Euskal maileguak: jatorria eta egokitzapen fonologikoa

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua4,67 KB

Laburpena

Dokumentuak euskarako lexikoaren bi talde bereizten ditu: ondare zaharreko hitzak eta maileguak. Latinetik eta erromantzeetatik datozen maileguen jatorria azaltzen du, baita zeltiberiera, iberiera, germaniarra eta arabiarra bezalako beste hizkuntza batzuen eragin posiblea. Azkenik, maileguek euskaran jasan dituzten egokitzapen fonologikoak (/f/ hotsa, muta cum liquida taldeak) eta aldaerak aztertzen ditu.

Funtsezko puntuak

  • Euskaraz ondare zaharreko hitzak antzinagoko euskaratik datoz, eta maileguak nagusiki latinetik eta lau erromantzetatik (gaztelania, nafar erromantzea, gaskoiera eta frantsesa).
  • Ez dago kalkulu zehatzik maileguen eta ondare zaharreko hitzen proportzioari buruz; testuaren arabera, gehiena maileguak dira.
  • Maileguak hizkuntza hartzailearen egitura fonologiko eta morfologikora egokitzen dira.
  • Latineko /f/ hotsa euskarak /b/ edo /p/ bezala ordezkatu zuen, euskal fonologian horrelako hotsik ez zegoelako.
  • Euskarak muta cum liquida taldeak ekiditeko epentesia (libru > liburu) edo herskariaren galera (gloria > loria) erabiltzen zituen.
  • Hitz beraren egokitzapen desberdinak daude (adibidez, lat. cruce > gurutze, kurutze, krutze...) garai ezberdinetako maileguak direlako eta ahoskeran edo idazkeran oinarritzen direlako.

Frogatu zeure burua

Euskal Maileguak: Jatorria eta Egokitzapenak

Hizkuntza ororen lexikoan bi talde bereizi behar dira: batetik, ondare zaharreko hitzak; bestetik, maileguak. Euskaraz, ondare zaharreko hitzak dira antzinagoko euskaratik datozenak (Erdi Aroko euskaratik, etab.). Maileguak, berriz, nagusiki latinetik eta lau erromantzetatik (gaztelania, nafar erromantzea, gaskoiera eta frantsesa) datozen hitzak dira.

Ez dago kalkulu zehatzik zein proportzio duen talde bakoitzak. Bi muturretako iritziak zabaldu dira: badira euskaraz berrogei bat mailegu baino ez direla uste dutenak, baita lexikoaren erdia baino gehiago mailegatutako hitzek osatzen dutela uste dutenak ere. Dudarik gabe, gertuago gaude bigarrenetik: ondare zaharreko hitzak oso gutxi dira (edo nahi baino gutxiago dira), eta metodoak zenbat eta gehiago zorroztu, orduan eta gutxiago aurkituko ditugu.

Euskal Maileguen Jatorri Anitza

Euskal maileguak hizkuntza eta garai ezberdinetakoak dira, baina oparoenak eta ezagunenak azken hogei mendeetan sartu dira, gorago esan bezala, latinetik lehendabizi, auzo erromantzeetatik gero. Latin eta erromantzeetatik datozen maileguak, ordea, ez dira bakarrak. Baliteke erromatarren aurreko garaiko alboko hizkuntzetako maileguren bat ere egotea, zeltatik (zehatzago, zeltiberieratik edo galieratik) eta iberieratik, baina orain arte eremu horiek ez dute emaitza ziurrik lortu. Era berean, baliteke V. mendetik aurrera mailegu germaniarrak eta VIII. mendetik aurrera arabiarrak sartu izana, baina hemen ere ez da frogatu mailegu zuzenik dagoenik; izan ere, badirudi denak edo gehienak erromantzeen bitartez iritsiak direla.

Maileguen Egokitzapena Euskaran

Maileguak normalean egokitu egiten zaizkio hizkuntza hartzailearen egitura fonologiko eta morfologikoari. Hortaz, egokitzapenaz hitz egin behar dugu. Jarraian, alor bakoitzean euskal maileguek jasan dituzten egokitzapenak aztertuko ditut.

