DBH mailako Hizkuntza eta literatura ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Euskalkiak eta XX. mendeko euskal olerkariak

Hizkuntza eta literatura2,99 KB

Euskalkiak

Fonetikoak

  • Bokal aldaketak: berri/barri, txerri/txarri, irten/urten, ile/ule.
  • Hitz amaieran e > a: andra, lora, kuma.
  • Bokal elkarketa: A mugatzailea besteekin elkartzean (alaba-alabie-alabia, begia-begie-begiya).
  • Diptongoa apurtu J batekin: gorrija, aterkija...

Kontsonanteak eta hauen alternantzia

  • denbora/denpora, narkatu/parkatu, berezia/kereixa.
  • Txistukariak: Ez dira ahoskatzen.
  • Kontsonante galera: zerk/zek, zertan/zetan.

Morfologikoak

  • Etxerantza, basorantza.
  • -barik posposizioa erabili (GABE = BARIK).
  • Adberbioak: txarto, ederto, polito... (-to atzizkiarekin).
  • Erakusleak: Mutil hura > mutil ha.
  • Aditz aspektua: garbitzen/garbituten, pentsatzen/pentsetan.

Sintaktikoak

  • Erakuslea aurretik: Mutil hau / hau mutila.
  • Egiturak: Esan duzun bezala/legez;
...
Jarraitu irakurtzen "Euskalkiak eta XX. mendeko euskal olerkariak" »

Euskal Literaturako Mugimenduak eta Idazle Garrantzitsuenak

Hizkuntza eta literatura6,09 KB

Euskal Literaturako Mugimendu Nagusiak

1. Sinbolismoa

  • Frantzian sortutako mugimendua. Tradizioaren eta Errealismoaren kontrakoa. Erromantizismotik eratorria.
  • Estetika berria sortu zuen. Euskal Herrian XX. mendearen erdialdean agertu zen.
  • Ezaugarri nagusiak:
    • Zeharkako adierazpidea (errealitatea bitan banatua: ikus daitekeena + mundu ezkutua).
    • Metaforak eta musikaltasun handiko hizkera.
    • Heriotzari beldurra (nekea, asperdura, buruaz beste egitea).
    • Musikaltasuna (aliterazioak, egitura, errepikapena, tonu aldaketak).
    • Aberrizaletasuna.

2. Poesia Soziala

  • Diktadura garaian eta industrializazioaren testuinguruan sortua.
  • Gaiak: Pobrezia, langileen esplotazioa, egoera gogorrak, tristeak eta negargarriak (gozotasuna eta maitasuna ere jorratzen dira).
  • Ezaugarriak: Metafora
...
Jarraitu irakurtzen "Euskal Literaturako Mugimenduak eta Idazle Garrantzitsuenak" »

Greziako Zibilizazioa: Polis, Koloniak eta Demokrazia

Hizkuntza eta literatura2,14 KB

Greziar zibilizazioaren jatorria

Greziar zibilizazioa jatorri desberdineko herrien baturatik sortu zen. K.a. II. milurtekoan hainbat herri ezarri ziren Balkanetako penintsulan eta Asia Txikiko kostaldean: akeoak eta dorioak. Jatorri desberdinak izan arren, denak bateratzen dituen kultura sortu zuten: hizkuntza, idazkera, pentsamoldea eta erlijioa partekatzen zituzten.

Polisak: Hiri-estatu independenteak

Kultura aldetik bat eginik egon arren, politikoki ez zuten batasunik; horregatik, greziarrak polis-en inguruan antolatu ziren. Hiri-estatu independente hauek beren legeak, txanpona eta armada zituzten. Sarritan elkarren artean gerran egoten ziren, baina kanpoko mehatxuen aurrean bat eginik erantzuten zuten.

Gobernu ereduak

  • Tirania: Pertsona bakar
...
Jarraitu irakurtzen "Greziako Zibilizazioa: Polis, Koloniak eta Demokrazia" »

Euskal Kantagintza Berria: Historia eta Ezaugarriak

Hizkuntza eta literatura1,73 KB

Noiz eman zen Euskal Herrian, Euskal Kantagintza Berria?

1961etik 1980ko hamarkadaraino eman zen Euskal Kantagintza Berria.

