Euskal Poesiaren Bilakaera eta Mugimendu Nagusiak

Hizkuntza eta literatura3,16 KB

Sinbolismoa

Sinbolistek herri-poesia, bertsolaritza eta poesia kultua bereizi zituzten, olerkigintza modernizatuz. Testuinguru historikoari dagokionez, Errepublika ezarri, Eusko Jaurlaritza sortu eta Frankoren menpeko garaia bizi izan zuten. Olerki hauetan sinboloak edo metaforak erabiltzen dira:

  • Lurra: ama
  • Itsasoa: maitasun askatzailea
  • Zilarrezko marra: ura
  • Gurpila: iragana

Ezaugarri nagusiak heriotzarekiko larridura eta denboraren joana dira. Musikaltasuna guztiaren gainetik jartzen da, abertzaletasunarekin eta euskararen aldeko kezkarekin batera. Idazle esanguratsuenak Lauaxeta eta Lizardi (Otxandio) dira.

Poesia Soziala

Frankoren diktadurapean sortutako errealitateari kritika egin nahi zion idazle, eleberrigile eta poeta talde bat sortu zen, egoera sozial eta politikoa salatzeko. Garai hartan, Franko hil zen, abertzaleek gerra galdu zuten eta frankismoaren diktadura zen nagusi.

Gai Nagusiak

  • Aberastasunaren banaketa desorekatua salatzea.
  • Bizitzako eta laneko egoera gogorren agerpena.
  • Marjinazio soziala eta egoera horietatik irteteko ezintasuna.
  • Gudaren oroimena, bakardadea eta etsipena.

Idazle aipagarriak: Gabriel Aresti, Xabier Lete, Sarasola, Joseba Sarrionandia eta Landart.

Abangoardia

Bi abangoardia aldi bereizten dira: Bigarren Mundu Gerra aurrekoa eta ondorengoa. Mugimendu laburra izan zen, ez zuen jarraipenik lortu, eta garaiko idazleek surrealismoa hartu zuten.

Ezaugarriak

  • Gatazkaren aldeko apustua eta tradizio zaharren ukazioa.
  • Sinbolismoa, errealismoa eta naturalismoaren suntsipena.
  • Adierazteko modu berrien aldeko joera.
  • Eragin moral, politiko eta erlijiosoetatik askatzeko ahalegina eta askatasun osoaren nahia.

Erreferenteak: Pablo Picasso, Kandinsky, Trakl, Robbe-Grillet, Artze, Barthes.

Surrealismoa

Bi aldiz pentsatu gabe, automatikoki idaztean datza, ametsen transkripzioa eginez bezala, irudiak eta metaforak pilatuz. Gizakiaren askatasunaren gaia da surrealistek gehien landu dutena. Idazle nagusiak: Joseba Sarrionandia, Koldo Izagirre eta Iñigo Aranbarri.

Gaur Egungo Poesia

Gaur egun, literatur aldizkariak sortzea izan da joera nagusia. Hainbat talde garrantzitsu nabarmendu dira:

  • Lubaki Banda: Xabier Aldai, Harkaitz Cano, Asier Serrano, Garikoitz Berasaluze...
  • Zantzoa Literatur Taldea: Aritz Zubiate, Igor Estankona, Kepa Betzuen, Nagore Amondarain, Iker Yurrebaso...
  • Vladimir Taldea: Zarauzko bost gaztek osatzen zuten: Garikoitz Berasaluze, Jon Benito, Ekaitz Beatza, Gurru eta Txili.
  • Txaman Taldea: Durangaldeko gazte talde batek osatzen du; ezizenez aurkezten dira: Lokni, Raferti, Mr. Yellow, Mutuahed...

Poema errezitaldiak gero eta ohikoagoak dira gure artean, eta hori, neurri handi batean, literatur talde hauei esker izan da.

Deskargatu

PDF Word HTML