Apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Nafar-Lapurtar euskalkia: fonetika, morfologia eta sintaxia

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua3,08 KB

Ezaugarri Fonetiko-Fonologikoak

Bokalak

  1. Euskarak bere-berea duen bokal-sistema da nagusi: /a, e, i, o, u/ fonema bokalikoak.
  2. Bokal alternantzia: Ipar Euskal Herri osoan, m, n eta ñ sudurkarien aurrean o > u (Adibidez: hondar > hundar).
  3. Frantsesez e mutuz eta kontsonantez bukatzen diren hitz askori a eransten zaie Ipar Euskal Herrian.
  4. Bokal elkarketak (Diptongoak):
    • Beheranzko diptongoak dira ohikoenak: ai, ei, oi, au, eu.
    • Goranzko diptongoak ere ohikoak dira ekialdean: ja, je, jo, ju, wa, we.

Diptongoetan aldaketak ager daitezke; lehenengo biak dira ekialdeko euskalkietan ohikoenak eta aditzaren itxura aldatzen dute.

Kontsonanteak

  1. Txistukariak: Hitz hasieran tx- duten lekuan x- agertzen da: xerri, xoko, xirula, ximenea, xori, xanpiñon...
  2. Neutralizazioa:
...
Jarraitu irakurtzen "Nafar-Lapurtar euskalkia: fonetika, morfologia eta sintaxia" »

Euskal literatura: bertsolaritza, poesia eta ipuingintza

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua2,77 KB

Bertsolaritza

Bertsolaritza: Sorkuntza Prozesua

Bertsolariak, segundo gutxian pentsatu eta kantatu behar izaten du bertsoa, neurria eta errima ahalik zehatzena erabiliz. Horretarako, teknika bat erabiltzen dute:

  1. Lehendabizi, bukaeran zer esango duen pentsatzen du.
  2. Gero, gainerako puntuak osatu eta josten ditu.

Poesia

Poesia: Originaltasuna eta Sormena

Ez da existitzen originaltasun hutsa. Poeta bakoitzak bere ahots poetikoa bilatu behar du, eta besteen lanak sormen-iturri izan liteke. XX. mendeko poesia...

Xabier Lizardi: Naturaren Poeta

Lizardi naturaren poeta da; euskal paisaia eta euskal lurra dira poemen kanta-gaiak. Izadiko koloreak, hotsak eta irudiak agertzen ditu. Natura erreala erabiltzen du. Poesia subjektiboa da, barneko sentimendu, kezka...

Jarraitu irakurtzen "Euskal literatura: bertsolaritza, poesia eta ipuingintza" »

Lehen Mundu Gerra (1914-1918): kausak, bandoak eta hasiera

Historia-n eguneratua2,51 KB

LEHEN MUNDU GERRA (1914-1918)

Europan gertatu zen 1914 eta 1918 artean, eta Gerra Handia ere deritzo.

Kausak

Kolonien arteko desadostasunak: Alemaniak bi krisialdi sortu zituen. Bata Marokon 1905ean, Alemaniak frantsesen koloniei independentziaren aldeko hitzaldia eman zienean. Eta geroago, 1911n, gerraontzi bat igorri zuten inguru hartara. Horrek Frantzia eta Britainia Handiaren arteko aliantza sendotu zuen.

Balkanetako nazionalismoa: Nazionalisten lurralde-aldarrikapenek tirabirak sortu zituzten Balkanetako penintsulan. 1912-1913 urteetan Balkanetan gerra bat egon zen, Errusiaren eta Austria-Hungariako Inperioaren artean.

Lehia ekonomikoak: XX. mendean, Alemania lehiakide beldurgarri bilakatu zen industria-hazkunde bizkorrari esker.

Lurraldetasunaren

...
Jarraitu irakurtzen "Lehen Mundu Gerra (1914-1918): kausak, bandoak eta hasiera" »

Nerbio sistema: egitura eta funtzioak

Biologia-n eguneratua2,88 KB

Telentzefaloa (Garuna)

Gero eta konplexuagoa da, eta garun-azala garatzen joan da. Ugaztunetan dago garatuen, eta gizakietan barruko espazio gehiena okupatzen du. Azalera oso biribilkatuta dago, eta zirkunboluzioak eta zisurak eratzen ditu.

Mesentzefaloa

Ikusmenarekin eta entzumenarekin lotutako tuberkulu batzuk dira.

