Berrezarkuntza sistema (1875-1923): ezaugarriak eta krisiak
Laburpena
Testuak Espainiako Berrezarkuntza sistema politikoa azaltzen du, 1875etik 1923ra arte izan zena. Sistemaren oinarriak, alderdi dinastikoen txandakatzea, hauteskunde iruzurra eta monarkiaren rola aztertzen dira. Gainera, Hirugarren Karlistada eta Kubako Gerra Luzea bezalako gatazka nagusiak eta Espainiak kolonia galtzea deskribatzen dira.
Funtsezko puntuak
- Berrezarkuntza sistema 1875etik 1923ra bitartean egon zen, Cánovasek asmatua Seiurteko Demokratikoaren ondoren.
- Alderdi dinastikoek (kontserbadoreak eta liberal-fusionistak) txandakatzen zuten gobernuan.
- Hauteskundeak manipulatuak zeuden (pucherazoa, zerrenda faltsutzea eta kazikismoa bidez).
- Hirugarren Karlistada 1876an amaitu zen armada karlista mende hartuta.
- Kubako Gerra Luzea AEBren esku-hartzearekin amaitu zen eta Espainiak Kuba, Filipinak eta Puerto Rico galdu zituen Pariseko Itunaren bidez.
Berrezarkuntza sistema 1875etik 1923ra bitartean egon zen sistema politikoari deitzen diogu. Seiurteko Demokratikoan izandako esperientziaren ondoren, Cánovasek asmatutako sistema honen bidez, Espainiako politikari egonkortasuna eskaini nahi izan zitzaion.
Sistemaren oinarriak eta ezaugarriak
Sistema honen oinarri nagusiak monarkia eta Gorteak ziren. Sistema politiko honen ezaugarri nagusiak hauek ziren:
- Monarkia indartzea (eskumen ugari eta sistemaren gaineko epailearen funtzioarekin);
- Alderdi-biko txandakatze sistema (Alderdi Dinastikoak: kontserbadoreak eta liberal-fusionistak);
- Hauteskunde sistema kontrolpean izatea ("pucherazo", zerrenda faltsutzea eta kazikismoaren bidez);
- Oligarkiaren interesak babestea;
- Elizaren interesak babestea eta Espainia birkatolizatzea;
- Armadaren babesarekin kontatzea, baina botere zibilaren menpe egonik (Erregearen kontrolpean).
Adostutako txandakatze sistema hori zela eta, sistema faltsutua eta ustelduta zegoen hasiera-hasieratik. Hauteskundeen manipulazioari esker (iruzurrari esker), bi alderdi nagusiei modu baketsuan gobernuan txandakatzeko eta gehiengo parlamentarioa lortzeko aukera ematen zitzaien (alderdi dinastikoek beti lortzen zuten diputatu guztien %80 baino gehiago), beste talde politikoak joko politiko honetatik kanpo geratuz (errepublikarrak, muturreko katolikoak, nazionalistak eta sozialistak). Demokraziarik gabeko sistema parlamentario baten aurrean gaude. Gainera, talde dinastiko batek gobernuan zegoenean bultzatutako legeak eta neurriak, beste taldeak gobernura iristean errespetatzen zituen.
Gatazka fronteak eta kolonia-galerak
Egonkortasuna lortzeko, ezinbestekoa zen Espainiak irekita zituen bi gatazka fronteekin amaitzea: Hirugarren Karlistada eta Kubako Gerra Luzea.
- Lehenengo kasuan, 1876an, armada karlista mende hartuta amaitu zen gerra.
- Bigarren kasuan, Zanjóngo Itunarekin ere etenaldia lortu zen. Itun horretan hartutako hitzarmen batzuk ez ziren bete, eta horrek gerra berriro piztu zuen. Une honetan, AEBk (interes ekonomiko eta estrategikoak zirela eta) Kubako independentisten alde esku hartzea erabaki zuen, eta horrek Espainiak amore eman behar izatea ekarri zuen (Espainiako armada ahulagoa baitzen). Gatazka honekin, Espainiak ez Kubako kolonia soilik, baita Filipinak eta Puerto Rico ere galdu zituen. Pariseko Itunaren bitartez, Espainiak galdu egin zituen, eta hiru lurralde hauek AEBren protektoratu izatera pasa ziren.
Deskargatu
PDF Word HTMLOhiko galderak
Zer izan zen Berrezarkuntza sistema?
1875etik 1923ra bitartean Espainian egon zen sistema politikoa da, Cánovasek asmatua. Alderdi dinastikoen txandakatzean oinarritzen zen eta monarkia indartzen zuen.
Nola lortzen zituzten alderdi dinastikoek gehiengo parlamentarioa?
Hauteskundeak manipulatuz, pucherazoaren, zerrenda faltsutzearen eta kazikismoaren bidez. Diputatuen %80 baino gehiago alderdi dinastikoek lortzen zuten.
Zergatik galdu zuen Espainiak Kuba, Filipinak eta Puerto Rico?
Kubako Gerra Luzean AEBk independentisten alde esku hartu zuelako. Espainiako armada ahulagoa zenez, Pariseko Itunarekin amore eman behar izan zuen.
Frogatu zeure burua
Berrikuspen-txartelak
Sakatu txartel bat erantzuna ikusteko.
Testa
AA bidez dokumentutik sortutako galderak: egiaztatu erantzunak testuarekin.