Apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Iraupena, maiztasuna eta behar/nahi izan aditzak

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua2,74 KB

Iraupena eta maiztasuna adierazteko arauak

1. Iraupena adierazteko

Absolutiboaz eta instrumentalaz gainera, inesiboa erabiltzen da maiz iraupena adierazteko sintagmetan. Inesiboko sintagma hauei dagokienez, mugagabea erabiltzea zilegi izanagatik, mugatu singularra erabiltzea hobesten da honako kasu honetan: zenbatzailedun sintagma horrek adierazten duen denbora etengabeko unitate bakar gisa hartzen denean, hots, inesiboaren bidez prozesu edo gertaera baten iraupena adierazten denean.

Hauetan denetan iraupena adierazten da. Iraupenik adierazten ez denean, noski, mugagabeak ohiko lekua izango du. Hiru urteko iraupena adierazi beharrean hiru urte desberdinetan gertatu den zerbait adierazi nahi bada, mugagabea beharko da.

2. Maiztasuna adierazteko

  • Maiztasuna
...
Jarraitu irakurtzen "Iraupena, maiztasuna eta behar/nahi izan aditzak" »

Historiaren aroak: Antzinaroa, Erdi Aroa, Aro Modernoa eta Aro Garaikidea

Gizarte zientziak-n eguneratua4,38 KB

Historiaren garapena aroetan banatuta aztertu ohi da, eta aro bakoitzak bere ezaugarri bereziak ditu.

Antzinaroa

  • HASI k.a. 3500. Idazkera sortu zen.

  • BUKATU 476 k.o. Erromatar Inperioaren amaiera.

Erdi Aroa

  • HASI 476 k.o. Erromatar Inperioaren amaiera.

  • BUKATU k.o. 1453 Konstantinoplaren turkiarren konkista.

  • K.o. 1492 Kristobal Kolon Amerikara iritsi zen.

Aro Modernoa

  • HASI k.o. 1453 Konstantinoplaren turkiarren konkista.

  • BUKATU 1798. Frantziako Iraultza.

Aro Garaikidea

  • HASI 1798. Frantziako Iraultza.

  • BUKATU 2000. Gaur egun

Gaztela eta Portugalek Tordesillasko Ituna sinatu zuten 1494an. Itunean meridiano bat egitea erabaki zen. Meridiano bat jarri zuten Azore uharteetan. Meridianotik mendebaldera zeuden lurrak Gaztelarentzat izango ziren, eta ekialdera zeudenak...

Jarraitu irakurtzen "Historiaren aroak: Antzinaroa, Erdi Aroa, Aro Modernoa eta Aro Garaikidea" »

XIX. mendeko iraultzak: 1820, 1830 eta 1848ko mugimenduak

Historia-n eguneratua8,11 KB

Mugimendu Iraultzaileak XIX. mendean

5.2. 1820ko Mugimendu Iraultzaileak

Mugimendu hauek ezaugarri hauek zituzten:

  • Klandestinitatean zeuden sozietate sekretuek antolatu zituzten iraultzak, horien artean masoneria eta karbonarioak nabarmentzen ziren.
  • Altxamendu militarra izan zen gobernuen kontra joateko modua.
  • Estatu iraultzaile gehienak Mediterraneo aldean aurkitzen ziren: Grezia, Napoli eta Piemontera, Turin, Espainia eta Portugal.
  • Helburu politikoak: monarkia absolutuekin bukatu nahi zuten eta kasu batzuetan mugimendu abertzaleak izan ziren.
  • Buruzagiak, orokorrean, intelektualak eta militarrak izaten ziren, gutxiengo bat.
  • Iraultza hauek oso gogor zapalduak izan ziren aliantza sistemak martxan jarri baitziren eta buruzagiak exekutatuak izan ziren.
...
Jarraitu irakurtzen "XIX. mendeko iraultzak: 1820, 1830 eta 1848ko mugimenduak" »

Elikagaien kontserbazioa: teknikak eta garrantzia

Biologia-n eguneratua3,31 KB

Elikagaien Kontserbazioa

Elikagaiak kontserbatzea beren jatorrizko ezaugarriak (itxura, usaina eta zaporea) alda ditzaketen eragileen (mikroorganismoak edo entzimak) ekintza ezeztatzean datza. Eragile horiek elikagaietatik kanpo (bakterioak, legamiak...) edo barruan (entzima naturalak) egon daitezke. Antzinatik, elikagaiak kontserbatzeko modu ugari erabili dira. Azken mende honetan kontserbatzeko teknika berriak landu dira eta horri esker bizimodu berriak garatu dira.