Egokitzapen Fonologikoak

Fonologia mailan, hots arrotzak hizkuntza hartzailearen hots hurbilenarekin ordezkatzen dira. Hotsez gain, egitura fonologiko arrotzak ere hizkuntza hartzailearen fonotaktikaren galbahetik igarotzen dira. Hona hemen euskarari dagozkion zenbait adibide:

  • /f/ hotsa: Euskal fonologian halako hotsik ez zegoen garaian, badirudi euskarak bortitz/ahul oposaketa zuela. Hori dela eta, /b/-rekin ordezkatuta azaltzen zaigu, horixe baitzen ezpainkarietan hurbilena, /f/-ren ahultasunari begiratuta. Adibidez: lat. ficu > biku. Geroago, herskarietan ahostun/ahoskabe oposaketa gailendu zenean, /p/-rekin ordezkatu zen, /f/-aren ahoskabetasunari begiratuta. Adibidez: paltsu, peria, pesta, inpernu…
  • Muta cum liquida taldeak: Euskarak ez zuen kontsonante-bilkurarik onartzen, eta horiek ekiditeko estrategia desberdinak erabiltzen zituen.
    • Batetik, epentesia erabil zezakeen, kontsonante-bilkuraren eskuinean zegoen bokal berbera txertatuz. Adibidez: libru > liburu; gratia > garazi; fronte > boronte; granu > garau.
    • Bestetik, hitz hasierako kontsonante-bilkuretan herskariak gal zitzakeen: Adibidez: gloria > loria; claru > laru.

Nolanahi ere, hedadura handiko, denbora luzeko eta harreman estuko ukipen-egoeretan, fonema berriak sor daitezke hizkuntza hartzailean. Hots, haren fonema inbentarioa aldatzera irits daiteke, baita haren fonotaktika ere. Euskararentzat proposatu ditugun bi adibideak, hala /f/ nola muta cum liquida taldeak, biak onartu egin dira gerora, nahiko bakan eta bazterreko badira ere. Euren onarpenaren kronologia aztertzeko dagoen arren, ematen du azken mendean egin dutela sarbide gehiena.

Egokitzapenaren Aldaerak

Bestalde, maiz gertatzen da hitz bat era batera eta beste bat bestera egokitu izana, baita batzuetan hitz beraren egokitzapen desberdinak egotea ere. Ikus ditzagun zenbait adibide:

  • Latineko /f/-k hitz hasieran emaitza oso desberdinak ditu euskaraz, are hitz berean ere: lat. filu > eusk. piru, phiru, firu, biru, iru…
  • Lat. cruce > eusk. gurutze, gurutz, kurutze, krutze, kurutxe, krutxe, kurtxe, kutze, kutxe, gurtze, grutze…

Arrazoiak bi dira:

  • Batetik eta nagusiki, garai ezberdinetako maileguak dira, hau da, garaian garaiko egokitzapenak jasan dituztenak.
  • Bestetik, batzuk ahoskeran oinarrituak izan daitezke, eta beste batzuk idazkeran.

Deskargatu

PDF Word HTML

Ohiko galderak

Zer dira euskal maileguak?

Euskaraz maileguak latinetik eta lau erromantzetatik (gaztelania, nafar erromantzea, gaskoiera eta frantsesa) datozen hitzak dira. Ondare zaharreko hitzetatik bereizten dira, antzinagoko euskaratik datozelako.

Nola egokitzen dira latinezko /f/ hotsa duten hitzak euskaraz?

Euskal fonologian /f/ hotsik ez zegoenez, /b/ edo /p/ hotsarekin ordezkatu zen. Adibidez, lat. ficu > biku, eta paltsu, peria, pesta bezalako hitzetan /p/ agertzen da.

Zer da muta cum liquida taldea eta nola egokitu zen euskaran?

Herskari bat eta likido bat (r, l) batzen dituen kontsonante-bilkura da. Euskarak ez zuen kontsonante-bilkurarik onartzen, beraz epentesia erabiltzen zuen (libru > liburu) edo hasierako herskaria galtzen zuen (gloria > loria).

Frogatu zeure burua

Berrikuspen-txartelak

Sakatu txartel bat erantzuna ikusteko.

Testa

1. Zein da maileguen jatorri nagusia euskaraz?
2. Nola ordezkatu zen latineko /f/ hotsa hasiera batean euskaraz?
3. Zein estrategia erabiltzen zuen euskarak muta cum liquida taldeak ekiditeko?
4. Zergatik dago hitz beraren hainbat egokitzapen euskaraz?

AA bidez dokumentutik sortutako galderak: egiaztatu erantzunak testuarekin.