Euskal Kantagintza Berria: Historia eta Ezaugarriak
Noiz eman zen Euskal Herrian, Euskal Kantagintza Berria?
1961etik 1980ko hamarkadaraino eman zen Euskal Kantagintza Berria.
Euskal Kultura Garai Hartan
Euskal kultura azpiratua zegoen garai hartan. Euskal abesti herrikoiak jendartean entzuten ez zirenez, abesti zahar horiek jantzi berriekin aurkeztu zituzten.
Abestien Eduki Berriak
Euskal abestietan politika eta gizarte gaiak sartu zituzten, euskaldun jendea pizteko.
Eredu Artistikoak
Formaren ikuspegitik, Kataluniako, Frantziako eta Ameriketako hainbat egile abeslari hartu zituzten eredutzat.
Edukiaren Ekarpena
Edukiaren aldetik, gizarte injustiziak salatu eta bertako hizkuntza aldarrikatu zuten.
Kantautorearen Rola
Taldeetan abesteko ohituraren aurrean, kantautoreak "bakardadearen aroa" hasiko du.
- Bob Dylan zen orduko Mendebaldeko Europako gazteen erreferentzia nagusietako bat.
- Mikel Laboa da Euskal Kantagintza Berriaren izatezko aita.
Ezaugarri Nagusiak eta Gorakada
Bakarlari gisa aritzea izan zen ezaugarri nagusietako bat.
1970eko hamarkadan Euskal Herrian gertaturiko kantarien ugaltzeari "Txanpinoien aroa" deitu izan zaio.
Kantariek, politikarien ordez, esperantza eta amets guztien bozeramaile bihurtu ziren.
Berrikuntza Kantaldietan
Entzuleen parte hartzea agertu zen, osagai berri bezala.
Kantaldien gorakadak isla zuzena izan zuen diskoen ekoizpenean eta salmentan.
Beherakada eta Amaiera
1978tik aurrera, kantaldiek behera egin zuten.
1980ko hamarkadan bukatu zen Euskal Kantagintza Berriaren mugimendua.