Gurdi hegaldunaren mitoa eta hautezpen naturala: Platon eta Darwin

Filosofia eta etika-n eguneratua2,56 KB

Laburpena

Dokumentuak Platonen gurdi hegalduna mitoa azaltzen du, arima arrazionala eta bere bi zatiak (zaldiak) irudikatuz. Ondoren, Darwinen hautezpen naturala eta Mendelen ekarpena laburtzen dira, eta filosofiaren historia eta kulturaren definizioa ere jorratzen dira.

Funtsezko puntuak

  • Platonen gurdi hegalduna mitoan, aurigak arima arrazionala irudikatzen du, eta bi zaldiek grinak eta adorea.
  • Zaldi gaiztoa desioa da eta arrazoimenaren aurka dago; arrazoimenak gidatu behar du.
  • Hautezpen naturalaren arabera, ingurumenera hobeto egokitutako norbanakoek bizirik irauten dute eta ezaugarriak ondorengoei transmititzen dizkiete.
  • Darwinen teoriak ez zuen azaldu nola transmititzen diren aldaketak; Gregor Mendelek galdera hori argitzeko lehen urratsak eman zituen.
  • Filosofiaren historian lau garai bereizten dira: kosmologikoa, antropologikoa, sistema handiena eta etikoa (helenismoa).
  • Tylorren definizioaren arabera (1871), kultura jakintzak, sinesmenak, artea, morala, zuzenbidea eta usadioak barne hartzen dituen multzo konplexua da.

Frogatu zeure burua

GURDI HEGALDUNAREN MITOA

Platonek azaltzen du giza arimak jainkozko zati bat duela, arima arrazionala; aurigak irudikatzen du zati hori, eta beste bi zatiak, zaldiak, gidatu behar lituzke hark. Zaldiak gorputzari berezkoak zaizkion izaera materialaren eta grinatsuaren irudikapena dira: zaldi zintzoak adorea eta indarra inudikatzen ditu, baina, arrazoimenaren zerbitzura ez badago, indar hori suntsitzalea da. Zaldi gaiztoak desioa irudikatzen du, eta arrazoimenaren aurka dago, arrazoimenak gidatu egin behar du, kaltegariak diren kontrolik gabeko grinek arima galbidera eraman ez dezaten.

HAUTEZPEN NATURALA

existentziaren aldeko borrokak mugatzen du ongien egokituriko nor banakoen iraupena; ingurumenera egokitzeko ezaugari onenak dituzten norbanakoek aurrera egingo dute bizitzan, besteak, ordea, desagertuko dira. Horiek ondorengoei utziko dizkiete beren aparteko ezaugarriak. Horrela, biziaren aldeko borrokan abantailatsuak diren aldaketa txikien baturak, denbora luzez gaur ezagutzen ditugun espezien sorrera ekarri zuen.

Darwinen teoriak eboluzionismoa Lamarcken ideiek baino hobetu azaldu zuen arren, zenbait auzi azaldu gabe utzi zituen, adibidez, nola transmititzen diren aldaketa horiek guztiak. Arazo hori azal zezakeen teoria Gregor Mendel-ek (1822- 1884) proposatu zuen eta galdera hori argitzeko lehen urratsak eman zituen.

FILOSOFIAREN HISTORIOA

Garai kosmologikoa: greziar kolonietan k.a.VI mendean

fenomeno naturalen azalpen arrazionala. Arjearen bila

AURRESOKRATIKOAK

Garai antropologikoa: Atenasen k.a.V mendean

Gizakiari buruzko hausnarketa

SOKRATES eta SOFISTAK

Sistema handiak: Atenasen k.a.IV mendean

Lehen aldiz sistema filosofikoa osoak: metafisika, ezagutza, antropologia, etika, politika

PLATON eta ARISTOTELES

Garai etikoa HELENISMOA

Jokaera zuzena eta zoriontasunaren bilaketa

Epikureismo eta estoizismo, zinismoa...

KULTURA

Terminoa letineko colere hitzetik dator, eta “lurra lantzea” esan nahi du; natura hitzak berriz, nacere aditzean du jatorria, eta latinez “jaio” esan nahi du.

1871. urtean E. B. Tylor antropologoak emandako definizioaren arabera, kultura “multzo konplexu bat da: jakintzak, sinesmenak, artea, morala, zuzenbidea eta usadioak barne hartzen ditu, bai eta gizakiak, gizarte bateko kide den aldetik, bereganatu dituen beste gaitasun edo ohitura batzuk ere”

Deskargatu

PDF Word HTML

Ohiko galderak

Zer irudikatzen du aurigak Platonen gurdi hegalduna mitoan?

Aurigak giza arima arrazionala irudikatzen du, jainkozko zati bat dena, eta bi zaldiak gidatu behar ditu.

Zergatik da suntsitzailea zaldi zintzoaren indarra arrazoimenik gabe?

Testuaren arabera, zaldi zintzoaren adorea eta indarra arrazoimenaren zerbitzura ez badaude, indar hori suntsitzailea da.

Zer dio hautezpen naturalak?

Existentziaren aldeko borrokak ingurumenera hobeto egokitutako norbanakoen iraupena mugatzen du, eta horiek ezaugarriak ondorengoei uzten dizkiete.

Nork proposatu zuen Darwinen teoriak azaldu gabe utzitako galdera argitzeko teoria?

Gregor Mendelek proposatu zuen, eta galdera hori argitzeko lehen urratsak eman zituen.

Frogatu zeure burua

Berrikuspen-txartelak

Sakatu txartel bat erantzuna ikusteko.

Testa

1. Platonen mitoan, zer irudikatzen du aurigak?
2. Zer irudikatzen du zaldi gaiztoak?
3. Hautezpen naturalaren arabera, nork irauten du bizitzan?
4. Zer azaldu gabe utzi zuen Darwinen teoriak?
5. Nork eman zituen lehen urratsak transmisio horren argitzeko?
6. Zein garaitan sortu ziren sistema filosofiko osoak Atenasen?

AA bidez dokumentutik sortutako galderak: egiaztatu erantzunak testuarekin.