DBH mailako Hizkuntza eta literatura ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Euskara: Hutzuneak eta arauak — Gramatika ariketak

Hizkuntza eta literatura2,57 KB

Hutzuneak

  1. 1. Irakasleek gure idazkera ulertu (dezaten / zezaten)
  2. 2. Nik jertse gorria jantzi (dezadan / nezan)
  3. 3. Zuk guri den-dena konta (diezaguzun / zeniezagun)
  4. 4. (Zuk niri) irribarretxo bat egin (diezadazun / zeniezadan)
  5. 5. Ez dugu nahi, inola ere, zuek eskola utzi (dezazuen / zenezaten)
  6. 6. Zer egin behar dugu, zuek gu kontuan hartu (gaitzazuen / gintzazuen)
  7. 7. Amak ez digu telebista pizten uzten; etxerako lanak ilundu aurretik egin (ditzagun / genitzan)
  8. 8. Birritan eskatu digu ez esan berari gezurrik (diezaiogun / geniezaion)
  9. 9. Nahiago nuke zortziak aldera etorriko bazintzaizkit, telebista konpon (nik zuei) (diezazuedan / niezazuen)
  10. 10. Amak ez digu telebista pizten uzten; berari afaria ilundu aurretik egin (diezaiogun / geniezaion)
  11. 11. Egia osoa
...
Jarraitu irakurtzen "Euskara: Hutzuneak eta arauak — Gramatika ariketak" »

Bertsolaritza: Euskal Kulturaren Adierazpide Indartsua

Hizkuntza eta literatura2,42 KB

Bertsolaritza euskal kulturaren adierazpide indartsuenetakoa da, hainbat belaunalditako entzuleengana iristen jakin duelako.

Tradizioa eta Modernitatea Uztartzen

Bertsolaritzak gaur egun euskal kulturan duen sendotasunaren arrazoietako bat tradizioa eta modernitatea uztartzea da. Kultura adierazpide zaharra zena gai berrietara egokitzen asmatu da. Gaur egungo bertsolaritzan jartzen diren gaiak askotarikoak dira. Bertsolari gazteak, helduak eta zaharrak aritzen dira plazan elkarrekin kantuan, eta entzuleak ere belaunaldi ezberdinetakoak dira.

Bertsolari Txapelketen Historia

Lehenengo Txapelketa Donostian jokatu zen, 1935ean, eta Iñaki Eizmendi "Basarri" zarauztarrak irabazi zuen. Handik urtebete batera, Jose Lujanbio "Txirrita" bertsolari famatua...

Jarraitu irakurtzen "Bertsolaritza: Euskal Kulturaren Adierazpide Indartsua" »

Euskal Zinema Terminoak eta Kameraren Funtzioak

Hizkuntza eta literatura4,58 KB

Mugimendu eta Efektu Zinematografikoak

  1. Kortea: Plano batetik bestera pasatzen da, tartean ezer sartu gabe.
  2. Fundidoa: Plano bat eta bestea gainjartzea da.
  3. Gortinatxoa (Cortinilla): Efektu bereziak dira; plano bat txikitu eta urrundu egiten da.
  4. Elipsea: Elipsean gauza bat ulertaraztea da.
  5. Traveling: Kamera tokiz mugitzen da.
  6. Gruarekin: Traveling-a eta panoramika, bien mugimenduen batura da.
  7. Toma Aerea: Kamera helikoptero atean jartzen da eta handik grabaketa bat egiten da.
  8. Barridoa: Kamerak egiten duen mugimendu azkar bat da.
  9. Plano Kontra Plano: Elkarrizketak grabatzean erabiltzen da.
  10. Pantailaren Banaketa: Pantaila 9 zatitan egiten da; erdiko lauak erabiltzen dira informazio interesgarria jartzeko.
  11. Ikus Efektuak: Ordenagailuz egin ohi dira asko. Leherketak,
...
Jarraitu irakurtzen "Euskal Zinema Terminoak eta Kameraren Funtzioak" »

Euskarazko Ahalera: NOR-NORI eta NOR-NORI-NORK Aditzak

Hizkuntza eta literatura3,39 KB

NOR-NORI aditzak

  • Niri prakak apur dakizkidake.
  • Zuri azterketa txarto irten dakizuke, nahiz eta asko ikasi.
  • Nori gerta dakioke horrelakorik?
  • Zuei orriak gal dakizkizueke.
  • Langileari lana amai dakioke.
  • Oso larri dago, edozein momentutan hil dakidake niri.
  • Irakasleari fotokopia madarikatu hauek buka dakizkieke.
  • Edonori zula dakioke gurpila autobide zahar honetan.
  • Ume txikiari puxikak apur dakizkioke.
  • Zuen gurasoei gezurra irudi dakieke zuek egin duzuena.
  • Horrela gastatzen baduzue, ura berehala amai dakizueke.
  • Zuri ezin dakizuke ezer esan! Beti haserretzen zara!

