Euskalkiak eta XX. mendeko euskal olerkariak
Euskalkiak
Fonetikoak
- Bokal aldaketak: berri/barri, txerri/txarri, irten/urten, ile/ule.
- Hitz amaieran e > a: andra, lora, kuma.
- Bokal elkarketa: A mugatzailea besteekin elkartzean (alaba-alabie-alabia, begia-begie-begiya).
- Diptongoa apurtu J batekin: gorrija, aterkija...
Kontsonanteak eta hauen alternantzia
- denbora/denpora, narkatu/parkatu, berezia/kereixa.
- Txistukariak: Ez dira ahoskatzen.
- Kontsonante galera: zerk/zek, zertan/zetan.
Morfologikoak
- Etxerantza, basorantza.
- -barik posposizioa erabili (GABE = BARIK).
- Adberbioak: txarto, ederto, polito... (-to atzizkiarekin).
- Erakusleak: Mutil hura > mutil ha.
- Aditz aspektua: garbitzen/garbituten, pentsatzen/pentsetan.
Sintaktikoak
- Erakuslea aurretik: Mutil hau / hau mutila.
- Egiturak: Esan duzun bezala/legez; Bi neska/neska bi.
- Konparazioak: Nik ez daukat zuk lako jertserik.
- Baizik ordez: Etorriko dela/dena baino.
Joxe Anton Artze
Usurbilen jaio zen 1939an. Harakina izan arren, poemazalea eta txalapartaria izan zen. Herriz herri ibili zen frankismo garaian euskal kultura zaintzeko, eta Ez Dok Amairu kultur taldearen sortzaileetako bat izan zen.
Poesiak
(Isturitzetik Tolosan barru, Laino guztien azpitik, Eta sasi guztien gainetik, Bide bazterrean hi eta ni kantari)
- A) Poema erraz eta ulerkorrak (ej. maite ditut maite...).
- B) Poesia soziala: Euskal Herriaren egoera salatzeko ironia erabili zuen.
- C) Poesia bisuala: Kaligramak sortu zituen, aliterazioak eta bestelako baliabideak erabiliz (OTX! ATX! UTX!).
Artze izan zen poesia plaza eta leku irekietara eraman zuena; ez zen soilik liburuetan geratu.
Xabier Lete
Oiartzunen jaioa (1944an, 2010ean hil zen). Idazle, poesiagile eta abeslari amorratua izan zen. Lourdes Iriondo abeslariarekin ezkondu zen eta besteekin batera (Lertxundi) Ez Dok Amairu taldean aritu zen euskal kultura sustatuz.
Ezaugarriak
- Gaiak Euskal Herriaren egoera politikoari buruzkoak dira.
- Gaixotasun batek asko ilundu zuen bere izaera.
- Arestiren bidea: Poesia soziala, herriaren egoera salatuz.
- Existentzialismoa: Bizitzea arazoa da, poesia filosofikoa landu zuen.
- Ezkortasuna eta heriotza: Pesimismoa eta ironia (jende aurrean botatzen zituenak).
Bere poemen forma bertso neutroak, libreak eta koplak izan ziren. Musikaz hornitzen zituen bere poemak herriari transmititu ahal izateko.