Euskal Literatura Garaikidea: Antze, Sarrionandia eta Atxaga
Joxan Artze (Abangoardia)
Gipuzkoan jaio zen, baina ez du gipuzkeraz idazten, baizik eta batueraz. Idazle, poeta eta txalapartaria zen; musikaria, ordea, ez. Ingalaterrara joan zen. Garai horretan, Euskal Kantagintza Berria mugimendua sortu zen, eta bera Ez Dok Amairu taldearen sortzaileetako bat izan zen. Besteak beste, Txoriak txori abestiaren letra idatzi zuen.
Zure askatasunagatik (Abangoardia)
Askatasuna lortzeko borrokatzen du, irakurlearen askatasunaren alde. Esaten du maite duen pertsona edo irakurlea zoriontsu ez bada, bera ere ez dela zoriontsua. Jolastu egiten du, askotan aditzak jarri gabe.
Ezaugarriak
- Molde estetikoen aldaketak.
- Jolasa oinarri.
- Sentimenduak: askatasuna, maitasuna eta ziurtasuna.
Joseba Sarrionandia (Surrealismoa)
Bizkaian jaio zen, 1958an. 1985ean kartzeleratu zuten, baina ihes egin zuen eta 31 urtez ezkutuan bizi izan zen. Bere lanak erbestetik idazten zituen. Habanako Unibertsitatean euskal irakurle izan zen. Euskal Filologia ikasi zuen, Bergarako unibertsitatean irakasle izan zen eta aldizkari desberdinetan lan egin zuen.
ETAkide izateagatik 27 urteko zigorra ezarri zioten. 2011ko urrian, Eusko Jaurlaritzaren Euskadi Literatura Saria jaso zuen. Poesia, narrazioa eta saiakerak idatzi ditu.
Inork agintzen ez didalako (Surrealismoa)
- Autoritatearen kontra dago.
- Bi aldiz pentsatu gabe idazten du.
- Maitasun gaia presente dago.
Ezaugarriak
- Idazkera espontaneoa (pentsatu gabe).
- Metaforak pilatzen ditu, lotura logikorik gabe.
- Askatasuna eta kezka existentziala.
Bernardo Atxaga (Surrealismoa)
Jose Irazu Garmendia da bere izen ofiziala. Gipuzkoarra da, baina batueraz idazten du. Gaur egun, euskal idazlerik nabarmenduena da. Abangoardian hasi zen, baina surrealismora pasatu zen. Hainbat sari irabazi ditu. Nobela, antzerkia, olerkia eta haur eta gazte literatura idatzi ditu.
Hau da anphora (Surrealismoa)
Hildako pertsona bati buruz hitz egiten du; irudi ezabatu bat dela dio. Errautsak bekokian dituela aipatzen du, Eliza Katolikoaren gurutzearen keinu bat izan daitekeena. Gero, labirinto batetik ibili dela eta harri txikiekin zauritu dela dio, baina anforaren zatiekin zauritu dela interpretatu daiteke.
Ezaugarriak
- Idazkera automatikoa (pentsatu gabe).
- Irudi sinbolikoak: ispilua, anphora, labirintoa, oin zaurituak, bekoki iluna.