Euskal Kultura Garai Hartan

Euskal kultura azpiratua zegoen garai hartan. Euskal abesti herrikoiak jendartean entzuten ez zirenez, abesti zahar horiek jantzi berriekin aurkeztu zituzten.

Abestien Eduki Berriak

Euskal abestietan politika eta gizarte gaiak sartu zituzten, euskaldun jendea pizteko.

Eredu Artistikoak

Formaren ikuspegitik, Kataluniako, Frantziako eta Ameriketako hainbat egile abeslari hartu zituzten eredutzat.

Edukiaren Ekarpena

Edukiaren aldetik, gizarte injustiziak salatu eta bertako hizkuntza aldarrikatu zuten.

Kantautorearen Rola

Taldeetan abesteko ohituraren aurrean, kantautoreak "bakardadearen aroa" hasiko du.

  • Bob
...
Jarraitu irakurtzen "Euskal Kantagintza Berria: Historia eta Ezaugarriak" »

Euskarazko Perpaus Elkartuak eta Juntagailuak

Hizkuntza eta literatura3,87 KB

Perpaus Elkartuak: Sarrera

Perpaus elkartuak perpaus bat baino gehiago dituztenak dira, hau da, aditz bat baino gehiago dute.

Juntadura bidezkoak

Maila bereko perpausak elkartzen dira. Perpausak beregainak dira. Perpausak lotzeko juntagailuak erabiltzen dira.

Menderakuntza bidezkoak

Elkartzen diren perpausak ez dira maila berekoak. Perpaus nagusi bat eta horri txertatutako beste bat (edo batzuk) egoten dira. Perpausak lotzeko menderagailua erabiltzen da. Menderagailua aditzaren ondoan edo aditzari itsatsita doa.

Juntadura I: Alborakuntza

Juntaduran, maila bereko osagai beregainak elkartzen dira. Alborakuntza perpausak elkarren alboan edo ondoan jartzean datza; ez dago ageriko juntagailurik, baina juntatutako perpausek nolabaiteko lotura semantikoa...

Jarraitu irakurtzen "Euskarazko Perpaus Elkartuak eta Juntagailuak" »

Euskal Poesiaren Bilakaera eta Mugimendu Nagusiak

Hizkuntza eta literatura3,16 KB

Sinbolismoa

Sinbolistek herri-poesia, bertsolaritza eta poesia kultua bereizi zituzten, olerkigintza modernizatuz. Testuinguru historikoari dagokionez, Errepublika ezarri, Eusko Jaurlaritza sortu eta Frankoren menpeko garaia bizi izan zuten. Olerki hauetan sinboloak edo metaforak erabiltzen dira:

  • Lurra: ama
  • Itsasoa: maitasun askatzailea
  • Zilarrezko marra: ura
  • Gurpila: iragana

Ezaugarri nagusiak heriotzarekiko larridura eta denboraren joana dira. Musikaltasuna guztiaren gainetik jartzen da, abertzaletasunarekin eta euskararen aldeko kezkarekin batera. Idazle esanguratsuenak Lauaxeta eta Lizardi (Otxandio) dira.

Poesia Soziala

Frankoren diktadurapean sortutako errealitateari kritika egin nahi zion idazle, eleberrigile eta poeta talde bat sortu zen, egoera...

Jarraitu irakurtzen "Euskal Poesiaren Bilakaera eta Mugimendu Nagusiak" »

Esaera

Hizkuntza eta literatura2,7 KB

LITERATUR GENEROAK:

  -Lirika: sentimenduak espresatzeko.
    +Kopla zaharrak: 1.Eskeko koplak, neurria eta erriama 8 10 8 10. 2.Dantzan egiteko koplak, erromeria giroan kantazten dira.-Tradiziozkoa.
    +21.Mendeko kantu lirikoak: Maitasunezkoak. Metaforen erabilera, hitz baten benetako enahaia, beste hitz bati ematea da.-Tradiziozkoa
    +Atsotitzak/igarkisunak: 1.Atsoitzak, herriak eguneroko bizimoditik ateratako esaera gogoetatzu laburrak. 2.Igarkisunak, esanahia eskutuan duten esaldiak dira.-Tradiziozkoa
    +Bertsolaritza: Egungo ahozko literaturaren ardataza. 3 arau: 1.Doinua 2.Neurtu, neurria oso zehatza 3.errima
  -Narratiba: Pertsonaia batzuen barneko zein kanpoko hainbat gertakarien berri emateko asmatutako testuak.
    +Baladak:
...
Jarraitu irakurtzen "Esaera" »

