Historiaren aroak: Antzinaroa, Erdi Aroa, Aro Modernoa eta Aro Garaikidea
Laburpena
Dokumentuak historiaren aroen banaketa aurkezten du: Antzinaroa, Erdi Aroa, Aro Modernoa eta Aro Garaikidea, bakoitzaren hasiera eta amaiera data nagusiekin. Gainera, Aro Modernoko garapen geografikoak (Tordesillasko Ituna, Vasco da Gama, Kristobal Kolon, Magallanes-Elkano), gizarte-antolaketa, ekonomia eta banku-jarduera azaltzen ditu.
Funtsezko puntuak
- Historia aroetan banatzen da: Antzinaroa, Erdi Aroa, Aro Modernoa eta Aro Garaikidea.
- Erromatar Inperioaren amaiera 476 k.o. da, Antzinaroa amaitzen eta Erdi Aroa hasten dena.
- Konstantinoplaren turkiarren konkista 1453an gertatu zen eta Aro Modernoaren hasiera markatzen du.
- Tordesillasko Ituna 1494an sinatu zuten Gaztelak eta Portugalek, Azoreetan jarritako meridianoarekin.
- Kristobal Kolon 1492an Amerikara iritsi zen, Gaztelako erregeen finantziazioarekin.
- Aro Modernoan burgesia gailendu zen eta merkataritza-konpainiak eta banku-jarduera garatu ziren.
Historiaren garapena aroetan banatuta aztertu ohi da, eta aro bakoitzak bere ezaugarri bereziak ditu.
Antzinaroa
HASI k.a. 3500. Idazkera sortu zen.
BUKATU 476 k.o. Erromatar Inperioaren amaiera.
Erdi Aroa
HASI 476 k.o. Erromatar Inperioaren amaiera.
BUKATU k.o. 1453 Konstantinoplaren turkiarren konkista.
K.o. 1492 Kristobal Kolon Amerikara iritsi zen.
Aro Modernoa
HASI k.o. 1453 Konstantinoplaren turkiarren konkista.
BUKATU 1798. Frantziako Iraultza.
Aro Garaikidea
HASI 1798. Frantziako Iraultza.
BUKATU 2000. Gaur egun
Gaztela eta Portugalek Tordesillasko Ituna sinatu zuten 1494an. Itunean meridiano bat egitea erabaki zen. Meridiano bat jarri zuten Azore uharteetan. Meridianotik mendebaldera zeuden lurrak Gaztelarentzat izango ziren, eta ekialdera zeudenak Portugalentzat.
Aro Modernoaren Garapena
Marco Polo (1254-1324) Veneziako merkataria izan zen.
Diego Caok Kongo ibaiaren bokalea aurkitu zuen eta 1487an, Bartolomeu Dias Afrikaren hego-muturreko Esperantza Oneko lurmuturrera iritsi zen.
1497an, Vasco da Gamak (c. 1469-1524) flota batekin irten zen Lisboatik. 1498an espedizioa Indiara iritsi zen, hari esker Portugalek Indiako ozeanoan zuen presentzia finkatu ahal izan zuen.
1500, Pedro Cabralek Brasil aurkitu zuen.
Kristobal Kolon ziur zegoen Lurra esferikoa zenaz, eta ekialderantz bidaiatuz Asiara iristea posible zela uste zuen. Bidaia finantzatzeko, proiektua Portugalgo erregeari aurkeztu zion eta hauek errefusatu zuten.
Geroago Errege-erregina Katolikoek eginkizuna finantzatzea erabaki zuten. Espedizioa 1492ko abuztuaren 3an irten zen.
Hainbat aste pasa eta gero, kostaldera iritsi ziren 1492ko urriaren 12an. Kolon Zipangora iritsi pentsatu zuen baina ez zen horrela.
Kolon San Salvador deitu zion uharteari eta gero Kubara eta Bahametara joan zen.
Geroago Ameriko Vespuziok frogatu zuen berriro eta Amerika jarri zion kontinenteari.
1519an Fernando Magallanesek espedizio bat egin zuen Atlantikoaren eta Barearen artean pasabide bat aurkitzeko.
Magallanes eta haren tripulazioa Amerikaren hegoaldera joan ziren kontinentearen ertzetik. Magallanes Filipinasen hil zen.
Azkenean Juan Sebastian Elkanok ordezkatu zuen Magallanesari eta Moluketara ailegatu eta gero Espainiara joan zen eta munduari lehenengo itzulia eman zion.
Gizartearen Antolakuntza
Gizarteak hiru estamentutan banatuta egoten jarraitu zuen. Nobleziak eta kleroak estamentu pribilegiatuak izaten jarraitu zuten, beraz, ez zuten zergarik ordaintzen eta goi-kargu betetzen zituzten.
Ez-pribilegiatuen barnean, burgesiak gailentasun handia lortu zuen. Merkatari handien zein bankarien familiek dirutza handiak egin zituzten.
Ekonomiaren Garapena
XV mendean biztanleriaren hazkundeak elikagai-eskaeraren hazkundea ere ekarri zuen, eta horrek, nekazaritza-produkzioan igoera bat. Lur berriak ustiatu behar izan ziren.
Artisau lanen eskaerak ere gora egin zuen, eta ondorioz, manufaktura-jarduerak garatu ziren.
Merkataritza eta Banku-Jarduera
Bide berrien ondorioz, merkataritza-eginkizunek kapital-inbertsio handiak behar zituzten. Arrisku handiak zituzten: batetik, itsasontzi batzuk bidaian urperatzen ziren, eta, bestetik, piratek itsasontziei eraso egin eta haietako salgaiak lapurtzen zituzten. Egoera horren aurrean merkatariak merkataritza-konpainietan biltzen ziren irabazi zein galerak banatzeko.
Bankariek kredituak eman zizkieten merkatariei eta txeke zein kanbio-letren erabilera hedatu zuten.
Banku-jarduera gero eta garrantzitsuagoa izan zen.
Deskargatu
PDF Word HTMLOhiko galderak
Noiz amaitu zen Antzinaroa?
Antzinaroa 476 k.o.an amaitu zen, Erromatar Inperioaren amaierarekin. Une horretatik aurrera Erdi Aroa hasi zen.
Zer izan zen Tordesillasko Ituna?
1494an Gaztelak eta Portugalek sinatutako ituna da, Azore uharteetan jarritako meridiano batekin lurraldeak banatzeko. Meridianotik mendebaldera zeudenak Gaztelarentzat izango ziren, eta ekialdera zeudenak Portugalentzat.
Nork aurkitu zuen Amerika?
Kristobal Kolonek 1492an iritsi zen Amerikara, Errege-erregina Katolikoen finantziazioarekin. Ameriko Vespuziok geroago frogatu zuen lurralde berria kontinente bat zela, eta haren izena jarri zion.
Frogatu zeure burua
Berrikuspen-txartelak
Sakatu txartel bat erantzuna ikusteko.
Testa
AA bidez dokumentutik sortutako galderak: egiaztatu erantzunak testuarekin.