Perpaus Menderatuak: Sailkapena eta Funtzioak

Hizkuntza eta literatura1,93 KB

Perpaus Menderatuak: Sarrera

Menderakuntzazko perpausetan, juntadurazkoetan bezala, bi perpaus daude, baina ez dira maila berekoak: bat perpaus nagusia da eta bestea mendeko perpausa. Mendeko perpausa nagusian txertatuta dago.

Sailkapena

  • Esanahia eta forma: Perpaus txertatuak nagusiaren barruan betetzen duen funtzioa hartzen da kontuan.
  • Forma edo itxura: Hartzen duten atzizkiaren edo aurrizkiaren araberako sailkapena da.

Izen-sintagmaren funtzioa duten perpausak

Perpaus konpletiboak

Zer? galderari erantzuten diote.

Zehar-galderak

Perpaus konpletiboen antza dute eta zer? galderari erantzuten diote, baina barnean galde-perpaus bat dute.

Izenlagun funtzioa betetzen dutenak

Adjektiboek, izenlagunek nahiz izenondoek izenari buruzko informazioa ematen dute. Batzuetan, adjektiboa ez da nahikoa izaten eta erlatibozko perpausak erabiltzen dira.

Adizlagun funtzioa duten perpausak

Adberbio-sintagma baten funtzio bera betetzen dute, baina sintagma batean esan ezin dena menpeko perpaus baten bidez adierazten dute:

  • Denborazko perpausak: Ekintza nagusia noiz gertatzen den kokatzen dute.
  • Moduzko perpausak: Ekintza nagusia nola edo zelan betetzen den adierazten dute.
  • Konparaziozko perpausak: Bi zati elkarrekin konparatzen dituzte.
  • Helburuzko perpausak: Esaldi nagusiaren helburua adierazten dute (zertarako?).
  • Kausazko perpausak: Ekintza zergatik gertatzen den azaltzen dute.
  • Baldintzako perpausak: Ekintza betetzeko bete behar den baldintza adierazten dute.
  • Perpaus kontzesiboak: Ekintza betetzeko gainditzen den oztopo edo eragozpena adierazten dute.

Deskargatu

PDF Word HTML