Erronbentzefaloa (Zerebeloa)

Mesentzefaloaren eta bizkarrezur-muinaren artean dago. Metentzefaloak (zubia eta zerebeloa) eta mielentzefaloak (bizkarrezur-erraboila) osatzen dute. Bizkarrezur-erraboilak metentzefaloa eta bizkarrezur-muina lotzen ditu.

Bizkarrezur-muina

Entzefaloaren oinarritik bigarren gerri-ornora bizkarrezurraren barrutik doan nerbio-hodia da. Ependimo izeneko erdiko hodi txiki bat dauka, materia grisarekin inguratuta,...

Jarraitu irakurtzen "Nerbio sistema: egitura eta funtzioak" »

Kontabilitate eragiketak: erosketak, gastuak eta kanbio-diferentziak

Ekonomia-n eguneratua3,94 KB

Kontabilitate Eragiketen Laburpena

Ondorengo ataletan, enpresaren ohiko jarduerari dagozkion kontabilitate-eragiketak zehazten dira, dagozkien kontu-kodeekin batera.

1. Erosketa, Deskontua eta Garraioa

Erosketa 2.800 € ordaindu da. Fakturan %5eko deskontua aplikatu da, eta garraioa 130 € izan da, BEZ barne. Kontabilizazioa: 2.790 (600) 502,2 (472) (400) 3.292,2

2. Aurreko Erosketaren Akatsak eta Negoziazioa

Aurreko erosketa akatsekin. Hornitzaileak onartu du 2.200 €-tan uztea, %5eko deskontua mantenduz. Kontabilizazioa: 672,6 (400) (608) 570 (472) 102,6

3. Elkarte Anonimoaren Obligazioen Kobrantza

Elkarte anonimoaren obligazioak. 1.500 € kobratu behar dira banku bidez. Aurretik %18ko atxikipena egin da. Kontabilizazioa: 1.215 (572) 285 (473)...

Jarraitu irakurtzen "Kontabilitate eragiketak: erosketak, gastuak eta kanbio-diferentziak" »

Denbora librea, aisia eta astialdiko heziketa: kontzeptuak eta ezaugarriak

Psikologia eta soziologia-n eguneratua2,56 KB

Denbora Librea eta Aisiaren Kontzeptuak

Denbora librea: Lanorduetatik, familia-beharretatik eta betebehar sozialetatik kanpo geratzen den denbora da.

Aisiaren kontzeptua

Aisia deitzeko, hiru oinarri ezartzen dira:

  • Gizakiak libreki hartutako aukera.
  • Sentsazio aberasgarria.
  • Gozamenezkoa.

Sei esparruak:

  1. Ludikoa
  2. Kirola
  3. Jaia
  4. Sormena
  5. Ekologikoa
  6. Solidarioa

Astialdiko Heziketaren Ezaugarriak

  • Irakaskuntza-prozesua: Aurrez egituratutako eta planifikatutako edozein ekintza hezigarri, heziketa ez-formalaren markoan.
  • Flexiblea.
  • Baloreetan hezitu.
  • Boluntarioa.
  • Ludikoa, erakargarria eta motibatzailea.
  • Egiten jakin eta izaten jakin.
  • Guztiontzat.

Heziketa Formak

  • Formala: Heziketa arautua, zentroetan ematen dena.
  • Ez-formala: Heziketa ez-arautua, esparru desberdinetan ematen dena. Iraupena
...
Jarraitu irakurtzen "Denbora librea, aisia eta astialdiko heziketa: kontzeptuak eta ezaugarriak" »

Ekosistemaren oinarrizko kontzeptuak eta egitura trofikoa

Biologia-n eguneratua2,7 KB

Ekosistemaren oinarrizko kontzeptuak

  • Ekosistema: leku batek izaten dituen baldintzak eta han bizi diren izakiak eta haien arteko harremanak.
  • Biotopoa: lekua eta haren baldintzak.
  • Biozenosia: leku jakin batean bizi diren izaki bizidunen multzoak eta haien harremanak.
  • Faktore biotikoak: biotopoan dauden izaki bizidunekin eta haien arteko harremanekin lotutako faktoreak; izaki bizidunek egokitzen dira.
  • Faktore abiotikoak: leku horretan izaki bizidunengan eragina duten faktoreak (adibidez, tenperatura, hezetasuna, argia, etab.).
  • Tolerantzia mugak: espezie baten jasan ditzakeen baldintzen mugak — gehienezkoak eta gutxienekoak.
  • Eremu optimoa: espezie baterako baldintza onenak.
  • Populazioa: ekosistema bereko eta espezie bereko organismoen taldea, elkarrekin
...
Jarraitu irakurtzen "Ekosistemaren oinarrizko kontzeptuak eta egitura trofikoa" »

