Apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Espainiako Gerra Zibila: bandoak, indarrak eta nazioarteko laguntza

Historia-n eguneratua2,85 KB

Nazioarteko Egoera eta Gerra Zibilaren Aurrekariak

1930eko hamarkadan, Europan, krisi ekonomiko zabala gertatu zen, eta horren ondorioz, enfrentamenduak ezkertiarren eta eskuindarren artean oso gogorrak izan ziren. Demokrazia mantentzea zaila zen, eta egoera honek Gerra Zibilera eramango du Espainia.

Ondorioak: Gerra Zibilaren Saiakera Europan

Espainiako Gerra Zibila saiakera bat izango da Europarentzat. Bandoak ondo definitzea beharrezkoa da:

  • Matxinatuak
  • Errepublikarrak

Banaketa Geografikoa

  • Matxinatuak: Andaluziako mendebaldea, Gaztela Zaharra, Extremadurako iparraldea, Galizia, Nafarroa, Aragoiko mendebaldea eta hiri batzuk.
  • Errepublikarrak: Katalunia, Valentzia, Andaluziako ekialdea, Gaztela-Mantxa, Madril, Aragoiko ekialdea, Asturias, Kantabria,
...
Jarraitu irakurtzen "Espainiako Gerra Zibila: bandoak, indarrak eta nazioarteko laguntza" »

Euskal hezkuntza-sistema: hizkuntza-ereduak, ebaluazioa eta erronkak

Magisteritza-n eguneratua2,96 KB

Hezkuntza elebidun motak

Hezkuntza-sistema elebidunak sailkatzeko irizpideak helburuak, ikasleen jatorria eta irakasleen gaitasuna dira. Ereduak sailka daitezke hizkuntza bat irakastea helburu dutenetan (sumertsioa) edo mantentze-ereduetan, non lehen hizkuntza errespetatu eta balioesten den.

Murgiltze-ereduek (D eredua kasu) elebitasun orekatua lortzea dute helburu, irakasle elebidunen eta inplikazio sozial handiaren bidez, ikasleek hizkuntza bat baino gehiago erabil dezaten prestatuz eta eleaniztasun inklusiboa bermatuz.

Murgiltze programen ezaugarriak

Murgiltze-programen helburu nagusia ikasle guztiak elebidun edo eleanitzak izatea da. Programa hauetan, irakasleak elebidunak dira eta ikaskuntza gehitzailea da; ikaslearen lehen hizkuntza errespetatu...

Jarraitu irakurtzen "Euskal hezkuntza-sistema: hizkuntza-ereduak, ebaluazioa eta erronkak" »

Psikologiaren adar nagusiak eta mugikorraren eragina ongizatean

Psikologia eta soziologia-n eguneratua5,01 KB

Ekintza baino lehen erantzuteko galderak

Mugikorra alde batera uzteak ongizate pertsonalean duen eragina

Zer iritzi duzu mugikorra alde batera uzteak zure ongizate pertsonalean izan dezakeen eraginari buruz?

Erantzunak:

  • Mugikorra alde batera utziz gero, nire jardueretan gauza gehiago egingo nituzke; hau da, denbora beste modu batera kudeatuko nuke eta TikTok edo beste sare sozialetan ematen dudan denbora beste gauza batzuetan emango nuke.
  • Hobeto kontzentratuko nintzatekeela ikastean eta hobeto egingo nukeela lo.
  • Ondorio positiboak izan ditzakeela uste dut; beste gauza batzuk egiteko aukera eman diezadake, beste gauza batzuei arreta eskainiko nieke...
  • Uste dut mugikorra alde batera uzteak nire ongizate pertsonala hobetu dezakeela.
  • Onuragarria izango
...
Jarraitu irakurtzen "Psikologiaren adar nagusiak eta mugikorraren eragina ongizatean" »

Lanaldia, ordutegiak eta soldata: eskubideak eta atsedenak

Zuzenbidea-n eguneratua5,61 KB

Lanaldia: lan-jardueraren iraupena

Lanaldia: Langileak bere lan-jarduera egiten ematen duen denbora da.

Lanaldi motak

  • Urteko lanaldi arrunta: astean 40 ordu, urteko kopurua kontuan hartuta.
  • Lanaldia erregularra: aste guztietan ordu kopuru bera egiten da (adibidez, egunero 9 ordu).
  • Lanaldia irregularra: asteko lanaldiaren iraupena aste batetik bestera alda daiteke.
  • Lanaldia irregularra eta erregularra: lanaldien artean 12 orduko atsedena; baita asteko atsedena ere.