NOR-NORI-NORK aditzak

  • Langileak ugazabari soldata-igoera eska diezaioke.
  • Umeek amari opari polita elkar diezaiokete.
  • Zuek ezin diezadakezue niri horrelako gezurrik konta!
  • Patxik irakasleari hitz egiteko
...
Jarraitu irakurtzen "Euskarazko Ahalera: NOR-NORI eta NOR-NORI-NORK Aditzak" »

Bokal-elkarketak, harmonia eta diptongoak euskaran

Hizkuntza eta literatura5,88 KB

1.4 Bokal-elkarketak

Bi bokal elkartzen direnean (bereziki e+a, o+a eta u+a elkarketetan) hainbat bilakaera sortzen dira euskalkietan, eta baita euskalki baten barruan ere. Gogoratu: -a itsatsiari mugatzaile singularra gehitzen zaionean gertatzen dira bokal-elkarketa berezi hauek.

-a + a → -ia, -ea, -ie

  • (c) arreba → arrebea; arrebia
  • (c) meza → mezea; mezie (B)
  • (c) pena → penea; penia; penie (B)

-e + a → -ia, -ie, -ea

  • (c) maitea → maitia (G); maitie (B); maitea (EB)
  • (c) etxea → etxia; etxie; itxea (G)
  • (c) semea → semia (G); semie (B)

-o + a → ua, ue

  • (c) basoa → basua (G); basue (B)
  • (c) itsasoa → itsasua (G); "itzasue" (B)

-u + a → -ia

  • (c) orduan → ordian (Ipar.)

1.5 Harmonia bokalikoa

/i/ eta /u/ bokalen eraginez hurrengo silaban dagoen...

Jarraitu irakurtzen "Bokal-elkarketak, harmonia eta diptongoak euskaran" »

Euskal Literatura: Bertsolaritza, Polizia-eleberria eta Zientzia-fikzioa

Hizkuntza eta literatura4,22 KB

Euskara gizartean: Bat-batekoaren arrakasta

Azken urteotan euskal kulturaren adierazpide batek arrakasta izan badu, hori bertsolaritza izan da. Luzaroan pentsatu izan da bertsolaritza Euskal Herrian soilik egiten zela.

Bertsozale Elkartea

Orain bertsolaritza ez da munduko inprobisazio mota bakarra; hainbat herrialdetan daude antzeko inprobisazio motak. Bertsolaritzak gauza bat du bere alde: oso kultura-adierazpide indartsua da. Indar horretan eragin handia du Bertsozale Elkarteak: bertsolariz eta bertsozalez osatutako kultura-elkartea da. Bertsolaritza, eta harekin batera euskara, sustatzeko, indartzeko eta hedatzeko egiten du lan. Elkarte horren erronka handienetakoa garai berrietara egokitzea eta jendearentzat erakargarri izatea izango da.

Ahozkotasuna

...
Jarraitu irakurtzen "Euskal Literatura: Bertsolaritza, Polizia-eleberria eta Zientzia-fikzioa" »

Bizkaierazko Literatura: Joan Antonio Mogel eta Bere Garaia

Hizkuntza eta literatura2,74 KB

Bizkaierazko Literatura XIX. Mendean

Bizkaierak XIX. mendera bitartean ez du bizitasun-zantzurik erakusten. Izan badira, jakina, bizkaieraz idatzitako gutun, errefrau-bilduma edo doktrina katolikoak, baina ez dute interes literariorik. Idazki horien guztien interesa linguistikoa da.