Giza aparatuak eta funtzioak: digestioa, arnasketa eta nerbio sistema

Biologia-n eguneratua2,81 KB

Giza Aparatuak eta Funtzioak

Nutrizio Funtzioa

Digestio Aparatua

Funtzioa:
Mantenugaiak eta energia eskuratzea.
Deskribapena:
Janaria digeritzen dugu, eta janariko mantenugaiak zeluletara iristen dira.

Arnas Aparatua

Funtzioa:
Gasak trukatzea.
Deskribapena:
Oxigenoa hartzen dugu mantenugaiak erretzeko; karbono dioxidoa botatzen dugu, kaltegarria delako.

Zirkulazio Aparatua

Funtzioa:
Hainbat gai garraiatzea.
Deskribapena:
Mantenugaiak, oxigenoa eta hondakinak garraiatzen ditu. Bihotza da motorra.

Iraitz Aparatua

Funtzioa:
Hondakinak kanporatzea.
Deskribapena:
Hondakinak kanporatzen ditugu, giltzurrunen eta maskuriaren laguntzarekin, baita izerdiaren bidez ere.

Erlazio Funtzioa

Nerbio Aparatua

Funtzioa:
Gainerako sistemak zaindu eta koordinatzea.
Deskribapena:
Nerbioen
...
Jarraitu irakurtzen "Giza aparatuak eta funtzioak: digestioa, arnasketa eta nerbio sistema" »

Euskarazko liburugintzaren historia eta Txomin Agirre

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua2,67 KB

Lehen Urratsak

Duela 150 urtera arteko euskarazko liburugintza ia erabat erlijiosoa izan zen. Poesian, noizbehinka, amodiozko bertsoak eta kopla jostalariak idazten ziren. XIX. mendean aparteko garrantzia eduki zuen nobelgintzak. Prosa ez-erlijiosoaren eremuan: Juan Antonio Mogelen "Peru Abarka", Jean Baptiste Daskonagarreren "Atheka gaitzeko oihartzunak", Jean Pierre Duvoisinen "Baigorriko zazpi liliak" eta Jean Baptiste Elisambururen "Piarres Adame".

Txomin Agirre

Bizimodurik gehiena Zumaiako mojen kaperau gisa igaro arren, Ondarroan jaio zen. Azkueren ikaskide eta adiskide izan zen, eta hura bezala abade. Hiru nobela idatzi zituen: "Aunemendiko lorea", "Kresala" eta "Garoa". Bizkaieraz idatzita daude lehenengo biak eta gipuzkeraz hirugarrena....

Jarraitu irakurtzen "Euskarazko liburugintzaren historia eta Txomin Agirre" »

Gabriel Aresti: bizitza, ibilbidea eta “Gizonaren ahoa” poema

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua2,48 KB

Gabriel Aresti: bizitza eta ibilbidea

Gabriel Aresti Segurola Bilbon 1933an jaiotako idazle eta poeta euskalduna da. Euskal literaturaren berritzaile nagusietarikoa izan zen, bai formaren, bai edukien aldetik. 1960ko hamarkadan, garai harekin oso lotuta, poesia sozial eta kritikoa egin zuen, Euskal Herriaren egoera salatzeko.

Erdaraz hazi eta hezi zen baina, ahalegin handia eginez eta Francoren garaian euskara ikasteko zeuden zailtasunen gorabeherekin, bere burua euskalduntzea lortu zuen. Poesiaren alorrean ezagunagoa bada ere, beste genero batzuk landu zituen: antzerkia, ipuina edo nobela. 1957an Euskaltzaindiako langile izendatu zuten. Bilbon hil zen 1975eko ekainaren 5ean, gibeleko gaixotasun baten ondorioz. Bere lan nagusia edo ezagunena...

Jarraitu irakurtzen "Gabriel Aresti: bizitza, ibilbidea eta “Gizonaren ahoa” poema" »