Erlatibozko perpausak eta mugagabearen erabilera

Hizkuntza eta literatura2,5 KB

Erlatibozko perpausak

Izenondoak eta izenlagunak bezalakoak dira; izenei buruz informazio gehiago ematen digute.

Erlatiboaren marka: -en

Esaldiaren amaieran jartzen da, izenaren ondoren. Adibidez: Hor dagoen motxila nirea da.

Ondokoaren desagertzea

Perpaus erlatiboak mugatzen duen izena batzuetan desagertu egiten da:

  • Ondokoarekin: Fisika ematen digun irakaslea atsegina da.
  • Ondoko gabe: Fisika ematen diguna atsegina da.

Perpaus erlatiboen ordena

Baiezkoak zein ezezkoak izan, ordena mantentzen da. Adibidez: Klasera etorri ez direnak gaixorik daude.

Erlatibo laburtua: -tako, -riko

Ekintza burutuak adierazteko erabiltzen dira:

  • Azaldu duen gaia → Azaldutako gaia.
  • Dendatik ekarri dituzun tomateak → Dendatik ekarritako tomateak.

Erlatiboak aposizioan

Perpaus...

Jarraitu irakurtzen "Erlatibozko perpausak eta mugagabearen erabilera" »

Antzerkiaren Historia eta Euskal Antzerkiaren Urrezko Aroa

Hizkuntza eta literatura3,02 KB

Antzerkia Europan: Errenazimentutik XVII. mendera

Errenazimentutik aurrera pixkanaka joan zen indartzen antzerkia Europan, XVII. mendean goia jo zuen arte. Italian, XV. mendean, antzerkigintza aldatu eta eraberritu zen. XVI. mendean, "Commedia dell'arte" izeneko antzerki mota berria sortu zuten. Pertsonaia ezagunak ere agertu ziren, hala nola: Arlekin (mirabe pikaroa), Kolonbina (neskame zuhurra), Politxinela (harroputza), eta abar.

Baina antzerkigintzak XVI-XVII. mendeetan izan zuen inoiz izandako garairik handienetakoa Ingalaterran. Antzerki konpainia mordoa osatu, antzoki piloa eraiki, eta kalitate handiko antzezlan ugari sortu ziren. Horien artean, aipagarriak dira:

  • William Shakespeare (Ingalaterran)
  • Lope de Vega (Espainian)
  • Molière (Frantzian)
...
Jarraitu irakurtzen "Antzerkiaren Historia eta Euskal Antzerkiaren Urrezko Aroa" »

Aholkuak: Egoera Zailak Kudeatzeko Gida Praktikoa

Hizkuntza eta literatura2,53 KB

Aholkuak ematea eta eskatzea

Aholkua Eman

Oso arduratuta zaudela nabaritu dut, eta horregatik, saiatuko naiz zure arazoarekin ahal bezain ondo laguntzen, eta aholku batzuk emango dizkizut.

Iritzia eskatu didazu eta emango dizut.

Badakit oso egoera zaila dela; izan ere, dakizunez, nik neuk ere bizipen bera izan nuen.

Lehen Urratsak

  • Ezer baino lehen, lasaitu egin behar duzu. Urduri bazabiltza, ez duzu ezer onik egingo. Hori lortutakoan, errazago gertatuko zaizu dena.

Nik zure lekuan jarrita, honela jokatuko nuke/nintzateke.

Ni zu izango banintz, honela egingo nuke.

Zerbait egitea ondo dago neurri batean erabiltzen dugun bitartean.

Badakit egoitzara eramatea zuretzat oso erabaki gogorra izan daitekeela, baina nire ustez, aukera onena da.

Ez eman buelta gehiago...

Jarraitu irakurtzen "Aholkuak: Egoera Zailak Kudeatzeko Gida Praktikoa" »