XIX. mendean, ondorioz, idazle talde bat aurkitzen dugu bizkaieraz ere idazteko gai dena (gaztelaniaz, gipuzkeraz edota latinez, besteak beste, trebeak dira). Idazteaz interesaturik daude: mogeldarrak, Astarloa, Añibarro eta Uriarte, besteak beste. Humboldt bezalako linguista ospetsu eta adituak hurbilekoak dituzte. Euskaraz idazteko ardura dute, batez ere, eta guztiak dira apaizak. Horretaz gain, itzulpen ahalik eta txukunenak biribiltzea ere helburu dute; eta euskararen...

Jarraitu irakurtzen "Bizkaierazko Literatura: Joan Antonio Mogel eta Bere Garaia" »

Euskal Literatura Garaikidea: Antze, Sarrionandia eta Atxaga

Hizkuntza eta literatura2,49 KB

Joxan Artze (Abangoardia)

Gipuzkoan jaio zen, baina ez du gipuzkeraz idazten, baizik eta batueraz. Idazle, poeta eta txalapartaria zen; musikaria, ordea, ez. Ingalaterrara joan zen. Garai horretan, Euskal Kantagintza Berria mugimendua sortu zen, eta bera Ez Dok Amairu taldearen sortzaileetako bat izan zen. Besteak beste, Txoriak txori abestiaren letra idatzi zuen.

Zure askatasunagatik (Abangoardia)

Askatasuna lortzeko borrokatzen du, irakurlearen askatasunaren alde. Esaten du maite duen pertsona edo irakurlea zoriontsu ez bada, bera ere ez dela zoriontsua. Jolastu egiten du, askotan aditzak jarri gabe.

Ezaugarriak

  • Molde estetikoen aldaketak.
  • Jolasa oinarri.
  • Sentimenduak: askatasuna, maitasuna eta ziurtasuna.

Joseba Sarrionandia (Surrealismoa)

Bizkaian...

Jarraitu irakurtzen "Euskal Literatura Garaikidea: Antze, Sarrionandia eta Atxaga" »

XX. mendeko eleberrigintza: Berrikuntzak eta joerak

Hizkuntza eta literatura2,5 KB

unitatea: XX. mendeko eleberrigintzaren berritzea

  • Nobelagintzak errotik berritu zituen ordu arteko idazmoldeak.
  • Mende honetan gero eta ilunagoa bihurtuz zihoan errealitateari egin beharko zion aurre.
  • Garai berriei kontamolde berriak egokituko zaizkiela.
  • Irakurleei ere parte hartze handiagoa eskatuko zitzaiela eleberri bat irakurtzean.
  • Bukatu dira eleberri errealistan pertsonaiei buruz eskaintzen zitzaizkigun xehetasun eta zehaztapen zerrenda luzeak.
  • Ilunak suertatzen ziren pasarteei buruzko azalpenak bukatuko dira.
  • Irakurleek izen zehatzik gabeko pertsonaiekin egingo dute topo.
  • Bukaeratik hasten diren eleberriekin.
  • Argumentu zehazgaitzak dituzten testuekin.
  • Izatearen absurdoa mugetaraino eramanez.
  • Denbora narratiboa irauliz.
  • Kontamolde eta estiloak berrituz.
...
Jarraitu irakurtzen "XX. mendeko eleberrigintza: Berrikuntzak eta joerak" »

Perpaus Menderatuak: Sailkapena eta Funtzioak

Hizkuntza eta literatura1,93 KB

Perpaus Menderatuak: Sarrera

Menderakuntzazko perpausetan, juntadurazkoetan bezala, bi perpaus daude, baina ez dira maila berekoak: bat perpaus nagusia da eta bestea mendeko perpausa. Mendeko perpausa nagusian txertatuta dago.

Sailkapena

  • Esanahia eta forma: Perpaus txertatuak nagusiaren barruan betetzen duen funtzioa hartzen da kontuan.
  • Forma edo itxura: Hartzen duten atzizkiaren edo aurrizkiaren araberako sailkapena da.

Izen-sintagmaren funtzioa duten perpausak

Perpaus konpletiboak

Zer? galderari erantzuten diote.

Zehar-galderak

Perpaus konpletiboen antza dute eta zer? galderari erantzuten diote, baina barnean galde-perpaus bat dute.

Izenlagun funtzioa betetzen dutenak

Adjektiboek, izenlagunek nahiz izenondoek izenari buruzko informazioa ematen dute....

Jarraitu irakurtzen "Perpaus Menderatuak: Sailkapena eta Funtzioak" »