Elikagaiak kontserbatzeko teknikak bost talde nagusitan sailkatzen dira:

  • Beroaren bitartez
  • Hotzaren bitartez
  • Deshidratazioz bitartez
  • Gehigarri bitartez
  • Irradiazioz

Bero Bidezko Kontserbazioa

Elikagaiak tenperatura garaietan (70ºC-tik gora) jarriz gero, mikroorganismo eta entzima degradatzaileak...

Jarraitu irakurtzen "Elikagaien kontserbazioa: teknikak eta garrantzia" »

Ekosistemak: harreman interespezifikoak, ziklo biogeokimikoak eta giza eragina

Biologia-n eguneratua2,75 KB

Harreman Interespezifikoak

Organismo bizidunen arteko interakzioak dira, espezie berekoak edo desberdinetakoak izan daitezkeenak. Hauek dira nagusiak:

Mutualismoa (+,+)

Bi organismoek onura lortzen dute. Elkarren arteko erabateko menpekotasuna behar ez duen laguntza-harremana da. Ez dute zertan elkarrekin bizi behar (adibidez, krokodiloa eta txoria).

Sinbiosia (+,+)

Parte hartzen duten organismoen elkarren arteko laguntza-harremana da. Organismoak ezin dira euren kabuz, aldenduta, bizi (adibidez, likenak).

Komentsalismoa (0,+)

Bi izaki bizidunetatik batek onura lortzen du, bestea kaltetu gabe. Adibidez, marrazoak eta erremorak.

Parasitismoa (-,+)

Parasitoak onura lortzen du ostalariaren kontura, honi kaltea eraginez. Normalean, parasitoak ez du ostalariaren...

Jarraitu irakurtzen "Ekosistemak: harreman interespezifikoak, ziklo biogeokimikoak eta giza eragina" »

Digestio-aparatuaren eta arnas-aparatuaren funtzioak: laburpena

Biologia-n eguneratua2,9 KB

Digestioa-aparatuaren eginkizuna: elikagaiak mantenugai bilakatu eta substantzia soilagoak sortzen ditu, zeluletara iritsi eta haiek erabil ditzaten. Digestio-hodiak eta digestio-guruinak osatzen dute. Digestio-aparatua 4 gaixotasun: Apendizitisa, gastroenteritisa, hepatitisa, txantxarra. 2 guruin mota daude: guruin erantsiak; pankrea eta gibela eta digestio hodiko guruinak: heste meharra eta urdaila. Guruin erantsiak; digestio uruinak sortu eta hodiaren barnera jariatzen dituzte. Duodenoa: Este meharreko lehenengo zatia. Pankreak eta gibeleko uruinak jariatzen dira.

Beheranzko kolona ezkerrealdean dago, ondesteari lotuta. Digestio-hodiko heste-floraren funtzio nabarmenak: 1. kanpoko mikrorganismoetatik babesten gaituzte. 2. digeritu ezin ditugun...

Jarraitu irakurtzen "Digestio-aparatuaren eta arnas-aparatuaren funtzioak: laburpena" »

Erromantizismoaren ezaugarriak eta XIX. mendeko euskal olerkariak

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua2,26 KB

Erromantizismoaren Ezaugarriak

  • Ilustratuek arrazoimenean jarritako konfiantza sendoa eten egiten da. Erromantikoek ez dute uste ongizatea arrazoimenean eta jakintzan oinarritu daitekeenik. Ordura arteko ordena, lasaitasuna... baztertuz, subjektibotasuna, gizabanakoaren garrantzia... hobesten dira.
  • Mundua ezagutzeko ez dira eredu aproposak ez geometria ez matematika. Poetaren intuizioa da bidea. Bakoitza da norberaren munduaren sortzaile.
  • Honako hauek dira balio berriak:
    • Ideala.
    • Urruti-mina, bai denboran bai lekuan.
    • Sinbolismoa da muga lauso horietara iristeko bidea.
    • Norbanako sortzaileari guztizko autonomia aitortzen zaio, herrian erroturik bizi den sortzaileak hurbiltzen baikaitu ezagupen sakonetara. Hortik folklore, historia eta hizkuntza propioaren
...
Jarraitu irakurtzen "Erromantizismoaren ezaugarriak eta XIX. mendeko euskal olerkariak" »

