dira euskal musikaren eta kulturaren arloan.

Deskargatu

PDF Word HTML

Ohiko galderak

Noiz sortu zen Ez Dok Amairu taldea?

Ez Dok Amairu 1965ean sortu zen, Euskal Herrian tradizioan oinarritutako kultura molde modernoak eta sendoak osatzeko asmoz. 1972an desegin zen.

Zer izan zen Mikel Laboaren kantagintzaren oinarria?

Laboaren kantagintza hiru zutabetan oinarritu zen: kantu tradizionalen berreskuratzea, poeta garaikideen hitzen musikatzea eta «Lekeitioak» deituriko kantuen esperimentazioa.

Zein izan zen Benito Lertxundiren lehen disko luzea?

Bere lehen disko luzea 1971n kaleratu zen, Benito Lertxundi izenekoa.

Frogatu zeure burua

Berrikuspen-txartelak

Sakatu txartel bat erantzuna ikusteko.

Testa

1. Noiz sortu zen Ez Dok Amairu taldea?
2. Zein urtetan desegin zen Ez Dok Amairu?
3. Zein da Benito Lertxundiren diskorik arrakastatsuena?
4. Zein saria jaso zuen Xabier Lete 2009an?
5. Zein izan zen Mikel Laboaren kantagintzako zutabeetako bat?
6. Noiz jaio zen Benito Lertxundi?

AA bidez dokumentutik sortutako galderak: egiaztatu erantzunak testuarekin.