Lanordutegia: lana eta atsedenaren banaketa

Lan ordutegia: Langilearen laneko eta atsedeneko denboraren banaketa.

  • Etengabea
  • Zatitua
  • Zurruna
  • Malgua

Gaueko lana

Gaueko lana: gaueko 22:00etatik goizeko 06:00etara egiten den lana. Gutxienez egunean 3 ordu gaueko orduak direnean hartzen da gaueko lana.

...

Jarraitu irakurtzen "Lanaldia, ordutegiak eta soldata: eskubideak eta atsedenak" »

Irakurketaren ulermena Lehen Hezkuntzan: metodoak eta estrategiak

Psikologia eta soziologia-n eguneratua4,74 KB

Irakurketaren Ulermena Lehen Hezkuntzan

Irakurketa metodoak

  1. Metodo Sintetikoak: Irakurtzen ikasten hasten garenean, lehendabiziko hizkien izenak ikasten ditugu, gero silabak osatzen ditugu, eta azkenik, hitzak eta esaldiak ulertzen ditugu.
    1. Metodo Tradizionala: Argazkiak erabiliz lehen hizkiak ikasiko ditu, ondoren, kartilekin hitzak eta esaldiak.
    2. Metodo Berria: Bi ideologia nagusi bereizten dira:
      • M. Montessori: Garapen fonetikoa dugu, nahiz eta entzumen, grafomotrizitate eta ikusmen ariketak sartu. Prozesuak 3 etapa ditu: 1- Giharrak landu (eskuak batez ere, idazmena lantzeko), 2- Hizkuntza zeinuen oroimen muskularra garatu; eta 3- Hitz eraketaren garaia.
      • Gateño: Helduei zuzendutako irakurmen ikaskuntza; azken aldian haurrei baita ere. Oroimenean
...
Jarraitu irakurtzen "Irakurketaren ulermena Lehen Hezkuntzan: metodoak eta estrategiak" »

Suplikazio, kasazio eta kexa errekurtsoak lan jurisdikzioan

Frantsesa-n eguneratua4,93 KB

Suplikazio-errekurtsoa

Gizarte arloko epaitegiek emandako epaien aurka, Justizia Auzitegi Nagusiaren (JAN) aurrean aurkezten da.

Ezin dira ebazpen guztiak inpugnatu, bakarrik:

  • Epaiak: Ez guztiak (adibidez, oporrei buruzkoak ezin dira errekurritu suplikazio bidez).
  • Autoak (hiru kasu zehatzetan):
    1. Epaileak eskumenik ez duela dioen ebazpenaren aurka jarritako berraztertze-errekurtsoa ebazten duen autoa.
    2. Inhibizio-errekerimendua ezetsi dela adierazten duena, baldin eta gai horretan suplikazio-errekurtsoa tarteka badaiteke.
    3. Epaia betearazteko prozesuetan tartekatutako berraztertze-errekurtsoa ebazten dutenak, baldin eta betearazi beharreko epaia suplikazio bidez errekurritu badaiteke eta autoak prozesuan erabaki gabeko puntuak ebazten baditu.

Ezin dira errekurtso...

Jarraitu irakurtzen "Suplikazio, kasazio eta kexa errekurtsoak lan jurisdikzioan" »

Bizidunen erreinuak: Monera, Protista, Fungi eta Plantae

Biologia-n eguneratua3,61 KB

Monera Erreinua

Monera erreinuan zelula bakar eta prokariotiko guztiak daude, hau da, nukleorik gabekoak. Hauek dira forma nagusiak:

  • Kokoak: Borobilak dira.
  • Estreptokokoak: Elkartutako kokoak.
  • Baziloak: Bastoi itxurakoak.
  • Bibrioak: Koma itxurakoak.
  • Espirilioak: Espiral itxurakoak.

Elikadura motaren arabera, honela sailkatzen dira:

  • Autotrofoak: Beren kabuz elikatzen dira.
  • Heterotrofoak: Beste bizidun bat edo horrek egindakoa janez elikatzen diren izaki bizidunak.
  • Hartzitzaileak: Substantzia bat beste batean bihurtzen dutenak.
  • Saprofitoak: Hildako izakiak jaten dituztenak.
  • Bizkarroiak: Beste izaki batzuen kontura bizi direnak.

