Euskal Literaturako Mugimendu Nagusiak
1. Sinbolismoa
- Frantzian sortutako mugimendua. Tradizioaren eta Errealismoaren kontrakoa. Erromantizismotik eratorria.
- Estetika berria sortu zuen. Euskal Herrian XX. mendearen erdialdean agertu zen.
- Ezaugarri nagusiak:
- Zeharkako adierazpidea (errealitatea bitan banatua: ikus daitekeena + mundu ezkutua).
- Metaforak eta musikaltasun handiko hizkera.
- Heriotzari beldurra (nekea, asperdura, buruaz beste egitea).
- Musikaltasuna (aliterazioak, egitura, errepikapena, tonu aldaketak).
- Aberrizaletasuna.
2. Poesia Soziala
- Diktadura garaian eta industrializazioaren testuinguruan sortua.
- Gaiak: Pobrezia, langileen esplotazioa, egoera gogorrak, tristeak eta negargarriak (gozotasuna eta maitasuna ere jorratzen dira).
- Ezaugarriak: Metafora gutxi. Natura ez da gai nagusia. Ni-a guztion izenean hitz egiten du.
- Poesia arma gisa erabiltzen da: kritika egiteko eta gizarteari mezuak bidaltzeko.
- Komunistak eta abertzaleak. Herri poesiaren eragina. Oso argiak dira.
3. Abangoardia
- XX. mendean sortua. Tradizioaren kontrakoa.
- Ezaugarriak: Fantasia, asmamena, surrealismoa. Askatasuna da ardatza.
- Berritzaileak eta esperimentalak. Metrika apurtu.
- Tipografia protagonista da, alderdi bisuala garrantzitsua da.
- Erakargarria izatea bilatzen dute. Irakurlearen parte-hartzea bilatzen dute.
- Ez dira sentimentalak.
4. Surrealismoa
- 1920ko hamarkadan sortua (XX. mendea). Euskal Herriko poesian eragin handia izan zuen.
- Pentsatu gabe egiten da (automatismoa). Metaforak eta irudiak.
- Gizakiaren kezka existentzialak jorratzen ditu.
- Gizarteko arazorik ez. Gizakiari buruz hitz egiten du. Askatasuna.
5. Erromantizismoa
- Mugimendu sozial, filosofiko eta politikoa. Euskal Herrira berandu heldu zen.
- Gaiak: Gizakiaren berezitasuna, iragana (Erdi Aroa), Natura.
- Dramatikoak eta sentimentalak. Ni-a munduaren erdigunea da.
- Hurbilketa subjektiboa. Exotismoa, natura eta melankolia.
Mugimenduen araberako Idazleak
- 1. Sinbolismoa: Lauaxeta, Xabier Lizardi.
- 2. Poesia Soziala: Gabriel Aresti.
- 3. Abangoardia: Artze, Xabier Lete.
- 4. Surrealismoa: Bernardo Atxaga, Joseba Sarrionandia.
- 5. Erromantizismoa: Bilintx, Etxahun, Elizanburu, Agozti Zao, Arrese Beitia.
Idazle Garrantzitsuen Profilak
1. Lauaxeta (Esteban Urkiaga)
- Idazlea eta kazetaria. Prestakuntza klasiko eta sendoa.
- Euskal lirika berritu eta euskarari adierazpen gaitasuna eman nahi izan zion.
- EAJko partaidea eta errepublikanoa. 1937an atxilotu eta fusilatu zuten, nazionalista izateagatik.
- Obra nagusiak: Bide Barrijak (1929), Arrats Beran (1935).
- Poesia zaila zen, erromantzeen antza zuena.
2. Xabier Lizardi (Jose Maria Agirre)
- Euskal Pizkundearen idazle garrantzitsua (euskara goraipatu). Diktaduran bizi izan zen.
- Euskaltzaleak elkartea sortu zuen (euskal prentsa eta literatura sustatzeko). Bertsolaritzatik aldendu zen.
- Hunkidura eta maitasuna.
- Gai nagusiak:
- Natura eta urtaroak.
- Euskara eta Aberria (sinbolikoki).
- Heriotza.
3. Gabriel Aresti
- Poeta herri mutuaren ordezkaria.
- Lotura handia Bilborekin. Garai hartako testuinguru sozioekonomiko eta kulturala jorratu zuen.
- Obra nagusiak: Harri eta Herri (1964), Euskal Harria, Harrizko Herri Hau.
- Liburu batzuk gaztelaniaz ere atera zituen.
4. Artze (Joxean Artze)
- Idazlea eta musikaria.
- Ez Dok Amairu taldeko kidea (1965-1972). Euskal kultura sustatu zuen talde honek (Artze anaiak, Lete, Mikel Laboa, Lekuona, Benito Lertxundi, Jorge Oteiza).
5. Xabier Lete
- Idazle, poeta, kantari eta politikaria. Antzerki munduan ere aritu zen.
- 1965ean Ez Dok Amairu taldean sartu zen, Frankoren garaian.
- Ibilbidea: Poemak egin, gero politika, osasun arazoak eta berriro poemak.
- Poemarioak:
- 1968: Lehen poemarioa (mugimendu soziala).
- 1972: Bigarren poemarioa (Bizitza eta heriotza).
- 1981: Negatibismo handia (Euskadi askatu). Geroago, osasuna hobetu zuenean, positiboago bihurtu zen.
6. Bernardo Atxaga (Jose Irazu Garmendia)
- Francoren garaian hasi zen. Bernardo Atxaga ezizena jarri zuen Franco desafiatzeko.
- Obabakoak ipuin bilduma oso ezaguna. Euskal literaturan erreferentzia da.
- POTT bandan parte hartu zuen.
- Poesia sozialari ezetz esan zion. Logikari ihes egin nahi izan zion.
- Mezu subliminalak eta irudi asko erabiltzen ditu.
- Lehen poema lana: Etiopia.
7. Joseba Sarrionandia
- Idazlea. ETAko kidea. Poliziak atxilotu eta kartzelan sartu zuen.
- Bozgorailu baten bidez ihes egin zuen. Ezkutuan bizi izan zen.
- Preso izan zen momentuari buruzko poemak idatzi zituen.
- Generoak eta Obrak:
- Poesia: Kartzelako poemak, Marinel zaharrak.
- Narrazioa: Lagun izoztua.
- Haur Literatura: Ainhoari gutunak.
- Saiakera: Ni ez naiz hemengoa.
Aipatutako Poema eta Kantu Esanguratsuak
- Lauaxeta: Mendigoizalearena
- Xabier Lizardi: Urte giroak ene begian
- Gabriel Aresti: Beti esaten dut egia
- Artze: Txoriak tori, Txori ttikia
- Xabier Lete: Kontrapas
- Bernardo Atxaga: Trikuarena (Ipuina/Poema)
- Joseba Sarrionandia: Sustraiak han dituena