Euskal Zinema Terminoak eta Kameraren Funtzioak
Mugimendu eta Efektu Zinematografikoak
- Kortea: Plano batetik bestera pasatzen da, tartean ezer sartu gabe.
- Fundidoa: Plano bat eta bestea gainjartzea da.
- Gortinatxoa (Cortinilla): Efektu bereziak dira; plano bat txikitu eta urrundu egiten da.
- Elipsea: Elipsean gauza bat ulertaraztea da.
- Traveling: Kamera tokiz mugitzen da.
- Gruarekin: Traveling-a eta panoramika, bien mugimenduen batura da.
- Toma Aerea: Kamera helikoptero atean jartzen da eta handik grabaketa bat egiten da.
- Barridoa: Kamerak egiten duen mugimendu azkar bat da.
- Plano Kontra Plano: Elkarrizketak grabatzean erabiltzen da.
- Pantailaren Banaketa: Pantaila 9 zatitan egiten da; erdiko lauak erabiltzen dira informazio interesgarria jartzeko.
- Ikus Efektuak: Ordenagailuz egin ohi dira asko. Leherketak, elementuak gehitu, argiztapenak, txuri-beltza erabili, koloreak saturatu, zahar itxura eman, chroma key-a erabili, morphing (adibidez, Terminator likido bihurtu pertsona).
- Flashback: Filmaren akzioan, atzera bueltatzea da.
- Eremu Sakonera: Bi aukera dauzka: dena enfokatu dezakegu (infinituraino) edo zati bat bakarrik (lehen planoa / atzeko planoa).
Elkarrizketa Motak
- Elkarrizketa Zientifikoa: Hizlariek maila altuko hizkera dute eta gai zientifikoei buruz hitz egiten dute.
- Kaleko Elkarrizketa: Hizlariak maila sozial baxukoak izan ohi dira edo gazteak. Jerga, kaleko hitzak erabiltzen direnean esaten da: laburdurak, hitz zehatzak, biraoak...
- Voz en Off: Narratzaile batek gertatutakoa kontatzen duenean esaten da voz en off erabili dela.
Argiztapen Teknikak
- Gauez Grabatzeko Itxura: Fokuei kolore urdina jartzen zaie.
- Night Shot Aukera: Kamerak badu aukera hau, argi gutxi dagoenean erabiltzeko. Honek irudia berdexka bihurtzen du eta granoa gehitzen dio.
Grabazio Formatuak
- Lehen analogikoan grabatzen zuten eta orain digitalean.
- Zinta Analogikoak: Erdi analogiko erdi digitala da.
- Zinta Digitala: Minidv. Orain zintan grabatzen duten kamera guztiek zinta mota hau erabiltzen dute.
- SD Txartela: Gaur egun asko erabiltzen da. Argazki nahiz bideo kameratan gehien erabiltzen den txartel mota da.
Kameraren Funtzio Nagusiak
Kamera piztu: Gurpiltxoa jiratuaz.
REC botoia: Grabaketa hasi eta amaitzeko, botoi honi sakatu behar zaio berriz.
Kamera Kontrolak
- Play Edit: Modu honetan, grabatutakoa ikusten dugu.
- Night Shot: Kamerak botoi bat badu, gauean grabatu ahal izateko.
- Eject: Zinta ateratzeko botoi honi eman behar zaio.
- Lens Cover: Lentea babesteko tapa.
- Easy: Botoi hau sakatzean, letra handiagotu egiten dira.
- Display: Pantailan azaltzen den informazioa aktibatu edo desaktibatzeko aukera hau da.
- Argitxoa: Aukera hau, adibidez, Easy moduan ezgaitua dago.
Ezaugarri Teknikoak
- Exposizioa: Grabatu nahi dugunaren argia neurtzen du.
- Enfokea: Ikusten dugunean zer enfokatu eta zer ez enfokatu aukera dezakegu.
- Argia: Grabaketa egin behar dugun lekuaren arabera, argia alda dezakegu.
- Argi Indarra: Bateriaz gain, bada beste modu bat grabatzeko, eta hau argi indarra erabiliz da. Honek, nahi adina ordu grabatzen uzten du, baina kamera kablez lotua egon behar da.
Filmen Generoak
- Animazioa: Filma mota hauetan, ez dago mugimendu errealik.
- Filmak: Fikziozko istorioak dira.
- Dokumentalak: Filmak dira, hauen barruko genero bat; gai baten inguruan informazioa ematea eta zabaltzea dute helburu.
Filmaren Rolak
- Zuzendaria: Filma zuzentzen duena da.
- Produktorea: Gauza teknikoen antolakuntzaz arduratzen da.
- Argazki Zuzendaria: Filmaren itxura estetikoaz arduratzen da.
- Bikoizketa Egileak: Behin filma egin eta gero beste hizkuntzetara pasa behar da.