Erromantizismoaren ezaugarriak eta XIX. mendeko euskal olerkariak
Laburpena
Dokumentuak Erromantizismoaren oinarrizko ezaugarriak azaltzen ditu: arrazoimenaren gainetiko konfiantza galdu, subjektibotasuna, sinbolismoa, urruti-mina eta artistaren autonomia. Ondoren, XIX. mendeko euskal olerkarien ezaugarriak aztertzen dira, erdi-ahozkotasuna, elizaren eta foruen gaiak eta baserri-munduaren ikuspegia nabarmenduz.
Funtsezko puntuak
- Erromantikoek ez dute uste ongizatea arrazoimenean eta jakintzan bakarrik oinarritu daitekeenik; poetaren intuizioa da mundua ezagutzeko bidea.
- Balio nagusiak: idealaren bilaketa, urruti-mina (denboran eta lekuan), sinbolismoa eta subjektibotasuna.
- Literatura erromantikoak arauak hausten ditu eta neoklasizismoaren estetikaren aurka doa.
- Norbanako sortzaileari autonomia osoa aitortzen zaio, folklorea, historia eta hizkuntza propioaren estimua sustatuz.
- XIX. mendeko euskal olerkariek erdi-ahozko estiloa erabiltzen dute, ahozkoaren eta idatziaren ezaugarriak batuz.
- Gai nagusiak: elizaren eta kristau-fedearen itzala, foruen galera, euskararen ardura eta euskal berezitasuna; baserri-munduaren ikuspegia eta naturaren mistizismoa.
Erromantizismoaren Ezaugarriak
- Ilustratuek arrazoimenean jarritako konfiantza sendoa eten egiten da. Erromantikoek ez dute uste ongizatea arrazoimenean eta jakintzan oinarritu daitekeenik. Ordura arteko ordena, lasaitasuna... baztertuz, subjektibotasuna, gizabanakoaren garrantzia... hobesten dira.
- Mundua ezagutzeko ez dira eredu aproposak ez geometria ez matematika. Poetaren intuizioa da bidea. Bakoitza da norberaren munduaren sortzaile.
- Honako hauek dira balio berriak:
- Ideala.
- Urruti-mina, bai denboran bai lekuan.
- Sinbolismoa da muga lauso horietara iristeko bidea.
- Norbanako sortzaileari guztizko autonomia aitortzen zaio, herrian erroturik bizi den sortzaileak hurbiltzen baikaitu ezagupen sakonetara. Hortik folklore, historia eta hizkuntza propioaren estimua.
- Artearen helburua artistak askatasunez lortzen duen edertasuna da.
- Benetako bizitza ez dago hemen. Maitasuna heriotzarekin lotuta agertzen da.
Literatura Erromantikoaren Ezaugarriak
- Subjektibotasuna, hau da, nitasunaren obsesioa. Arazo pertsonalak dira gai nagusi: maitasuna, heriotza... Baina kasu gehienetan, urrutiko eta aldietara egiten den txangoa bihurtzen da poetaren jarduna.
- Paisaiek eta eguraldiak askotan bat egiten dute idazlearen barne-egoerarekin.
- Neoklasizismoaren estetikaren aurka, arauak hausteko joera dago.
- Gaur egun ez dira ezaugarri horiek arrotz gaur egungo literaturan ere.
XIX. Mendeko Euskal Olerkariak
Oraindik erabat alfabetatu gabeko gizartea poliki hasi zen idatziaz gozatzen literatura. Estilo berri bat sortzen da, horretara, ahozkoaren eta idatziaren artekoa, bietako ezaugarriak dituena: erdi-ahozkotasunaren estiloa.
- Mundu egonkor baten lekuko edo adierazle dira. Gizarte hierarkizatu tradizionalaren testigantza dakarte. Ideologia-mailako desorekarik ez da ageri.
- Elizaren eta kristau-fedearen itzala sumatzen da.
- Garaiko gatazka politikoaren isla: foruen galera eta euskararen ardura.
- Euskal berezitasuna nabarmentzea.
- Baserri-munduko ikuspegia da nagusi. Naturaren mistizismoa.
- Bertsolarien ohiko moldeetan idazten dute, lehen aipatu ditugun erdi-ahozkotasunaren abantailak eskuratuz.
Deskargatu
PDF Word HTMLOhiko galderak
Zein dira Erromantizismoaren ezaugarri nagusiak?
Arrazoimenaren gainetiko konfiantza eten, subjektibotasuna, sinbolismoa, urruti-mina eta artistaren autonomia dira nagusiak. Ilustratuen ordena eta lasaitasuna baztertu eta gizabanakoaren garrantzia hobesten da.
Zer da erdi-ahozkotasuna XIX. mendeko euskal olerkarietan?
Ahozkoaren eta idatziaren artekoa den estiloa da, bietako ezaugarriak dituena. Bertsolarien ohiko moldeetan idazten dute, eta horrek abantailak ematen dizkie.
Zein gai nagusi agertzen dira XIX. mendeko euskal olerkarien lanetan?
Elizaren eta kristau-fedearen itzala, foruen galera eta euskararen ardura, euskal berezitasuna nabarmentzea eta baserri-munduaren ikuspegia dira gai nagusiak.
Frogatu zeure burua
Berrikuspen-txartelak
Sakatu txartel bat erantzuna ikusteko.
Testa
AA bidez dokumentutik sortutako galderak: egiaztatu erantzunak testuarekin.