Nahaste psikologikoak: jokabide anormalaren irizpideak eta sailkapena

Psikologia eta soziologia-n eguneratua2,61 KB

Oinarrizko Kontzeptuak

  1. Egonezin Subjektiboa: Gizartearen ohiturak onartu arren, lasai bizi ezin direnak (fobiak, obsesioak direla medio).

  2. Hutsune Psikologikoa: Bizitzako betebeharrei aurre egiteko gaitasun falta.

Jokabide Anormala Azaltzeko Irizpideak

1. Irizpide Morala

Ustezko normatik kanpora jokatzen zuten pertsonek naturaz gaindiko espirituren bat zutela uste zen. Horregatik, historian zehar pertsona horiek torturatu eta diskriminatu zituzten.

2. Irizpide Medikoa

Jokabide anormalak gaixotasun baten ondorio dira eta, beraz, gaixo horiek gainerako gaixoak bezala tratatu daitezke eta sendabidea dute.

3. Irizpide Psikologikoa

Ideia Nagusia

Prozesu mentalek eragina dute portaera nahasteetan.

Charlot (edo Charcot)

  • Hasieran sintomak aztertu zituen.
  • Behaketa
...
Jarraitu irakurtzen "Nahaste psikologikoak: jokabide anormalaren irizpideak eta sailkapena" »

Molekulen geometria eta substantzia ionikoen propietateak

Kimika-n eguneratua3,21 KB

Molekulen geometria (lotura bakuna)

Molekula: BeCl2

Elektroi bikote lotzaile: 2; Elektroi bikote aske: 0; Molekularen geometria: lineala

Molekula: BF3

Elektroi bikote lotzaile: 3; Elektroi bikote aske: 0; Molekularen geometria: trigonal laua

Molekula: CH4

Elektroi bikote lotzaile: 4; Elektroi bikote aske: 0; Molekularen geometria: tetraedrikoa

Molekula: CO2

Elektroi bikote lotzaile: 2; Elektroi bikote aske: 0; Molekularen geometria: lineala

Ohartarazpena: No olvidar la posición de los elementos dependiendo de la geometría de la molécula.

Molekulen geometria (lotura bikoitza)

Molekula: SO2

Elektroi bikote lotzaile: 2; Elektroi bikote aske: 1; Molekularen geometria: angeluarra (120°)

Molekula: NH3

Elektroi bikote lotzaile: 3; Elektroi bikote aske: 1; Molekularen

...
Jarraitu irakurtzen "Molekulen geometria eta substantzia ionikoen propietateak" »

Giza Baliabideen Kudeaketa: funtzioak eta garrantzia

Ekonomia-n eguneratua2,36 KB

Giza Baliabideen Kudeaketa

Enpresaren giza elementuarekin lotutako erabakien, ekintzen eta politiken multzoa da, enpresaren produktibitatea eta lehiakortasuna hobetzea helburu duena. Enpresak pertsonak hautatu eta prestatu behar ditu, gero baliabideak eman eta premiak bultzatu.

Giza Baliabideen Kudeaketaren Funtzioak

  • Langileen antolakuntza eta plangintza: enpresako plantillaren antolakuntza, lanpostuen deskripzioa eta lanindarraren premia berrien plangintza.
  • Biltzea: enpresako lanpostu baterako izangai egokiak erakartzea helburu duten prozedurak. Enpresa barnekoa nahiz kanpokoa izan daiteke.
  • Hautaketa: zenbait hautaketa proba egin ondoren, bildutako hautagaietatik bat aukeratzea.
  • Harrera-planak: aukeratutako hautagaia enpresan integratzea errazteko
...
Jarraitu irakurtzen "Giza Baliabideen Kudeaketa: funtzioak eta garrantzia" »