Erlatibozko perpausak eta mugagabearen erabilera
Erlatibozko perpausak
Izenondoak eta izenlagunak bezalakoak dira; izenei buruz informazio gehiago ematen digute.
Erlatiboaren marka: -en
Esaldiaren amaieran jartzen da, izenaren ondoren. Adibidez: Hor dagoen motxila nirea da.
Ondokoaren desagertzea
Perpaus erlatiboak mugatzen duen izena batzuetan desagertu egiten da:
- Ondokoarekin: Fisika ematen digun irakaslea atsegina da.
- Ondoko gabe: Fisika ematen diguna atsegina da.
Perpaus erlatiboen ordena
Baiezkoak zein ezezkoak izan, ordena mantentzen da. Adibidez: Klasera etorri ez direnak gaixorik daude.
Erlatibo laburtua: -tako, -riko
Ekintza burutuak adierazteko erabiltzen dira:
- Azaldu duen gaia → Azaldutako gaia.
- Dendatik ekarri dituzun tomateak → Dendatik ekarritako tomateak.
Erlatiboak aposizioan
Perpaus erlatiboa ondokoaren eskuinean jartzen da. Adibidez: Ekipoan badugu jokalari bat gol asko sartzen dituena.
Mugagabea
Pertsona edo gauza zehaztugabeak izendatzeko erabiltzen da.
Mugagabearen erabilerak
- Izenordainak: Inork ez daki.
- Zenbatzaile zehaztuak: Bost automobil (mugagabea) vs. Bost automobilak (mugatua).
- Galdetzaileak: Zer, zein, zenbat.
- Zenbatzaile zehaztugabeak: Hainbat lekutan.
- Aditz berezien predikatu osagarria: Ura ardo bihurtu zen.
- Esapideak: Lotan egon, etzan egon.
- Deklinabide kasuak: Oinez etorri ziren; ez dut dirurik.
- Aditz lokuzioak: Musu eman.
Kontzesio perpausak
Perpaus nagusia gertatzeko dagoen oztopoa adierazten dute.
Jokatutakoak
- -(e)n arren: Lagunak diren arren, beti dabiltza errietan.
- Nahiz eta... -(e)n: Nahiz eta lagunak diren, beti dabiltza herrietan.
- Ba-... ere: Lagunak badira ere, beti dabiltza herrietan.
Jokatu gabeak
- Arren: Lagunak izan arren, beti dabiltza errietan.
- Nahiz eta: Nahiz eta lagunak izan, beti dabiltza herrietan.
- -ta/-da ere / -(r)ik ere: Lagunak izanda ere, beti dabiltza herrietan.
- -agatik: Lagunak izanagatik, beti dabiltza herrietan.