Protista Erreinua

Protista erreinukoak eukariotikoak eta izaki bizidun sinpleak dira.

Protozooak

Zelulabakarrak eta heterotrofoak dira:...

Jarraitu irakurtzen "Bizidunen erreinuak: Monera, Protista, Fungi eta Plantae" »

Faxismoaren ezaugarriak eta Italia Gerra Handiaren ostean

Historia-n eguneratua2,44 KB

Demokraziaren ondamena, faxismoa

Faxismoaren ezaugarri nagusiak

Definizioa: Faxismo hitza Mussolinik sorturiko talde politikotik dator. Izen hori, azkenean, Mussoliniren mugimenduaren antzeko erregimen eta mugimendu guztiak izendatzeko erabili zen.

Printzipio nagusienak

  1. Nazionalismo erradikala: Sarritan, herri garaituen edo etsien nazionalismoa izaten da. Ustezko eskubideren bat ez lortzearen eraginezkoa, Italiaren kasuan. Gerra Handiaren amaieran, eurek nahi zutena ez lortzearen ondoriozko etsipenean euskarritu zen faxismoa.
  2. Antiparlamentarismoa: Faxismoa parlamentuaren eta liberalismoaren kontrakoa da. Faxismoaren ustez, sistema demokratikoek herritarren arteko zatiketa eragiten zuten, eta, beraz, herriaren ahultasuna zekarten.
  3. Arrazoiarekiko mesfidantza:
...
Jarraitu irakurtzen "Faxismoaren ezaugarriak eta Italia Gerra Handiaren ostean" »

Foruen abolizioa (1876): testuingurua, bilakaera eta ondorioak

Historia-n eguneratua3,53 KB

Foruak Indargabetzeko Lege Agindua (1876): Testuingurua eta Edukia

Foruak Indargabetzeko Lege Aginduaren sarrera eta artikuluak ditugu aztergai. 1876ko uztailaren 25ean argitaratu zen Gaceta de Madrid Estatuko aldizkari ofizialean. Dokumentu historiko, publiko, lehen mailako, politiko eta juridikoa da. Alfontso XII.a Espainiara itzuli zenean, Cánovas del Castillo izendatu zuen gobernuburu, eta honek 1876ko Konstituzioa prestatu zuen, monarkia parlamentario moderatua ezartzeko. Alderdi Kontserbadorea eratu zuen; bertako lider nagusia izan zen 1897an anarkista batek hil zuen arte.

Foruen Bilakaera Historikoa

Foru erabilera erkidegorako mesedegarria denean, lege balioa du eta idatziz jasotzen da. Antzinako Erregimenak bizimodu horri aldaketa handirik...

Jarraitu irakurtzen "Foruen abolizioa (1876): testuingurua, bilakaera eta ondorioak" »

Nafarroako baliabide hidrikoak eta landareria: urtegiak, ubideak eta begetazio-eremuak

Geografia-n eguneratua2,94 KB

Nafarroako Baliabide Hidrikoak

Nafarroan gaur egun 10 urtegi daude, eta ur baliabideen %10 bertan pilatzen da (530 hm³). Erabilpenak ezberdinak dira: kontsumoa, ureztaketa eta energia elektrikoa lortzea.

Urtegiak zonaldeka sailkatuak

Ipar-mendebaldea:

  • Leurza, Urrotz-en kokatua, energia elektrikoa lortzeko bideratua.
  • Artikutza, Goizuetan kokatua, Donostia hornitzeko.
  • Añarbe, Aranon kokatua, elektrizitatea lortzeko.
  • San Antón, Lesakan, Hondarribia eta Irun hornitzeko.

Ipar-ekialdea:

Pirineoetako haranetan 4 urtegi daude:

  • Eugi, Arga ibaiaren goiko ibilguan, Iruña hornitzeko.
  • Irabia, Irati ibaiaren goiko ibilguan, erabilpen hidroelektrikoa.
  • Usoz, Irati ibaian, elektrizitatea lortzeko.

Erdialdea:

Nafarroako erdialdean hiru urtegi daude:

  • Alloz, Salado ibaiaren
...
Jarraitu irakurtzen "Nafarroako baliabide hidrikoak eta landareria: urtegiak, ubideak eta begetazio-eremuak" »