Greziako Zibilizazioa: Polis, Koloniak eta Demokrazia
Greziar zibilizazioaren jatorria
Greziar zibilizazioa jatorri desberdineko herrien baturatik sortu zen. K.a. II. milurtekoan hainbat herri ezarri ziren Balkanetako penintsulan eta Asia Txikiko kostaldean: akeoak eta dorioak. Jatorri desberdinak izan arren, denak bateratzen dituen kultura sortu zuten: hizkuntza, idazkera, pentsamoldea eta erlijioa partekatzen zituzten.
Polisak: Hiri-estatu independenteak
Kultura aldetik bat eginik egon arren, politikoki ez zuten batasunik; horregatik, greziarrak polis-en inguruan antolatu ziren. Hiri-estatu independente hauek beren legeak, txanpona eta armada zituzten. Sarritan elkarren artean gerran egoten ziren, baina kanpoko mehatxuen aurrean bat eginik erantzuten zuten.
Gobernu ereduak
- Tirania: Pertsona bakar batek du agintea (diktaduraren antzekoa).
- Monarkia: Pertsona bakar batek agintzen du (adibidez, Mazedonia).
- Oligarkia: Talde txiki batek agintzen du, aberatsenak edo aristokrazia (adibidez, Esparta).
- Demokrazia: Hiritarrek agintzen dute (adibidez, Atenas).
Greziako kolonizazioa eta hedapena
K.a. VIII. mendetik aurrera, greziarrek Mediterraneoko eta Itsaso Beltzeko kostaldeak kolonizatu zituzten.
- Kausak: Gainpopulazioa eta pobrezia. Grezia ez zen nekazaritzarako lurralde egokia, eta janari nahikorik ez zegoenez, polis berriak sortu zituzten.
- Ondorioak: Merkataritzaren eta greziar kulturaren hedapena.
Kontzeptu gakoak
- Kolonia: Merkataritzarako sortutako hiriak.
- Metropolia: Kolonia bat sortu duen jatorrizko polisa.
Gerra Medikoak eta Atenasko Demokrazia
K.a. V. mendean, persiarrak Grezia konkistatzen saiatu ziren. Maratoiko gudua izan zen batailarik ospetsuena. Erasoei aurre egiteko, polis guztiak Atenasen gidaritzapean batu ziren eta greziarrek garaipena lortu zuten.
Atenasko demokrazian, hiritar guztiek zuten hiriaren gobernuan eta erabakietan parte hartzeko eskubidea.